160 likes | 413 Views
EGA. Euskara Atala. AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA. Azterketaren egitura Zer maila adierazten du EGAk? Zertan izan behar dut gai? Nola prestatzen ahal dut?. AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA. Azterketaren egitura
E N D
EGA Euskara Atala
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA • Azterketaren egitura • Zer maila adierazten du EGAk? • Zertan izan behar dut gai? • Nola prestatzen ahal dut?
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA Azterketaren egitura • Euskararen Gaitasun Agiria eskuratzeko probak hiru atal ditu, nahitaez gainditu beharrekoak hirurak: • Atariko proba (hizkuntza-baliabideak, entzunaren ulermena eta irakurriaren ulermena). • Proba idatzia (idazlan laburra eta luzea). • Ahozko proba. • 1. ATARIKO PROBA • Lehenengo azterketa da eta test erako 90 galdera ditu (100 puntu) ondorengo gaitasun eta jakintzak ebaluatzeko: • Ahozko zein idatzizko komunikazioan erabili ohi diren hizkuntza-baliabideak eta Euskaltzaindiak batasunerako eman dituen arauak praktikan ezagutzea. • 70 galdera (70 puntu) • Entzunaren ulermena: grabazioa bi aldiz entzuten da. • 10 galdera (15 puntu) • Irakurriaren ulermena. • 10 galdera (15 puntu) • Probak 100 puntu balio du. • Proba gainditzeko, 65 puntu atera behar dira, gutxienez. Hala ere, baldin eta Atariko Proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen %50era iristen ez bada, 65 puntuko gainditze-muga jaitsi eginen da ehuneko hori erdiesteko helburuarekin, inolaz ere 60 puntutik behera jaitsi gabe. • Denbora: 3 ordu.
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA Azterketaren egitura • 2. PROBA IDATZIA • Bigarren azterketa da eta bi zati ditu. Proba idatziko zatietako bakoitza nahitaez gainditu behar da. • Idazlan laburra: epaimahaiak proposatutako egoera baten gainean, gutuna, txostena edo antzeko zerbait idatzi beharko da. 150 hitzekoa izanen da gutxienez, hasiera eta bukaera kontuan izan gabe. Bi gai, aukeran. • Gai / Ez Gai • Idazlan luzea: epaimahaiak proposatutako gaiaren eta egoeraren gainean, 250 hitzeko testua idatzi beharko da, gutxienez. Bi gai, aukeran. • Gai / Ez Gai • Denbora: 2,5 ordu.
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA Azterketaren egitura • 3. AHOZKO PROBA • Hirugarren azterketa da, eta bi zati ditu, jarraian egin beharrekoak. Proba, salbuespenak salbuespen, binaka egiten da. • Ahozko azalpena: azterketari bakoitzak epaimahaiak proposatutako testu bat azaldu behar du. • Prestatzeko: 30 minutu. • Azaltzeko: 5 minutu. • Solasaldia: azalpena bukaturik, talde bakoitzeko azterketariek bat-bateko iritzi-trukea eginen dute ahozko azalpenetako gaien gainean. • Eztabaida: 10 minutu. • Bi solasaldiak baloratuko dira, eta kalifikazioa Gai/Ez Gai izanen da.
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA EGAren maila? • Azken urteotan, Europako Kontseilua ahalegin handia egiten ari da Komunitateko hizkuntzen gaitasun mailak modu bateratuan neurtzeko, besteak beste. Jokabide horren ondorioz, Europako Erreferentzia Marko Bateratuak (EEMB) C maila, orokorrean, Erabiltzaile gaituaren maila dela dio, eta C1 mailari Gaitasun operatibo eraginkorra izena eman dio.
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA EGAren maila? Europako Kontseiluak modu labur honetan definitzen du C1eko erabiltzaile gaitua: • Gai da era askotako testu luzeak irakurtzeko, eta nolabaiteko eskakizun-mailari erantzuteko, eta gai da, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antzemateko. • Badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten, esapide egokia aurkitzeko ahaleginik egin gabe. • Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin. • Gai da testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko, baita gai konplexuei buruzkoak ere, testuaren antolaketa-, artikulazio- eta koherentzia-mekanismoak zuzen eta egoki erabiliz. Sakondu nahi duzu?
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA • ESTEKAK • Europako erreferetzia marko bateratua (EEMB) • HENAC (Helduak Euskalduntzeko Nafarroako Curriculuma)
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA ZERTAN IZAN BEHAR DUT GAI ? • Auto-ebaluazio eskala orokorrak • Ebaluazio fitxak • Idazlan ereduak
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA • Auto-ebaluazio eskala orokorrak (EMMB)
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA • Auto-ebaluazio eskala orokorrak (EMMB)
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA • Auto-ebaluazio eskala orokorrak (EMMB) Sakondu nahi duzu?
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA • Auto-ebaluazio eskala orokorrak (EEMB) • Markoko deskribatzaile argigarriak (PDF) • Proba idatzia • Ahozko proba
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA • Ebaluazio fitxak • Azterketak ebaluatzeko, epaimahaikideek honako fitxa hauek erabiltzen dituzte: • Ahozko azterketarako fitxak • Azterketa idatzirako fitxak
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA • Nola prestatzen ahal dut? • Baliabideak • EIBZ • EGA - Euskaljakintza • HABE – Ikasbil • IVAP • Santurtziko Udal Euskaltegia • Udal euskaltegiak • Euskaltegiak • Zubiarte Euskaltegi Publikoa • Euskarabideko prestakuntza atala • Hizkuntza Eskola Ofizialak: Iruñekoaeta Tuterakoa • Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialak • AEK • IKA • Maizpide euskaltegia • Aholkuak
AZTERKETA PRESTATZEKO INFORMAZIOA Aholkuak, azterketa egiteko • Probak egiteko ematen zaizun denbora nahikoa da. Eginkizun guztiak egiteko, denbora hori egoki banatu behar duzu. Azterketa bukatu baino lehentxeago, komeni zaizu minutu batzuk ematea azterketa errepasatzen, akatsak zuzentzeko, behar izanez gero. • Proba guztiak garbi idatzi, eta txukun aurkeztu. • Lasai egon zaitez, eta probak egiteko ematen zaizkizun jarraibideei arretaz erreparatu. • Idatzizko ariketako eginkizunei heldu baino lehen, gomendagarria da aurretik eskema bat egitea, eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.