40 likes | 179 Views
Pertsonen abestia. “Afrikako tribu baten emakume batek haurdun dagoela dakienean oihanera doa beste emakumeekin eta gogoeta eta otoi egiten dute elkarrekin “ume berriaren abestia” agertzen den arte. Jaiotzen denean komunitateko kideak elkartzen dira eta bere abestia abesten diote.
E N D
Pertsonen abestia “Afrikako tribu baten emakume batek haurdun dagoela dakienean oihanera doa beste emakumeekin eta gogoeta eta otoi egiten dute elkarrekin “ume berriaren abestia” agertzen den arte. Jaiotzen denean komunitateko kideak elkartzen dira eta bere abestia abesten diote. Geroago, umeak bere heziketa hasten duenean, herriak elkartu eta bere abestia abesten diote. Heldua bilakatzerakoan, jendea berriz elkartzen da eta abesten du. Ezkontzeko momentua ailegatzerakoan pertsonak bere abestia entzuten du.
Azkenik, bere bizitza mundu honetatik joateko zorian dagoenean, familia eta lagunak hurbiltzen zaizkio eta, jaio zenean bezala, bere abestia abesten diote bere “bidaian” laguntzeko. Afrikako tribu honetan badago abestia abesten den beste momentua: Noizbait pertsona horrek krimen bat edo arbuiagarria den ekintza sozial bat egiten badu, herriaren erdira eramaten dute eta komunitatearen kideek bere inguruan zirkulu bat egiten dute. Orduan, bere abestia abesten diote.
Tribuak gizartearen kontrako jokabideak zuzentzeko bidea zigorra ez delakoan dago, maitasuna eta bere identitatearen indartzea baizik. Gurea den abestia ezagutzen dugunean inor kaltetzeko gogorik eta beharrik ez dago. Zure lagunek ‘zure abestia’ ezagutzen dute eta abesten dizute zuk ahazten duzunean. Egiten dituzun erroreek edo besteei adierazten dizkiezun irudi ilunek ezin dituzte maite zaituztenak engainatu.
Haiek zure edertasuna gogoratzen dute zuk zure burua itsusi ikusten duzunean; zure zintzotasuna zapuztua zaudenean; zure errugabetasuna errudun sentitzen zarenean eta zure helburua nahasia zaudenean.“ Tolba Phanem 00 00 00 00 00 00 00 00 00