160 likes | 339 Views
SHOWING OUR FEELINGS BY PHOTOJOURNALISM. Aiako Harria Gaztelumendi Atzerriko Hizkuntza. Aurkibidea. Sarrera 1. eguna: “The feelings book” 2. eguna: Zein sentimendu ezagutzen dituzu? 3. eguna: Periscopio ’09 4. eguna: Txangoa 5. eguna: Erakusketa Bibliografia. Sarrera.
E N D
SHOWING OUR FEELINGS BY PHOTOJOURNALISM Aiako Harria Gaztelumendi Atzerriko Hizkuntza
Aurkibidea • Sarrera • 1. eguna: “The feelings book” • 2. eguna: Zein sentimendu ezagutzen dituzu? • 3. eguna: Periscopio ’09 • 4. eguna: Txangoa • 5. eguna: Erakusketa • Bibliografia
Sarrera • Proposamen didaktiko honek bi helburu nagusi izango ditu. Batetik, ingelesa eta artea lotzea, eta bestetik, artea ikusteko modu ezberdin bat lantzea. Hau da, askotan irakasgaian banandurik ematen dira, batak bestearekin zerikusirik izango ez balu bezala, eta horrekin hautsi beharra dago. Irakasgai guztiek dute elkarrekiko lotura eta hori landu beharra dago, ez dira bata bestearekiko independenteak, eta gure lana izango da horiek jostea. Bigarren helburuari dagokionez, irakasgai honetan ikusi dugun moduan, artearen hezkuntza ulertzeko beste era batzuetan pentsatzen hasi behar dugu eta aurretik dauzkagun molde horiek albo batera utzi. Beraz, hori lantzeko ariketa aproposa iruditu zait proposamen didaktiko honetan lantzen den helburu nagusiena, erakusketa, alegia. Honen bitartez, artelan baten gainean ikuspuntu eta sentimendu ezberdinak ager daitezkeela ikustaraziko diegu ikasleei, haiek euren kabuz artelanak interpretatzeko eta interpretazioak eraikitzeko gai direla sentitu behar dute. • Lan hau DBH 2 ko ikasleei begira egindako proposamen didaktikoa izango litzateke, txikiagoekin, bestela, beste zenbait moldaketa egin beharko lirateke. Betiere taldearen eta taldeak dauzkan ezaugarriak kontutan hartu behar baitira.
Zergatik sentimenduak? • Atzerriko hizkuntza bat ikasten dugunean, sentimenduak azaltzea izaten da gehien kostatzen zaigun ikasgaietako bat. Hau da, sentimenduak hain barnekoak izanik, zaila izaten da ama hizkuntza ez den batean azaltzea, eta are gehiago, sentituz azaltzea. Hori dela eta, ikusiko dituzten argazkiak, nolanahikoak ez direnez, eta guztiek indar eta esangura handia dutenez, baliagarriak iruditu zaizkit barnean dituzten sentimendu horiek guztiak modu sinple batean azaltzeko. Helburu hori betetzeko oinarrizko tresna batzuk emango zaizkie. Sentimendu horiek kanporatzeko gainera, hainbat bide izango dituzte, marrazkia egin, erakusketako argazkiek iradokitzen dietena azaldu edo-eta haiek beraiek sentimendu batekin lotzen duten argazkia ateratzea.
Hauxe da , beraz, ondorengo orrietan irakurgai izango duzuna. Proposamen bat besterik ez da, ondoren sakonago garatu beharko litzatekeen ideia soil bat. Aiako Harria Gaztelumendi Atzerriko Hizkuntza
1. eguna • Lehenengo eskolan “The Feelings Book” liburua irakurriko die irakasleak ikasleei. Liburu hau gaian sartzeko modua izango da. Bertan oinarrizko sentimenduak agertzen dira, hori dela eta, egokia izango da ikasleak sentimendu horiek ezagutzen hasteko • Eguna bukatzeko arbelean liburuan agertutako sentimendu bakan batzuk idatziko ditugu eta ikasleek sentimendu horietako bat aukeratuta egoera bat irudikatzen duen marrazki bat egin beharko dute
2. eguna • Lehenik eta behin, eskola ideia-jauzi batekin hasiko dugu. Bezperan agertutako eta jadanik ezagutzen dituzten sentimenduak gogoratuko ditugu arbelean. • Jarraian, aurpegiera ezberdinak dituzten txarteltxoak jarriko ditugu arbelean eta horiek “s/he seems to be____” eta “they seem to be_____” egitura ikasteko erabiliko ditugu. • Bukatzeko, aurreko egunean egindako marrazkiak hartu eta taldeka deskribatu egingo dituzte. Lehen ikasitako egitura ere erabil dezakete bertan ikusten dutena azaltzeko. Angry, annoyed, frightened, furious, happy, patient, sad, upset, satisfied, surprised, tired, horrified, wonderful, confused,...
He seems to be _________ They seem to be ________
3. eguna • 3. saioa prentsa-argazkilaritza zer den azaltzeko baliatuko dugu eta horretarako Perioscopio ´09 erakusketa erabiliko dugu. Gure helburua zein izango den azaldu baino lehen, bi argazki jarriko dizkiegu, hain zuzen ere, biak ala biak Perioscopio´09 ekimenean erabiliak. Lehenengoa, Madrilen 30. hamarkadan Diaz Casariegok Ministroen kontseiluan argazkilariei ateratako argazkia izango da, eta bigarrengoa, Eusko Jaurlaritzako harrera-gelan Ruiz de Hierrok aurrenekoan oinarrituta 2009ko irailean ateratakoa. Ikasleen lana bien arteko ezberdintasunak aurkitzea izango da • Jarraian, labur-labur eta ahalik eta argien Perioscopio zertan datzan azalduko diegu eta baita bertan hurrengo egunean egin beharreko txangoan ikusiko dituzten argazki motak ere. • Hurrengo eguneko asmoaren berri emango diegu, eta horretarako Perioscopiok ateratako mapa emango diegu, egingo duguna ikus dezaten. • Argi utziko diegu biharamunean egin beharrekoa egun hauetan ikusi dugun sentimenduen gaiarekin lotuta dagoela eta hori lantzeko aproposa dela.
Diaz Casariego. Argazkilari talde bat Ministro kontseilu bat bukatzeko zain. Madrid, 30.hamarkadan
Ruiz de Hierro. Eusko Jaurlaritzako harrera-gunea. Gasteiz 2009ko iraila. Diaz Casariegoren argazkian oinarritua
4.eguna • Helburuetako bat betetzeko eguna izango da hau. Kalera irten eta “Gaur egungo mundua” izeneko erakusketa ikusiko dugu Ama Zuriaren enparantzan. 44 argazkiz osatutako erakusketa honetan 2008. urtean gertatutakoen bilduma bat ikusiko dugu: krisi ekonomikoa, gune gatazkatsuak, hondamendiak, kultura eta teknologia, besteak beste. Periscopioaren barne dagoen erakusketa hau Reuters-eko argazkilariek eskainitako lanik onenek osatzen dute eta bereziki zita honetarako egindakoak dira • Ikusten hasi aurretik, haurrei azalduko diegu denak ikusitakoan bat aukeratu behar dutela eta haien lana izango dela orri batean ikusi dutena deskribatzea eta zein sentimendurekin lotzen duten azaltzea. Lan hau talde txikitan egingo dute • Etxerako lan gisa, haientzat adierazgarria den zerbaiti argazkia ateratzeko eta errebelatzeko eskatuko diegu, hartara ateratako guztiekin gu geu erakusketa bat egiteko moduan izango baikara
5.eguna • Jada iritsi da helburu nagusiena betetzeko ordua. Suposatzen da ikasle bakoitzak sentimendu bat eragiten dion argazki bat atera duela, eta beraz, ikasgelako hormetan denak zintzilik jarri eta erakusketari ekingo diogu. Argazki bakoitzaren atzekaldean, egileak zein sentimendurekin lotu duen idatziko du. • Hala eta guztiz ere, eta guk artea ikusteko dugun moduari jarraiki, Perioscopiok daukan ezaugarri bat aldatuko dugu. Hau da, oraingo honetan, argazkien jabeek ez dute Perioscopion egiten duten moduan deskribapenik jarriko, hartara, bakoitzak argazkia ikusten duenean, ez du inoren eraginik izango eta bera izango da argazkiaren interpretazioa egingo duena, zerotik hasita, izan ere, bakoitzari, argazki bakoitzak sentimendu bat eragingo baitio. Norberak eraikiko du argazkiarekiko mundu bat edo sentimendu bat. • Gero talde txikietan sentitu dutena edo argazkiak haiengan sortu duen sentimenduari buruz hitz egingo dute. • Bukatzeko, egileek argazkiaren atzean zituzten sentimenduak agerian jarriko dituzte, eta ikasleek ea bat etorri diren ikusiko dute. Helburua artea ikusteko modu ezberdinak daudela pentsaraztea izango da. Alegia, argazkiek eta artelanek orokorrean bakoitzarengan sentimendu eta ikuspegi ezberdinak sortzen dituela.
Bibliografia • Eskuorriak: Periscopio ´09 • The feelings book