110 likes | 241 Views
SASOI BETE BETEAN EGOTEKO. Ohitura osasunen dekalogo batek dio, hamar agindu bete behar direla gure sasoian egoteko. 1. ONDO LO EGIN. Bataz beste 8 orduko loaldia behar dugu, nekea errekuperatzeko eta indarrez sentitzeko hurrengo egunean. 2. SANO JAN.
E N D
SASOI BETE BETEAN EGOTEKO Ohitura osasunen dekalogo batek dio, hamar agindu bete behar direla gure sasoian egoteko
1. ONDO LO EGIN Bataz beste 8 orduko loaldia behar dugu, nekea errekuperatzeko eta indarrez sentitzeko hurrengo egunean.
2. SANO JAN Gose garenean soilik jan behar dugu, kontuan izanez, gehiegi edota gutxiegi jatea ez dela osasungarria. Dieta bariatua eta orekatua izan behar da, janari freskoa lehentasuna duelarik.
3. ARIKETA EGIN Ariketa egitea oinarrizkoa da tentsio muskularrak eta ornoetako zurruntasunak desblokeatzeko, modu orekatu batean betiere.
4. PISUA MANTENDU Pisua orekatua mantendu behar da. Obesitatea gainkarga da gorputzaren organo guztientzat, eta gaixotasun asko lotzen zaizkio gainera.
5. URA EDAN Gure gorputzaren %62a ura da, urak gorputzean ditugun toxinen eta hondakinen kanporaketa errazten du. Prozesu honi laguntzeko, gomendagarria da egunero bi litro ur edatea.
6. ERLAXATZEN IKASI Estresa, ostopo bat izatera hel daiteke gure bizimoduan. Maila jakin bat gainditzen badu, emozio negatiboak edota bat bateko aldaketak sortaraz ditzake, gorputzari eta alderdi psikikoari eraginez. Beraz, lasaitasunez jokatu beharra dago eta erlaxatzen ikasi beharko genuke.
7. ARNASA ONGI HARTU Esaten dutenez, arnas ariketan beharrezkoak dira eguneroko bizitzan, arnasa egunean bi aldiz landuz (ohetik jaikitzean eta oheratzerakoan, bakoitzean hamar minutuz). Arnas ariketek gorputzaren erresistentzia handitzen dute eta gaixotasunera daramaten trastorno funtzional ugari hobetu.
8. EGUZKITIK BABESTU Eguzki izpiak ezinbestekoak ditugu, geure gorputzak D bitamina xurgatzen duelako kaltzioa sintetizatuz. Dena dela, eguzkia neurriz hartu behar da, bestela, larruazala behar baino arinago zahartuko da. Beraz, ezinbestekoa da eguzkitik babestea.
9. ZORIONTSU IZAN Ongi sentitzea asko laguntzen duela diote; emozio egoerek geure adimana eta gorputza ere kontrolatzen dituelako. Emozio honek endorfinen jariaketa areagotzen du eta.
10. BIZITZAKO MOMENTU ONAK KONTUAN HARTU Bizitzako detaile positibo txikiak zein handiak baloratzen ikasi behar dugu. Horrela, gure eguneroko bizitza errazagoa egingo zaigu, modu positiboago batean gauzak ikusten lagunduko digulako.