100 likes | 368 Views
DBH 2. MAILA. 4. PROBA ASMAKIZUNAK. JASO IKASTOLA. Erramunen CD-ROMak. Erruduna ala errugabea ote da Garra?. Garra erruduna da. . Txarbik lapurretan hartu badu, Garra eta Ortzoren laguntzaz izan da, autorik gidatzen ez dakielako eta autoa erabili zela jakin badakigu.
E N D
DBH 2. MAILA 4. PROBA ASMAKIZUNAK JASO IKASTOLA
Erramunen CD-ROMak • Erruduna ala errugabea ote da Garra? Garra erruduna da. . Txarbik lapurretan hartu badu, Garra eta Ortzoren laguntzaz izan da, autorik gidatzen ez dakielako eta autoa erabili zela jakin badakigu. . Ortzok lapurretan parte hartu badu, Garrarekin batera izan da. . Lapurketa gertatu denez, ziur dakiguna zera da, Garrak parte hartu duela lapurketan.
Tenis-partida • Nola liteke? 1. Posibilitatea. Neska eta mutila, bakoitza bere aldetik, tenis partida jokatu dute. Biek irabazi dute partida, hiruna set irabazi ondoren. 2. Posibilitatea. Bada ere beste posibilitate bat, biek bikotea osatu dute eta hiru set irabazi ondoren, partida eskuratu dute.
Pontxe pozoitua? • Zer dela-eta ez zen hil gure gizona? Gure gizonak jarri zuen pozoia pontxean. Berak pontxea probatu eta inor konturatu gabe bota zuen pozoia.
Zenbat sagar! • Nola liteke? Otzaratik, bost neskek, sagar bana hartu dute. Seigarren neskak, mahai gainean zegoen sagarra hartu du.
Bolak gordetzen Bi modu aurkitu ditugu : • Nola sartuko zenituzke 9 bola 4 kutxatan, baldin eta kutxa bakoitzak bola kopuru bakoitia eduki behar badu, eta, gainera, kopuru horiek ezin badute berdinak izan?
Hiru kafesne, mesedez! • Non daude falta diren 10 zentimoak? Ez da dirurik falta. Galderak tranpa du. Bakoitzak euro bana jarri du eta bueltan 10 zentimo dute eta soberan dagoena potean sartu dute. Suposatuz 90 zentimo jarri dutela ( x 3 = 2,70 ), 2,5 eurorekin kafea pagatzen dute, eta hogei zentimo potean sartu dute. Kasu honetan ez dago dirurik faltan.
Dendarien sekretuak • Zenbatekoa behar du lau pisuetako bakoitzak? 1,3,9 eta 27 Kg. Pisu hauekin konbinazio guztiak lortzen ditugu. Claude Gaspard de Meziriac matematikari frantsesak proposatutako ariketa matematikoa da hau. 1612. Urtean argitaratutako liburu batean proposatu zuen.
URTE BERRI ON GUZTIOI! JASO IKASTOLA DBH 2. MAILA