431 likes | 631 Views
MINBIZIAREN PREBENTZIOA. Minbiziaren intzidentzia eta minbiziak eragindago hilkortasuna gutxitzeko burutu ahal dugun ekintza-multzoa. Minbiziaren prebentzioa. MINBIZIAREN HISTORIA NATURALA. Klinika aurretiko fasea. Fase klinikoa. Sintoma eta/edo zeinu klinikoak agertzea. Esposizioa.
E N D
Minbiziaren intzidentzia eta minbiziak eragindago hilkortasuna gutxitzeko burutu ahal dugun ekintza-multzoa. Minbiziaren prebentzioa
MINBIZIAREN HISTORIA NATURALA Klinika aurretiko fasea Fase klinikoa Sintoma eta/edo zeinu klinikoak agertzea Esposizioa Gaixotasuna agertzea Goiz detektatzea Sendatzea A B C Ezintasuna Hiltzea Lehen mailako prebentzioa Bigarren mailako prebentzioa Hirugarren mailako prebentzioa PREBENTZIO-MAILAK
Lehen mailako prebentzioa • Helburua: Gaixotasuna ez agertzea. • Zer egin dezakegu? • Pertsonen esposizioa gutxitu gai kartzinogenoen aurrean. • Arrisku-faktoreen kontrako sendotasuna (erresistentzia) gogortu. • Osansungarriak ez diren ohiturak aldarazi biztanlerian eta ohitura osasungarriak sustatu.
Lehen mailako prebentzioa • Baldintzak: • Arrisku faktoreak zein diren jakin behar dugu. • Ohitura kaltegarriari eusteak dakarren arriskua ezagutu behar dugu. • Ohitura aldatzea erabaki behar dugu. • Ohitura aldatze horri eutsi egin behar diogu.
Minbiziaren aurkako Europako kodea (1) • Ez erre. • Ez edan akohol gehiegi. • Gizentzea sahiestu. • Ariketa fisikoa egin. • Jan frutak eta barazkiak, oparo. • Babestu eguzki-izpietatik. • Kartzinogenoen eta gai arriskutsuen aurkako legegintza bete, esposizioa gutxitzeko.
Minbiziaren aurkako Europako kodea (2) • Zoaz medikuarenera honelakoren bat baldin baduzu: agertu berria den koskorrik, sendatzen ez den zauririk edo formaz, neurriz edo kolorez aldatu den orbanik. • B hepatitisaren aurkako txertoa hartu.
Jokabideak: Erretzea • Heriotza-kausa oso garrantzitsua eta prebenitzeko erraza. Erretzeari uztea, ordea, ez da batere erraza. • Erretzeari lotutako minbiziak: laringekoa, ahokoa, hestegorrikoa, faringekoa, birikakoa, maskurikoa. • Hauekin ere zerikusia omen du: pankreako minbizia, giltzurrunekoa eta umetoki-lepokoa.
Jokabideak: Alcohola edatea • Alcoholak minbizi hauek pairatzeko arriskua handiagotzen du: ahokoa, hestegorrikoa, faringekoa, laringekoa, gibelekoa eta bularrekoa. • Alcohol eta tabako hartzeak minbizi izateko arriskua areagotzen du.
Jokabideak: Fruta eta barazkiak • Frutak eta barazkiak jateak minbizi mota hauek pairatzeko arriskua jaisten du: kolonekoa, ahokoa, faringekoa, hestegorrikoa, urdailekoa, prostatakoa eta birikakoa.
Jokabideak: Gantza hartzea • Gantzetan (gantz-azido saturatuetan) aberatsak diren janariak minbizi hauekin daude lotuta: koloneko, prostatako, birikako eta endometrioko minbiziekin.
Jokabideak: Eguzkiaren aurkako babesa • Larruazal argia dutenen artean ohikoa da larruazaleko minbizia. Eguzkiaren eta argi artifizialaren aurrean denbora gutxiago igarotzeak melanoma izateko arriskua jaitsi dezake.
Jokabideak:Pisua eta ariketa fisikoa • Loditasunari eta ariketa fisikorik ezari aurrea hartzeak ohiko minbizi batzuk izateko arriskua gutxitzen du (kolonekoa, bularrekoa, umetokikoa, giltzurrunekoa…).
Minbiziaren prebentzioa: Inguruneko faktoreak • Erretzaile pasiboak • Aireko kutsadura (autoak, lantegiak, pestizidak…) • Lantegietako kartzinogenoak • Medikuntza arloko erradiazioa
Bigarren mailako prebentzioa • Zenbait tumor gaizto edo gaiztotzear dauden zenbait lesio garaiz hautemateko eta tratatzeko burutu ahal dugun ekintza-multzoa (screening- edo bahetze-programak)
BMP: ezaugarriak • Tumor zehatz bat goiz detektatzeko egin behar da. • Minbizi hori pairatzeko arriskua duen biztanleria osasuntsua zein den zehaztu behar dugu. • Gaitza detektatzeko egiten den probak erraza izan behar du. • Gaixotasunaren fase goiztiarra tratatzeko terapia eraginkorren bat izan behar dugu.
Zer da bahetze- edo screening- programa bat? • Sintomarik gabeko minbizi edo gaiztotzear dagoen lesio bat duten pertsonak ezagutzeko egin ditzakegun ekintza-multzoa. • Minbizi mota zehatz bat paira dezakeen biztanleria osoari eskaini behar zaio eta gehiengoari egin behar zaio.
Bahetze-programak • Umetoki-lepoa • Bularra • Prostata • Kolona eta ondestea
Bahetze-programak: Umetoki-lepoa • Umetoki-lepoko minbizia garaiz detektatzeko programa: Umetoki-lepoko zitologia. • 18 urtetik edo sexu harremanak hasten direnetik aurrera.
Bahetze-programak: Bularra • Bularreko minbizia garaiz hautemateko programa: Mamografiak. • 50 urtetik aurrera.
Bahetze programak: Prostata • Prostatako minbizia garaiz hautemateko programa: Plasmako PSA (>4ng/ml) • 50 urtetik aurrera.
Bahetze programak: Kolona eta ondestea • Gorozkietan ezkututako odola: sentiberatasuna eta espezifikotasuna mugatuak dira. • Kolonoskopia: Eraginkorra. Garestia da eta mediku espezializatuak behar dira. • Osakidetzak programa bat jarri du abian (50 eta 69 urte bitartean).
Hirugarren mailako prebentzioa • Tratamendua eta birgaitze-programak, gaixotasunak sorturiko arazoak sendatzeko edo arintzeko. • Gaixoen pronostikoa eta bizi-kalitatea hobetzea du helburu.
Minbizi/tumor-erregistroa Informazio sistema bat da non, esparru zehatz batean, minbizi-diagnostikoa izan duten pazienteen datuak bildu, gorde, analizatu eta interpretatu egiten diren.
Minbizi erregistroak: Motak • Populazio erregistroak • Ospitaleetako erregistroak
Populazio erregistroak Geografiaren eta administrazioaren ikuspuntutik ondo zehaztuta dagoen esparru batean, lehenengo aldiz minbizi-diagnostikoa izan duten pazienteen datuak biltzen ditu (e.b. Euskadiko Minbizi Erregistroa).
Populazio erregistroak • Epidemiologiari zuzenduta daude • Intzidentzia ikerketak • Joera ikerketak • Prebalentzia ikerketak • Biziraupen ikerketak
Ospitaleetako erregistroak Ospitalean zainduak (diagnostikatuak edo/eta tratatuak) izan diren minbizidun pazinteen datuak biltzen ditu.
Ospitaleetako erregistroak • Jarduera klinikoari zuzenduta daude • Minbizidun pazienteei emandako osasun- laguntzaren kalitatea neurtzeko balio dute. • Ospitaleetako kudeaketan, baliabideak planifikatzeko baliagarriak dira. • Ikerketa lanetarako informazioa ematen dute.
Aitor F. de Larrinoa Santamaria aitor.larrinoasantamaria@osakidetza.net aitor.fernandezdelarrinoa@ehu.es Anatomia Patologikoko Zerbitzua Basurtuko Ospitalea