610 likes | 789 Views
MINBIZIAREN ADIERAZPEN KLINIKOAK. SINDROME NEOPLASIKO ETA PARANEOPLASIKOAK. Neoplasien adierazpen klinikoak aldatu egiten dira minbizi motaren arabera. Nola neoplasia onberek hala gaiztoek arazoak sor ditzakete. Arazo horiek lokalak (tokikoak) edo sistemikoak izan daitezke.
E N D
MINBIZIAREN ADIERAZPEN KLINIKOAK SINDROME NEOPLASIKO ETA PARANEOPLASIKOAK
Neoplasien adierazpen klinikoak aldatu egiten dira minbizi motaren arabera. • Nola neoplasia onberek hala gaiztoek arazoak sor ditzakete. • Arazo horiek lokalak (tokikoak) edo sistemikoak izan daitezke.
LOKALAK (TOKIKOAK): Tumor primarioaren edo metastasien kokapena dela eta, ondoko ehunetan sortzen diren konpresio- eta infiltrazio-arazoak. • SISTEMIKOAK: Gorputz osoan eragina dute eta minbiziak jariatutako gaiek sortuak dira.
ZEINU LOKALAK • Ehunak hondatzea. Tumorra hazi ahala, jatorrizko organoaren funtzioa gutxituz doa. • Zapaltzea eta espazio-arazoak. Zabaldu ezin daitezkeen barrunbeetan (adibidez, garunean, burezur barneko hipertentsio-sindromea).
Buxadurak eta estenosiak. Hodi-egituretan gertatzen dira: • Hesteetan: Heste-buxaduraren sindromea. • Bronkioetan: Atelektasia. • Mediastinoan: Goiko kaba zainaren sindromea.
Ultzerazioa. Neoplasiaren goiko aldea ultzeratzen denean, odoljarioak gertatzen dira: • Hemoptisia. • Hematemesia. • Melenak / Errektorragia. • Hematuria.
ADIERAZPEN SISTEMIKOAK • Sindrome orokorra (sindrome neoplasikoa) • Sukarra • Adierazpen hematologikoak • Immunoeskasia • Sindrome paraneoplasikoak
Sindrome orokorra (neoplasikoa) • Astenia: Nekea eta ahulezia. • Anorexia: Jateko gogorik eza. • Pisu-galera.
Kakexia • Ahitze-prozesua da. • Ezaugarriak: • Gantzaren eta muskulu-masaren galera handia • Ahulezia sakona eta pisu-galera larria • Anorexia eta anemia
Kakexia • Ez dakigu zergatik gertatzen den. • Dastamena eta usaimena asaldatuta daude: jateko gogorik eza. • Metabolismo energetikoa bizia da, gaixoak gutxi jaten duen arren. • Gantz-sintesia eta metatzea gutxitu egiten dira. • Tumorren nekrosi-faktoreak (TNF), IL-1ak eta beste zitokina batzuek zerikusia dute prozesu honetan.
Sukarra • Bi motatakoa: • Infekzioek eragindakoa. • Infekziorik gabe sortzen dena: Tumor-sukarra. Ohikoa da Hodgkin eta Hodgkin ez diren linfometan eta hepatokartzinoman. Makrofago eta zelula neoplasikoek jariatutako pirogenoek sortua da (TNF, IL-1).
Adierazpen hematologikoak • Anemia. Fase aurreratuetan agertzen da, batik bat. Bi motatakoa izan daiteke: • Neoplasia motaren araberakoa. Digestio-aparatuko neoplasietan, odol-jarioak eraginda; hematopoiesi-sistemako neoplasietan, hezur-muinaren infiltrazioaren edo esplenomegaliren ondorioz. • Hantura kronikoari lotutakoa. Hantura-prozesu kronikoetan, burdina erabiltzea oztopatuta egon ohi da.
Granulozitopenia eta trombozitopenia. Hezur-muina infiltratuta dagoenean. • Leukozitosia eta trombozitosia. Hantura kronikoari lotuak.
Immunoeskasia • IE humorala. Linfozitoen proba funtzionalak patologikoak dira. • IE zelularra. Larruazaleko probetan, askotan, anergia agertzen da.
SINDROME PARANEOPLASIKOAK • Sintoma multzo batzuk dira. • Minbizia duten paziente batzuengan baino ez dira agertzen (%10ean). • Ez dakigu ondo zergatik agertzen diren. • Tumorraren hedatze lokalak edo urrutikoak ezin dute azaldu sintomen zergatia. • Tumor primarioa hormona-jariatzailea bada, jariatze horrek ez digu sindromearen zioa azaltzen.
Sindrome paraneoplasikoen garrantzia • Ezkutuko neoplasia baten lehenengo zeinu klinikoa izan daitezke. • Arazo kliniko larriak eragin ditzakete eta hilgarriak izan daitezke. • Gaixotasun metastasikoaren itxura har dezakete eta, ondorioz, tratamendu okerra eragin.
Sindrome paraneoplasikoak: motak • Endokrinopatiak • Neuromiopatikoak • Larruazalekoak • Hezurretakoak: Osteoartropatia hipertrofikoa • Odol-hodietakoak eta hematologikoak
Endokrinopatiak. Hormonen jariatze ektopikoa: • ACTH (kortikotropina) edo ACTHaren antzeko peptidoak. Birikako zelula txikien kartzinomak (olo-itxurako zelulena, alegia) sortua ohikoen. Cushing-en sindromea eragiten du. • Hormona antidiuretikoa (ADH). ADHaren jariapen desegokiaren sindromea. Birikako zelula txikien kartzinoma.
Hiperkaltzemia. Sindrome paraneoplasikorik ohikoena. PTHrekin erlazionatutako proteinak (PTHRP) eraginda. Bularreko, birikako (kartzinoma ezkatatsua), giltzurruneko eta obulutegietako kartzinomekin agertzen da, batik bat. Hezur-metastasiek eragindako hiperkaltzemia ez da sindrome paraneoplasikoa. • Hipoglucemia. Intsulinak edo intsulinaren antzeko produktuek eragina. Fibrosarkoma, hepatokartzinoma.
Neuromiopatikoak Ez dira ohikoak baina bai garrantzi handikoak. • Neuropatia periferikoak • Zerebeloko endekapen kortikala • Polimiositis gisako polimiopatia • Miastenia gravis gisako miastenia-sindromea(Eaton-Lambert sindromea). Birikako zelula txikien kartzinoma da eragilerik ohikoena. Mekanismo inmunologikoa, antigorputzek bideratua.
Larruazalekoak. • Acantosis nigricans. Hiperpigmentazioa, akantosia eta hiperkeratosia, lepoan eta besapeetan. Urdaileko eta biriketako kartzinomekin. • Dermatomiositisa. Biriketako eta bularreko kartzinomekin. • Penfigo paraneoplasikoa.
Osteoartropatia hipertrofikoa Kartzinoma bronkogenikoa duten pazienteen %1-10. • Hezur luzeetako periostioan hezur berria sortzen da: Mina eta deformazioak. • Hezur luzeetako mutur distaletan, metakarpo- eta metatarso-hezurretan eta falange proximaletan. Ondoz ondoko giltzaduretan artritisa sortzen da. • Akropakiak: Danbor-makila erako hatzak (falangeetan). Birikako adenokartzinomekin, batik bat. Neoplasikoak ez diren beste gaixotasunekin ere ager daitezke (gibeleko, biriketako eta bihotzekoekin).
Odol-hodietakoak eta hematologikoak • Tromboflebitis migratzailea (Trousseau-ren sindromea). Pankrea edo birikako minbizietan. • Hodi-barneko koagulazio barreiatuaren sindromea. • Bakteriorik gabeko endokarditis tronbotikoa(BGET - endokarditis marantikoa). Bakteriorik ez duten fibrinazko garatxoak sortzen dira bihotzeko balbuletan (ezkerreko aldean sortzea da ohikoena).
DIAGNOSTIKO KLINIKOA • DIAGNOSTIKO ANATOMOPATOLOGIKOA
Anamnesia • Miaketa fisikoa • Ikerketa kliniko osagarriak • Analisiak • Irudi-probak (X izpiak, ekografia, OTA, RNM) • Endoskopiak
Anamnesia • Familia-aurrekariak • Minbizia duen edo izan duen senitartekorik • Norberaren aurrekariak • Tabakoa, alcohola, toxikoak… • Lan baldintzak (kartzinogenoak, amiantoa…) • Beste tumor batzuk • Tratamenduak • Oraingo sintomak
Minbiziaren alarma-zeinuak • Aldaketak heste-ohituretan edo mikzio-ohituretan • Larruazalean orbaitzen ez diren ultzerak • Kausa ezezaguneko odoljarioak • Bularrean edo beste edonon noduluak agertzea • Disfagia (irensteko zailtasuna edo ezintasuna) edo bestelako digestio-aldaketak • Larruazaleko orinen edo garatxoen tamaina edo kolorea aldatzea • Luze irauten duen eztula edo disfonia
Miaketa fisikoa • Miaketa fisikoaren bidez aurkitzen denean, minbizia nahiko fase aurreratuetan izan ohi da. • Klinikoki hauteman daitekeen tumor-masarik txikiena 1g-koa da eta 109 zelula ditu.
Tumor-markatzaileak • Tumor bat egon daitekeela adierazten duten adierazle biokimikoak dira: • Zelulen gainaldeko antigenoak • Proteina zitoplasmikoak • Entzimak • Hormonak
Praktika klinikoan, plasman edo gorputzeko beste likidoetan hauteman daitezkeen molekulak hartzen dira kontuan. • Ez dira minbiziaren diagnostikoa egiteko tresna nagusiak, diagnostikoa egiten laguntzen duten laborategiko probak baizik.
Markatzaile batzuek erantzun terapeutikoa neurtzeko ere balio dute, baita gaitzaren berragertzea susmatzeko ere (AFP, β-HCG). • Markatzaile hauek ez dira minbizia dagoenean bakarrik sortzen; neoplasikoak ez diren beste gaixotasun batzuetan ere ager daitezke.
Azterketa anatomopatologikoa • Minbizia diagnostikatzeko behar-beharrezkoa da azterketa morfologikoa. • Gehienetan, biopsia bat behar da. • Biopsiarik ezean, zitologia beharko dugu. • Gaitz hematologikoetan (leuzemiak, mieloma), odol analisia, fluxu zitometria eta hezur-muinaren xurgatzea egin ohi da.
Diagnostiko anatomopatologikorako baldintzak • Informazio klinikoa behar-beharrezkoa da: • Pazientearen sexua eta adina • Aurrekari pertsonalak • Lesioaren ezaugarri kliniko eta erradiologikoak • Ustezko diagnostiko klinikoa • Ehun-laginak adierazgarria izan behar du.
Diagnostiko mikroskopikoa ebaluazio guztiz subjektiboa da, eta bere esanahi osoa adierazteko, patologoak oinarrizko datu klinikoak ezagutu behar ditu, baita kirurgia-aurkikuntzak, kirurgia mota edo erabili diren beste diagnosi- edo tratamendu- prozedurak ere.
DIAGNOSTIKO-METODOAK Oinarrizkoak • Biopsia • Zitologia Osagarriak • Immunohistokimika • Metodo molekularrak • Fluxu zitometria • Mikroskopia elektronikoa
1. Biopsia • Giza gorputzetik hartutako ehun zatien azterketa mikroskopikoa
Biopsia motak • Diagnostikoa egiteko biopsia • Estadifikaziorako biopsia
Biopsiak • Azterketa makroskopikoa • Azterketa mikroskopikoa • Egitura histologikoa • Ezaugarri zitologikoak • Parafinan sartuak • Oinarrizko tindaketa: Hematoxilina-eosina (H-E) • Tindaketa bereziak: Giemsa, PAS, Congo gorria, Prusiako urdina (Perls), Metenamina-zilarra…
2. Zitologia • Giza gorputzetik ateratako zelulen azterketa mikroskopikoa
Zitologia motak • Esfoliazio-zitologia : • Umetoki lepokoa-baginakoa • Karkaxak • Barrunbeetako isuriak: • Pleurako ixuria • Aszitisa
Ukitze-zitologia: - Linfa-gongoilak: Linfomak, metastasiak - Ebakuntza barneko biopsietan • Orratz mehearen bidezko ziztatzea eta xurgatzea (OMBZX).
Zitologiak • Ezaugarri zelularrak • Nukleoa • Zitoplasma • Egitura zitologikoak • Tindaketak: Papanicolau, Giemsa, H-E