80 likes | 209 Views
2007ko diru-laguntzak. Emakumeen elkarteak. Bilkura:. 2007ko urtarrilaren 25a - 12:00ak. Erakunde onuradunak. Bizkaiko Lurralde Historikoko irabazteko asmorik gabeko emakume elkarteak, beti ere baldintza hauek betetzen badituzte:.
E N D
2007ko diru-laguntzak Emakumeen elkarteak Bilkura: 2007ko urtarrilaren 25a - 12:00ak.
Erakunde onuradunak Bizkaiko Lurralde Historikoko irabazteko asmorik gabeko emakume elkarteak, beti ere baldintza hauek betetzen badituzte: • Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonezkoen arteko berdintasunerako eta Genero-Politiketarako IV. Planean eta Bizkaiko Emakumezkoen eta Gizonen arteko Aukera-berdintasun eta Genero-Politiketetarako Foru Planen zehaztutako aukera-berdintasunerako eta genero-politiketarako proiektuak aurkeztea, baina beti ere inbertsio-proiektuak ez badira. • Zerga-betebeharrak, zuzenbide publikokoak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunera arte beteta edukitzea. • Sozietate-egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. • Elkarte eskatzailearen estatutuetan azaltzen bada erakundearen jarduera nagusiaren arloa garapenerako lankidetza, kirola, tratu txarraketa genero-indarkeria arloetan gauzatzen dela, edo erakundearen helburua antzerkia, dantza eta musika eta mota horretako ekitaldi kulturalak sustatzea bada, elkarte horren eskabidea baztertu egingo da.
Plan berriaren printzipioak • Zeharkakotasun printzipioa sendotzea • Emakumeen beste elkarte batzuekin, irabazasmorik gabeko elkarteekin, gizarte-eragileekin edo udalekin lankidetzan gauzatu diren proiektuei emango zaie lehentasuna. • Beharrizanak aztertzea eta ondokoak bultzatzea: • Berdintasunaren prozesuan sartu beharreko taldeak: gizonak • Sektore garrantzitsuak: • Osasuna eta bizi-kalitatea • Ingurumena, hirigintza eta garraioa • Gizartea eta kultura • Norberaren, familiaren eta lanbideko erantzukizunak bateratzea • Lana eta trebakuntza • Emakumeen eskubideak • Interes berezikoak diren taldeak: • Alargunak • Nekazaritza esparruko emakumeak • Gazteak • Langabezian dauden emakumeak Egin beharreko jarduerek aipatu taldeetan eragina izango badute diru-laguntza %10eraino gehituko da jarduera bakoitzerako ezarri diren ehuneko eta mugei dagokienez.
Aukeratzeko eta baloratzeko irizpideak Emakida ELKARLEHIAREN sistemaren bitartez egingo da • 30 puntu baino gutxiagoko eskabideei gaitz iritziko zaie • 80 puntu baino gehiagoko eskabideei diru-laguntza emango zaie, baina ezarritako muga eta ehunekoaren arabera • 30 eta 80 puntu arteko eskabideei erabilgarri dagoen kreditua banatuko zaie, 80 puntu lortu dituztenen espedienteak ebatzi ostean.
Epeak • Eskabideak aurkezten hasteko eguna: Foru Dekretua BAOn argitaratzen den egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira eskabideak. • Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2007ko martxoaren 16a, 13:30etan. • Ebazteko gehieneko epea: 6 hilabete (bestela gaitz iritzitzat hartu behar da). • Jarduerak burutzeko epea: jarduerak 2007. urtean zehar burutu behar dira, eta azken eguna 2007ko abenduaren 31 izango da. • Proiektua burutzeko epearen luzapena eskatzeko azken eguna: 2007ko abenduaren 14a baino lehen. • Bidezkoketak aurkezteko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 31.
Ohar garrantzitsuak • Aurkeztutako proiektuak gutxienez 1.200 euroko kostua eduki beharko du. • Sareko lankidetzako proiektuak: hartutako konpromisoaren egiaztagiria eta proiektuaren azalpena, xehetasun guztiak emanda, aurkeztu beharko da. Lankidetza hori, Parekatuz proiektuaren 3. gunean parte-hartzen duen erakunde batekin egiten bada, inguruabar hori aipatu egin beharko da, baita homologazioari buruzko foru agindu egokian xedatutako aholkularitza teknikoa emateko baldintza guztiak betetzen direla ere. Toki-erakunde eskatzailea, emandako diru-laguntzaz arduratuko da eta kudeaketaren eta justifikazio ekonomikoaren arduraduna izango da. • Diru-laguntza kalkulatzeko oinarri legez, aurkeztutako proiektuaren aurrekontua hartuko da kontuan. • Laguntzak pilatzea: Proiektu horren barruko jarduerak direla eta, beste laguntza publikoren bat eman bada, hori eskabidean bertan edo geroago jakinarazi beharko zaio Arloari, eta kontuan edukiko da emateko diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko orduan.
Ohar garrantzitsuak • Emandako diru-laguntzaren justifikazioa egiteko orduan, gutxienez diruz lagundutako jardueren koste garbia justifikatu beharko da. Bestela, benetan emandako kopurua doitzea ekarriko luke horrek. • Kanpoko kontratazioa: enpresa edo profesional askeekin bakarrik, eta Parekatuz proiektuari lotutako jarduerak garatzeko aukera-berdintasun eta genero-politikei buruzko gaietako aholkularitza tekniko emateko homologatutako enpresa edo banakako profesionala izateari balorazio berezia emango zaio. • Justifikazioak, ikerkuntzako lan edo azterlan bati buruzko aipamenik egiten badu, hori euskarri informatikoan aurkeztu beharko da eta bi ale paperean, baita VIII. eranskina bete ere. • Elkarte bakoitzak gehienez banakako proiektu bat, eta beste bat lankidetzan, baino ezin izango du aurkeztu.