1 / 11

ARGA IBAIA

ARGA IBAIA. ARGALDE. DBH 2. MAILA. 1. IBAIAREN DESKRIBAPENA. 6. Proba.

romney
Download Presentation

ARGA IBAIA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. ARGA IBAIA

  2. ARGALDE DBH 2. MAILA

  3. 1. IBAIAREN DESKRIBAPENA 6. Proba • Arga ibaiak erabilera desberdinak ditu bere ibilbidean zehar. Goi ibilguan,Eugiko urtegian, ura jaso eta ondoren edateko eta eguneroko beharretarako erabiltzen da. Erdi ibilguan eta gaur egun, aisialdirako erabiltzen da batez ere, arrantza egiteko, bere ertzetatik paseatzeko, etab. Aldi berean nekazariek ere erabiltzen dute Argako ura, zereal soroak ureztatzeko, mahastiak, baratzak etab. ureztatzeko. Aldi berean Arga ibaiaren urek beste behar handi bat asetzen dute, industriaren beharrak hain zuzen ere. • Arga ibaiak eraldaketa desberdinak jaso izan ditu eta hauek dira esanguratsuenak: Eugin 70. hamarkadan eraiki zen urtegia, Urtasun herrian egin zen araztegia, azkeneko urte hauetan Iruñerrian eta ertzak txukuntzeko egin diren garbiketa eta egokitze lanak, Arazurin dagoen araztegia ( Iruñerriko ur zikinak jaso eta arazten dituen zentroa da, bertan arazketa mekanikoa, kimikoa eta biologikoa egiten da ).

  4. 2. KOKATU ZUEN IBAIA • Arga Mediterraneorako isuri aldea duen Nafarroako ibaia da. Aldudeko Urkiaga lepoan jaio eta 161 km. egin ondoren Aragon ibaira isurtzen ditu urak. Aldude eta Ziordia bitarteko ibaiadarren ura jasotzen du, Arakil eta Ultzama ibaiena hain zuzen. • Iruña zeharkatzen du.Hiria inguratzen duen harresiak ibaiaren ibilbide berbera jarraitzen du eta harresitik Arga ibaiak hirian zehar egiten duen bidearen ikuspegi onak daude. • Guk ikertu dugun Arga zatia erdi ibilguan kokatua dago. • Tarte honetan ibaiaren zabalera 28m-takoa da eta sakonera 4.30m-takoa guk neurtutako tokian.

  5. ARGA IBAIA JASO IKASTOLA

  6. 3. IKUSIZKO AZTERKETA Miluze zubira inguratu eta han genuen Arga ibaia. Ailegatu bezain pronto bi polizia ikusi ditugu, igerian datorren ahate baten gorpua harrapatu nahian eta lortu ere ( hegaztien gripearen sindromea ! ). Ez zen kiratsik somatzen, arrain hilik ez genuen ikusi eta orokorrean ertzak garbiak ikusten ziren (olio, apar eta koipe arrastorik ez genuen ikusi). Aldiz, ibai ertzetako zuhaitz askotan zikinkeri zintzilikari asko ikusi genuen ( orain aste gutxi uholdeak izan ziren eta zikinkeri asko pilatu da ibaiaren ertzetan ). Eginiko paseoan ez genuen tamaina handiko hondakinik ikusi. Ez zen zaratarik entzuten giro lasaia eta paseorako ezin hobea zen eguna. Txorien kantak ere nabarmenak ziren. 6. Proba

  7. 4. URAREN KALITATEA • Bi neurketa egin ditugu eta hauek izan dira emaitzak: • 11 mg/l • 11 mg/l 6. Proba

  8. 5. BIZITZARIK? Begi bistaz ikusi ditugun animaliak hauek izan dira:arrantzale batek harrapatutako barboak, ahate arruntak, zisne bikote bat, beleak, txio horiak, buztanikara zuriak, miruak, zozoak eta usoak Landareetan makalak (Populus nigra) , ezkia (Populus alba), haltza (Alnus glutinosa) eta zumaligar batzuk (Salix frafilis, Salix neotricha) topatu ditugu. Hauetaz aparte sasiak eta azkeneko urte hauetan landatutako zuhaitzak. Orain erabat aldatuta dauzkagu ibai ertzetako baso hauek, zeren eta lehengo basorik gehientsuenak erregaditarako jarrita edo bestela kenduta daude. 6. Proba

  9. 6. HAUSNARKETA Urte askotan, Arga ibaiak gizakion jardueren ondorioak jasan izan ditu. Hori dela eta ibaia estolda handi batean bihurtu zen. Hasiera batean, nekazaritzarako lurrak lortzearren desagertu ziren ibaiertzetako baso gehienak. Hala ere, eraginik handiena iraultza industrialarekin eta berak ekarri zuen hazkunde demografikoarekin gertatu zen. Zorionez, urteak aurrera egin ahala, gizartearen kontzientzia handitu, baliabideak lortu dira eta ibaiaren berreskuratze lanari ekin zaio. Guk aztertutako ibai tartean hauek dira alde onenak eta txarrenak: Onena Ezkerreko aldea landaretza naturalez zaindurik dago. Ibaian zehar dituen lorategi berdeak. Oinezkoak nekez irits daitezke ibai ertzera. Txarrena Gune batzuetan zuhaitzak bota egin dira, landaketa berriak egiteko. Oinezkoentzako bidea egokitzeko eta ibaiaren eskuineko aldea lorategi bihurtzeko egindako obrekin berezko izaera galdu egin du ibaiak. Laburbilduz, Arga ibaiak hobera egin du baina oraindik ere bada zer egin. Uraren aprobetxamendua ongi kudeatu, kutsadura arriskuak ekidin, jatorrizko ekosistemen dinamika berreskuratu eta finean ibaia denon gozamenerako prestatu eta zaindu. 6. Proba

  10. 6. Proba DBH 2. MAILA

More Related