90 likes | 234 Views
ARANZADI ZIENTZI ELKARTEKO BOTANIKA SAILEKO kide diren LORENA URIARTEk ETA MARI AZPIROZek prestatu digute: “Japoniarraren aurka azpeitiarrentzako protokoloa”. “JAPONIARRAREN AURKA AZPEITIARRENTZAT PROTOKOLOA”. Landarearen kontra egin daitekeena:
E N D
ARANZADI ZIENTZI ELKARTEKOBOTANIKA SAILEKO kide diren LORENA URIARTEk ETA MARI AZPIROZek prestatu digute: “Japoniarraren aurka azpeitiarrentzako protokoloa”.
“JAPONIARRAREN AURKA AZPEITIARRENTZAT PROTOKOLOA” • Landarearen kontra egin daitekeena: 1.- GUTXI DAGOEN LEKUAN eskuz atera edo eta aitzurraz, ahal dela sustraiak apurtu gabe atereaz. Ateratako aleakpoltsetan sartu eta Udalarekin zehaztutako lekura eraman. Prozesu hau behin eta berriz errepikatu beharko da kimuak atera ahala, metodoa eraginkorra izan dadin. OHARRA: Landarea eskuz ateratzen den kasuetan, oso garrantzitsua da ale solterik ez uztea. Ale batek ihes eginez gero, landarea beste lekuren batean hazteko arriskua baitago. Poltsak ongi istea komeni da.
2.- ESKUZ ATERATZEN HASTEKO GEHIEGI DAGOEN LEKUETAN landarea moztea. Mozketa eraginkorra izateko maiztasun handiz egin behar da (astean behin lehen urtean eta bi astez behin hurrengo hiru urteetan gutxienez), osterantzean landarea indartu eta ugaritu egiten baita. - Mozketekin landarea luzatzen hasten den garaian (martxo inguruan) hasi behar da, 40 cm inguruko altuera duenean. OHARRA: Landarea mozten den kasuetan ere, oso garrantzitsua da ale solterik ez uztea. Ale batek ihes eginez gero, landarea beste lekuren batean hazteko arriskua baitago. Pilatan biltzen badira, haizeak eramango ez dituen leku batean utzi behar dira.
Herbizidak (GLIFOSATOA) erabili behar den kasuetarako OHARRA: • Herbiziden aplikazioaur medioan edo ur inguruanegin behar bada,herbizida uretara ez dela iritsiko ziurtatu behar da,anfibioengan kalteak eragin baititzake. Beraz, herbizida ur mediora iristeko arriskua egongo balitz, aplikazioakanfibioengan kalte gutxien egingo lukeen garaian egitea aholkatzen da, hau da, irail aldera.
3.a- LANDAREAREN BANAKETA EZ BADA OSO DENTSOA ETA UR MEDIOAREKIN KONTAKTURIK EZ BADA: martxo aldera, 40 cm inguru neurtzen duenean, landarea moztu. Ondoren ez da gehiago moztu behar ondorengo errebrotean landarearen zurtoinak ~2cm-tako lodiera duenerarte. Hau da garaia, tratamendua eraginkorragoa izan dadin, glifosatoa injekzioz aplikatzeko. - GLIFOSATOAren PRESTAKETA: DOSIA: 3 mL erabili behar da, injekzio bakoitzean. NON INJEKZIOA: landarearen behekaldean (lurretik 5 cm inguru). GARAI EGOKIA: landarea loretan dagoenean, (maiatzetik-uztailera). LANAREN JARRAIPENA: Behin injekzioa aplikatu ostean eta landarea berriro hazten denean metro erdi edo, mozketekin astero edo berriro injekzioz jarraitzea garrantzitsua izango da. MATERIALA: GLIFOSATOA (Roundup) Berau injektatzeko aparailua. SEGURTASUN NEURRIAK: Glifosatoak eragin kaltegarri ugari izan ditzake gure osasunean. Beraz, maskarila, betaurrekoak eta esku-larruak ezinbestekoak dira glifosatoa aplikatzeko orduan. Produktu hauek erabiltzen ikasteko ikastaro bereziak daude.
3.b- LANDAREAREN BANAKETA EZ BADA OSO DENTSOA ETA UR MEDIOAREKIN KONTAKTUA DAGOEN KASUETANMartxoa aldera, 40 cm inguru neurtzen duenean, landarea moztu. Ondoren maiatzean eta uztailean beste mozketa bana egin. Iraialean landarearen zurtoinak ~2cm-tako lodiera duenean glifosatoa injekzioz aplikatu beharko zaio. - GLIFOSATOAren PRESTAKETA: DOSIA: 3 mL erabili behar da, injekzio bakoitzean. NON INJEKZIOA: landarearen behekaldean (lurretik 5 cm inguru). GARAI EGOKIA: landarea loretan dagoenean, (maiatzetik-uztailera). LANAREN JARRAIPENA: Behin injekzioa aplikatu ostean eta landarea berriro hazten denean metro erdi edo, mozketekin astero edo berriro injekzioz jarraitzea garrantzitsua izango da. MATERIALA: GLIFOSATOA (Roundup) Berau injektatzeko aparailua. SEGURTASUN NEURRIAK: - Glifosatoak eragin kaltegarri ugari izan ditzake gure osasunean. Beraz, maskarila, betaurrekoak eta esku-larruak ezinbestekoak dira glifosatoa aplikatzeko orduan. - Produktu hauek erabiltzen ikasteko ikastaro bereziak daude.
4.a-LANDAREAREN BANAKETA OSO DENTSOA, HOMOGENEOA eta UR MEDIOAREKIN KONTAKTURIK EZ DAGOEN KASUETAN: Martxo aldera, landareak 40 cm inguru neurtzen duenean, landarea moztu. Ondoren, ez da gehiago moztu behar errebrotean loratan egon arte edo hostoak garatuak eduki arte. Hau da pulberizazioa egiteko garaia. - PULBERIZAZIOA: Hemen errendimenduan oinarrituriko kontzentrazio desberdinak erabiliko ditugu landarearen hedapenaren arabera: • Landarearen banaketa ez oso-dentsoa edo ertaina denean: 2,3 L glifosato / Ha • Landarearen banaketa oso dentsoa denean: 10,8 L glifosato / Ha NOIZ: Egokiena landarea loretan dagoenean (udaberria-uda). Loretan ez badago ere baina, hostoak garatuak daudenen (maitza-ekaina). MATERIALA: GLIFOSATOA (Roundup) Berau pulberizatzeko motxila. OHARRA: Glifosatoa pulberizazioz aplikatzeko egun eguzkitsua (landararen transpirazioa handiagoa delako) eta haizerik gabekoa (beste landareetara irits ez dadin) izan behar du. SEGURTASUN NEURRIAK: - Glifosatoak eragin kaltegarri ugari izan ditzake gure osasunean. Beraz, maskarila, betaurrekoak eta esku-larruak ezinbestekoak dira glifosatoa aplikatzeko orduan. - Produktu hauek erabiltzen ikasteko ikastaro bereziak daude.
4.b-LANDAREAREN BANAKETA OSO DENTSOA, HOMOGENEOA eta UR MEDIOAREKIN KONTAKTUAN DAGOEN KASUETAN: Martxoa aldera, 40 cm inguru neurtzen duenean, landarea moztu. Ondoren maiatzean eta uztailean beste mozketa bana egin. Iraialean landarearen errebrotea loratan dagoeneanedo hostoak garatuak dituenean, pulberizazio bidezko aplikazioa egin. - PULBERIZAZIOA: Hemen errendimenduan oinarrituriko kontzentrazio desberdinak erabiliko ditugu landarearen hedapenaren arabera: • Landarearen banaketa ez oso-dentsoa edo ertaina denean: 2,3 L glifosato / Ha • Landarearen banaketa oso dentsoa denean: 10,8 L glifosato / Ha NOIZ: Egokiena landarea loretan dagoenean (udaberria-uda). Loretan ez badago ere baina, hostoak garatuak daudenen (maitza-ekaina). MATERIALA: GLIFOSATOA (Roundup) Berau pulberizatzeko motxila. OHARRA: Glifosatoa pulberizazioz aplikatzeko egun eguzkitsua (landararen transpirazioa handiagoa delako) eta haizerik gabekoa (beste landareetara irits ez dadin) izan behar du. SEGURTASUN NEURRIAK: - Glifosatoak eragin kaltegarri ugari izan ditzake gure osasunean. Beraz, maskarila, betaurrekoak eta esku-larruak ezinbestekoak dira glifosatoa aplikatzeko orduan. - Produktu hauek erabiltzen ikasteko ikastaro bereziak daude.
AHOLKUAK: • LANDARE EXOTIKOEN HAZKUNTZA ZAILTZEKO, BERTAKO LANDAREAK LANDATU DAITEZKE, BERAUEN ITZALAK EXOTIKOAREN HAZKUNTZA OSTOPA DEZAN. • LANDATU DAITEZKEEN ESPEZIEEN ARTEAN HONAKOAK DAUDE (LEKUAREN ARABERA): FRUTARBOLAK SAHATSA LIZARRAK HALTZAK HESKAIETARAKO ERABILTZEN DIRENAK: ERRAMUA ARBUSTU ARRUNTA EZPELA GOROSTIA