90 likes | 235 Views
ELKARBIZITZA BEHATOKIA. Garatu 2009-10 Bilbao-Donostia-Gasteiz. Egia ala gezurra?. Behatokia ezin da lehenengo urtean osatu! EB eta Eskola Kontseiluko Elkarbizitza Batzordea gauza bera dira elkarbizitza arazoak konpontzen dituztelako
E N D
ELKARBIZITZA BEHATOKIA Garatu 2009-10 Bilbao-Donostia-Gasteiz
Egia ala gezurra? • Behatokia ezin da lehenengo urtean osatu! • EB eta Eskola Kontseiluko Elkarbizitza Batzordea gauza bera dira elkarbizitza arazoak konpontzen dituztelako • Ez du merezi HH-ko eta LH-ko ikasleek behatokian parte hartzeak! • Eskola Kontseiluak zein beste talde batek hartutako erabakiak EB-ak harturikoak baino pisu handiagoa du! • Behatokian ahalik eta pertsona gehien egoteak merezi du! • Behatokia urtean behin bilduko da guraso asanbladak egiten duen moduan! • EBk Elkarbizitza Planaren eraginkortasuna ziurtatuko du! • EBk konpondu beharko ditu ikastetxean gertatzen diren gatazkak, bestela ez du zentzu handirik! • Urtero aldatu beharko ditugu EB-ko kideak oso lan gogorra egiten baitute! • Kontrola ez galtzeko, zuzendaritza taldeak izendatuko ditu EB-ko kideak! Garatu 2009-10 Bilbao-Donostia-Gasteiz
Egia ala gezurra? • Behatokia ezin da lehenengo urtean osatu! • Bai, nola ezetz! baina beharrezkoa litzateke: • Sensibilizazioa egina izatea • Guztiok ondo ezagutzea zer den, zertarako (helburuak), eta zeintzuk izan daitezkeen bere funtzioak. • Partaideak izango direnak lan egiteko irizpedeekin bat etortzea. • EB eta Eskola Kontseiluko Elkarbizitza Batzordea gauza bera dira elkarbizitza arazoak konpontzen dituztelako • Ez, desberdinak dira eta betebehar eta helburu desberdinak dituzte. • Ikastetxearen kultura aldatzen den heinean ikusiko da non eta zertarako gera daitekeen Eskola Kontseiluko Elkarbizitza Batzordea. • Behatokiak ez du zertan “ezer konpondu” Garatu 2009-10 Bilbao-Donostia-Gasteiz
Egia ala gezurra? • Ez du merezi HH-ko eta LH-ko ikasleek behatokian parte hartzeak! Adinaren arabera puntual izan daiteke. Gomendioa da bertan daudenean partaidetza aktiboa izatea (kontuan izan gaia eta haien inplikazioa). • Eskola Kontseiluak zein beste talde batek hartutako erabakiak EB-ak harturikoak baino pisu handiagoa du! • Ez da pisu kontua. Behatokiak egiten duena behatu eta proposatzea da. Lortu nahi dena jendea prozesuan inplikatzea da. Garatu 2009-10 Bilbao-Donostia-Gasteiz
Egia ala gezurra? • Behatokian ahalik eta pertsona gehien egoteak merezi du! • Ikastetxearen arabera. Gomendioa oso handia ez izatea, 8-10 kide, operatiboa izateko. • Behatokia urtean behin bilduko da guraso asanbladak egiten duen moduan! • Lanen arabera. Gomendioa, minimo 4 edo 5 aldiz ikasturtero: bat hasieran, bat hiruhileko eta amaieran bostagarrena ikasturteko memoria eta hurrengo ikasturteko plana borobiltzeko. • EBk Elkarbizitza Planaren eraginkortasuna ziurtatuko du! • Ez, ikastetxe osoaren lana da baina bai zenbait gauzetan laguntza eman dezake, adibidez, estamentu desberdinek egindakoaren bateratze lana, proposamenak…Hori bai, UEP guztiona izan behar da eta guztion artean adostuta. Oso garrantzitsua da norberak berea sentitzea. Garatu 2009-10 Bilbao-Donostia-Gasteiz
Egia ala gezurra? • EBk konpondu beharko ditu ikastetxean gertatzen diren gatazkak, bestela ez du zentzu handirik! • Gatazken konpoketarako ikastetxeko protokoloei jarraitu beharko diegu. EBk proposamenak egin ditzake eta adosturiko protokoloak betetzen direla ziurtatzeko gainean egon. • Urtero aldatu beharko ditugu EB-ko kideak oso lan gogorra egiten baitute! • Ikastetxe bakoitzak erabakiko du. Gomendatzen da kokatu, lan egin eta erreleboan laguntzeko nahiko iraunkorra izatea. • Ondo legoke partaide guztiak aldi berean ez aldatzea, urte batean erdia eta beste batean beste erdia izan liteke egokiena. • Kontrola ez galtzeko, zuzendaritza taldeak izendatuko ditu EB-ko kideak! • Ikastetxe bakoitzak erabakiko du. Sentsibilizazio kanpaina txiki bat egiten, EB martxan jartzeko proposatzen diren estrategia desberdinak erabiliz... Garatu 2009-10 Bilbao-Donostia-Gasteiz
Behatokiaren Helburuak: • Bizikidetza positiboa eta osasungarria zer izan daitekeen ulertzeko perspektiba zabal bat eskaini,bizitza-kalitatea hobetzeko eta egunez egun zoriontsuagoak izan gaitezen. • Ikastetxeko bizitzaren hartu-emanetan eta egoera ezberdinetan eman daitezkeen oztopoak eta aukerak aztertu. • Ikastetxearen kideak diren pertsona eta elkarte ezberdinen artean kooperazio- eta hausnarketa-eremua sortu. • Bizikidetzaren hobekuntzan jarduteko pertsona guztien parte hartzea eta jarraipena sustatu. • Hezkuntza elkartekide guztion artean definitutako eta adostutako bizikidetza positibo hori eraikitzeko proposamenak egin, egunerokotasunean norberaren eta jendearen arteko asebetetze eta poztasun maila areagotzeko Garatu 2009-10 Bilbao-Donostia-Gasteiz
Lan irizpideak: 1. Independentzia 2. Indarkeria eza eta elkarrizketa 3. Positiboa izatea 4. Proposamenak, proposamenak...egitea 5. Adostasunean oinarrituta izatea 6. Partaidetza ezibestekotzat hartzea http://www.hirukide.org/antbuspre.asp?nombre=3114&cod=3114&sesion=14 Garatu 2009-10 Bilbao-Donostia-Gasteiz