70 likes | 285 Views
Bolumena ala edukiera?. Botikak. Jon eta Kepa txateatzen ari dira. Atzo, arratsaldea jolasten eman zuten eta orain ohean dira, sintoma berberak dituztela. Botikak. Kepa: “Beraz, sendagileak zortzi orduan behin 5 ml Ibuprofeno hartzeko agindu zidan”.
E N D
Botikak Jon eta Kepa txateatzen ari dira. Atzo, arratsaldea jolasten eman zuten eta orain ohean dira, sintoma berberak dituztela.
Botikak Kepa: “Beraz, sendagileak zortzi orduan behin 5 ml Ibuprofeno hartzeko agindu zidan”. Jon: “Baina, hori ezinezkoa da! Adin berekoak izanda, eta botika bera agindu badigute, ezinezkoa da zortzi orduan behin zuk 5 ml eta nik 5 cc hartu behar izatea…” Kepa: “Egia… gaixotasun ezberdinak izango ditugu, bestela norbait oker dago. Galde dezagun”.
Botikak -“Ez kezkatu!” -esan die lasai Jonen amak-. -“Edukiera-neurriek adierazten digute ontzi batek zenbat likido eduki dezakeen. Eta bolumenak esaten digu zer neurri duen gozputz batek”. Likidoak ere gorputzak direnez, likido kantitate bat adieraz dezakegu edukiera-neurri baten bidez edo bolumenaren bidez.
Botikak Kepa: “Orduan, zure amak dioenez, biok botika kantitate bera hartu behar dugu”. Jon: “Hori da! Ez litzateke makala gero! Akats batengatik bizitza arriskuan jartzea…” Kepa: “Aizu, ez dituzu oihuak entzuten sukaldean? Nire aita eta zurea telefonoz ezbaian ari dira…”
Botikak -“Baina, zergatik ez didazu jaramon egin? Ogia gogor atera zaizu etxeko ogia egiteko errezetan dioelako 650 zentimetro kubo ur epel behar direla, eta ez 650 ml”. -“Gauza bera da eta! Beste zerbaitek eragingo zuen arazoa”. -“Nola gauza bera dela? Ez horixe. Ez dakizu kuzinatzen eta ni egin nahi nauzu erantzule…”