160 likes | 515 Views
KONTATZERAKOAN ADITZA NOLA ERABILI. 1741eko martxoaren 7an, sotoetan dagoeneko eskorbutoaren kiratsa zabaldua zelarik , Anson-ek Le Maire itsasartetik eraman zuen Centuriona, Atlantikotik Ozeano Barera. Hornos lurmuturra inguratzean, ekaitza lehertu zen mendebaldetik.
E N D
KONTATZERAKOAN ADITZA NOLA ERABILI Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
1741eko martxoaren 7an, sotoetan dagoeneko eskorbutoaren kiratsa zabaldua zelarik, Anson-ek Le Maire itsasartetik eraman zuen Centuriona, Atlantikotik Ozeano Barera. Hornos lurmuturra inguratzean, ekaitza lehertu zen mendebaldetik. • SOBEL, Dava (2012): Longitudea. Bilbo: EHUpress. • Euskaratzailea: Irene Aldasoro Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
Iraganeko gertaerak kontatzeko iraganeko burutua erabiltzen da eskuarki. Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
Kontaeretan, hala ere, usu gertatzen dira aditz-pilatzeak, eta horrek halako monotonia bat sor dezake biografia, kondaira, kronika, pasadizo etahalakoetan. … koskortu zen… maitemindu zen… ikasi zuen… bidaiatu zuen… ezkondu zen… izan zuen… banatu zen… hasi zen… dibortziatu zen… joan zen… lan egin zuen… irabazi zuen… askatu zen… galdu zuen… itzuli zen… ikertu zuen… hobetsi zuen… asmatu zuen… erosi zuen… sortu zuen… hausnartu zuen… eraiki zuen… bukatu zuen… utzi zuen… zahartu zen… Estilo-aukera egokiak ditugu, ordea, aditz-kateen astuntasuna saihesteko. Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
1 Adizki laguntzailea isiltzea¹: aukerarik onena da, gehienetan. -TU (Ø)… -TU zen/zuen Anson-en bidaia 1740an hasi, eta 1744an bukatu zen. -TU zen/zuen… -TU (Ø) Anson-en bidaia 1740an hasi zen, eta 1744an bukatu. ¹ Koska asko dituen gaia da. Beste fitxa batean jorratuko dugu auzia. Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
2 Orainaldi narratiboa: oso egokia da testuinguru batzuetan (pasadizoak, kontakizunak, literatura…) “Hauxe da prozedura: orainaldira ekartzen da iraganeko kontaera, oraintxe begien aurrean bageneuka bezala irudikatuz, dramatikoago edo biziago bihurtuz horrenbestez.” Iturria: J. Garzia, 2005: 55 Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
Honela joka daiteke orainaldiko aditzen aspektua. Aukera guztiok egokiak dira, eta denak erabiliak kontaera zahar nahiz berrietan. Halako aldiberekotasun-efektu bat sortzea dute helburu: Burutua… burutua Axenariok (…) astiro jaso du salabardo baten makila, eta hara non²agertu diren karramarro erraldoiak kanabera artetik. Jules Renard, Axenario, 2006. Euskaratzailea: Itziar Otegi ² Oso maiz erabiltzen dira 'hara non' eta antzekoak, kontaera orainaldira ekartzeko lagungarri. Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
Burutua… burutugabea • …entzun ditugu tiro horiek eta hantxe gaudela egonean, hara non agertzen den sasien artetik orein zahar handi hori, gugandik ehun oin baino gutxiagora. • Raymond Carver, Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean, 2003. Euskaratzailea: Koro Navarro Burutua… burutua… burutugabea… puntuala • Ilunaurrean, pentsatu bezala, zuzen-zuzen sartu da sagardotegian, eta nola lagun denak elkar hartuak zeuden, jarri dira aurrean eta sartzen ikusi dutenean, heltzen diote bi belarrietatik eta han daramate airean. • Biktoriano Iraola, Oroitzak (1906-1908) Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
Burutua… burutua… burutua... Trukok kolpe bana eman diebizkarrean. Dena ondo, deszifratu dut, txapla-txapla. Hitzik ez. Aitari begiratu dio, elkarri begira egon diraune batez, eta zigarro bana atera dutepatriketatik (…) Uxue Alberdi, Euli-giro, 2013 Burutugabea… burutugabea… Joanes hurbiltzen daBeñatengana eta erraten dio, kasik negarretan eta mintzoa daldaran: –Milesker, Beñat, esker mila (…) Jean Etxepare, Mendekoste gereziak, 1962 Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
Kalko desegokiak: “presente histórico” 1.Ez da egokia gaztelaniazko presente histórico delakoa euskaraz kalkatzea. Gaztelaniaz iraganeko burutuaren monotonia saihesteko erabiltzen da. Euskaraz, ordea, lehenaldiko formak erabiltzea da aukerarik onena, eta, egokia bada, adizki laguntzailea noizik behin isiltzea. Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
Kalko desegokiak: “presente histórico” Alice Munro 1931n jaio zen Wingham-en. Hirutan jaso zuen «Governor General's Award» saria. 2013an Literaturako Nobel saria eman zioten. *Alice Munro 1931n jaiotzen da Wingham-en. Hirutan jasotzen du «Governor General's Award» saria. 2013an Literaturako Nobel saria ematen diote. Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
Kalko desegokiak: “futuro histórico” 2.Ez da egokia gaztelaniazko futuro histórico delakoa euskaraz kalkatzea. Iraganeko burutuaren monotonia hausteko baliatzen da gaztelaniaz. Euskaraz, ordea, hobe erabat baztertzea: horren premiarik ez dago. *Urte hartan Urruñan bizi zen gurasoekin eta anai-arrebekin; handik gutxira Beskoitzera esposatuko da. Etxalde bat errentan hartuko du, seme-alabak haziko ditu eta, artean sasoiko, familia osoarekin batera Kalifornia aldera joko du. Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
Kalko desegokiak: “futuro histórico” Baditugu beste aukera batzuk: • Iraganeko burutua erabili eta, egoki ikusten bada, adizki laguntzailea noizik behin isiltzea. *Urte hartan Urruñan bizi zen gurasoekin eta anai-arrebekin; handik gutxira Beskoitzera esposatuko da. Etxalde bat errentan hartuko du, seme-alabak haziko ditu eta, artean sasoiko, familia osoarekin batera Kalifornia aldera joko du. Urte hartan Urruñan bizi zen gurasoekin eta anai-arrebekin; handik gutxira Beskoitzera esposatu, eta etxalde bat errentan hartuzuen. Seme-alabak hazi eta, artean sasoiko, familia osoarekin batera Kalifornia aldera jo zuen. Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
Kalko desegokiak: “futuro histórico” Baditugu beste aukera batzuk: • Iraganeko geroaldia (-TUKO zen/zuen) erabiltzea paragrafoaren edo zatiaren amaiera gisa. Halako epilogo-efektu moduko bat lortzen da horrela. Lehenbiziko aleak 1907an iritsi ziren Columbiako laborategira, Morganen ikasle baten eskuetan. Morgani berari, 1909ko udatik aurrera piztu zitzaion interesa. Berehala agertuak ziren hazkuntzan zenbait euli mota berri. Besteak beste, bazen ar bat begiak zuriak zituena eta ez gorriak bere belaunkideek bezala. Gertakari horrek emaitza samalda bat ekarriko zuen ondotik. • Jacob, François (2004): Sagua, eulia eta gizakia. Bilbo: EHU. Euskaratzailea: Juan Garzia. Kontaerako aditza: denbora eta aspektua
Gehiago jakiteko: Garzia, Juan (2005): Kalko okerrak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza Larrinaga, Asier (2012): “Iraganeko gertaerak kontatzeko, iraganaldia erabiltzen da”, in Albiste testu bikainak. Irrati eta telebistarako eskuliburua, Bilbo: Euskal Irrati Telebista, 45-47. Kontaerako aditza: denbora eta aspektua