180 likes | 565 Views
ENERGIA EOLIKOA. Egilea: Paule Gorritxategi. Energia eolikoa haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz. Energia berriztagarrien artean nagusi, eolikoa da zabalkunde handiena lortu duena;.
E N D
ENERGIA EOLIKOA Egilea: PauleGorritxategi
Energia eolikoa haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz. Energia berriztagarrien artean nagusi, eolikoa da zabalkunde handiena lortu duena;
batez ere ingurumen-inpaktu urriagatik eta bere kostuak gero eta txikiagoak izateagatik. Honen ondorioz, energia garbi, lehiakor eta ekonomikoki bidegarria da gaur egun.
Haize-energiaren erabilera oso sinplea da. Eguzkiak Lurra berotzen du, baina lurrazalaren forma irregularren eraginez, tenperatura desberdineko aire-masak sortzen dira, hots, dentsitate eta presio desberdinekoak.
Desberdintasun horiek alde baterako eta besterako korronte horizontalak sortzen dituzte, haizea sortzen dute. Haize horren abiadurak, energia zinetikoak, higiaraziko ditu bere bidean jarritako errotaren aspak.
Historia Energia eolikoak laurogeiko hamarkadan izan zuen aurrerakuntza handiena. Haizeari betidanik eman izan zaio erabilgarritasuna. Lehen itsasontzietako belak mugitzeko erabiltzen ziren haize errotak, gaur egun berriz, energia sortzeko. XXI. mendetik aurrera, energia eolikoa asko hasi da, batez ere, Espainia, Alemania eta Estatu Batuetan.
Europan Europan lehenengo errotak XII. mendean agertu ziren Frantzian eta Ingalaterran. Egurrezko egiturak ziren, errota dorreak izenez ezagutuak, erdialdean zuten poloaren inguruan biratzen zituzten beraien aspak. Errota mota hau, Frantzian garatu zen XIV. mendean.
Harrizko dorre batean oinarritzen zen, honen inguruan egurrezko egitura batez inguratua zegoelarik. Hauen lehenengo unitateak ezaugarri komun bat zuten. Errotaren goiko aldetik, ardatz horizontal bat irteten zen. Ardatz honetatik, 4-8 aspa inguru agertzen ziren, 3 eta 9 metro bitarteko luzeradunak.
Egurrezko poste horiek tela batez zeuden estaliak. Ardatzaren biraketak sortutako energia, engranaje batzuen sistemaren bitartez errotaren egituraren oinarrian kokatutako makineriara transmititzen zen. 1180tik aurrera, ardatz horizontaleko errotak, Mendebaldeko Europan erabiltzen ziren artoa ehotzeko.
Ponpaketa errotak Estatu Batuetan, metalezko aspadun ponpaketa erroten garapena, faktore nagusia izan zen Ipar Amerikako eremu zabaletan nekazaritza eta abeltzaintza onartu zuena, uraren laguntzarik gabe. Errota hauek mundu osoko trenen hedapena sortu zuten.
Turbina modernoak Turbina modernoak 1980an garatu ziren eta gaur egun ere garatzen jarraitzen dute.
Haize-sorgailuak Gaur egun, haize-energiaren erabilera nagusia elektrizitatea sortzea da. Haize-errotek, haizearen energia erabiliz, sorgailu elektriko baten ardatza birarazten dute aspen eraginez. Azken urteetan izugarrizko garapena izan dute haize-sorgailuek. Gaur egun, energia berriztagarrien % 33 energia eolikotik dator.
Haize-sorgailu motak Haize-sorgailuak bi motatakoak izan daitezke. Birarazten duten ardatza etzanda badago, horizontalak direla esango dugu, eta birarazten duten ardatza zutik badago, bertikalak. Ardatz bertikaleko erroten abantaila nagusia haizearen norabidearekiko independenteak direla da.
Hala ere, gaur egun ia ez dira erabiltzen. Guk ikusten ditugun haize-sorgailuak ardatz horizontalekoak dira. Hori dela eta, haizea aurrez hartzeko biraketa-sistema automatikoa behar izaten dute.
Abantailak Ingurumen abantailak: • Energia seguru, garbi eta berriztagarria. • Ez du berotegi-efektua eta euri azidoa eragiten duen gasik aireratzen. • Parkea erraz ken daiteke, ingurumenean arrastorik utzi gabe. • Instalazioa bateragarria da lur-sailen beste erabilera batzuekin.
Gizarte abantailak: • Eragindako udalerriei onura ekonomikoa dakarkie. • Enpleguan eta zonaldearen garapenean ondorio positiboak. • Mundu mailan, teknologia berriztagarrien industriaren zabalkuntza. Energia abantailak: • Auto-hornidura eta zonaldearen elektrizitate horniduraren segurtasuna ziurtatzen laguntzen du.
Desabantailak • Haizearen jarraitasunik eza. • Ikusi-inpaktua, paisaian eragina sortarazten baitu eta hegazti faunaren haineko eragin txikia. • Hotsa edo zarata parke inguruan.
Airea pisu espezifiko txikiko fluidoa denez, sorgailu eolikoek handiak izan behar dute. • Bideak egin behar dira mendi-muinoetara eta haize-errotak jartzeko ere lan-mugimendu handiak egin behar izaten dira.