E N D
Energia berriztagarriak.Zer dira? Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten, agortezinak edo oso ugariak dira eta baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute, baina inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean. Hainbat mota daude: Eguzki-energia. Biomasa. Hidraulikoa. Geotermikoa. Itsas-energia Eolikoa. Gu energia eolikoaz egingo dugu lana.
Energia eolikoaren historia. Gizakiak gauza askotarako erabili izan du haizearen energia, haren energía zinetikoz balia-tuta, energia mekaniko zuzena lortzeko. Historian zehar, haizeak hainbat aplikazio izan ditu: Antzinaroan, Mediterraneoan belaontzi egiptoarrak, feniziarrak eta greziarrak ibili ziren. VIL mendean, haize-errotak Persian agertu ziren; baita Holandan, Manchan... ere; garia eta zerealak ehotzeko eta lur azpiko ura ponpatzeko erabiltzen ziren. Geroago, industria-makineriatarako; zerrategietan, adibidez.
Energia eolikoa. Zer da? Energía berriztagarri eta ez-kutsagarri honek haizearen indarrari ateratzen dio probetxu. Haize-energiaren jatorria eguzkia da. Eguzkiak bidalitako energiaren % 2 bakarrik bihurtzen da haize-energia. Haizea sor dadin, tenperatura desberdina duten aire-masak egon eta mugitu beharko dirá. Hau da, eguzkiak lurraren alde batzuetan beste batzuetan baino gehiago berotzen du, eta haizea horrexen ondorioz sortzen da. Beste bi faktorek ere eragina dute haizearen sorreran: lurraren errotazioak eta leku jakin bateko baldintza atmosferikoak.
Zertarako erabiltzen da? Haizearen indarra elektrizitatea lortzeko erabili izan da gehienbat. Horretarako, sorgailu eolikoak erabiltzen dira; haize-sorgailu, haize- turbina edo turbina eoliko izenez ere ezagunak dira. Makina horiek haize- energia energia elektriko bilakatzen dute. Mota askotako sorgailu eolikoak daude. Elektrizitatea sortzeko prozesua honako hau da: Palak haizerantz orientatu Sorgailuaren palek haizearen bidez turbina mugitu Turbinarekin alternadorea martxan jarri eta elektrizitatea sortu
Non daude kokaturik sorgailuak? Potentzia altukoak parke eolikoetan eta ozeano edo itsasoetan kokatzen dira. OFF-SHOREA. PARKE EOLIKOA
Sorgailu eoliko baten zatiak Sorgailu eoliko batek honako zati hauek ditu: Dorrea40 edo 50 m luze da. egitura tronkokonikoa du, eta altzairuzko xaflaz egina da. Ontzixka5 m luze da, eta kanpoko karkasa beirazko zuntzez egina da. Elementu hauekditu: Abiaduraren biderkatzailea. Elektrizitatearen ekoizpena abiadura handietan eraginkorragoa da; abiaduraren biderkatzailea erabilita, sorgailuaren ardatzaren abiaduraareagotzea lortzen da. Helizea. Helizearen hegalen azalera hegazkin baten hegoena bezalakoa da. Helizeak kontrol-sistema bati konektatuta daude, ahalik eta eraginkortasun kontrol-sistema bati konektatuta daude, ahalik eta eraginkortasun handiarekin funtzionatzeko. Zutoin birakariak. Turbinak bere zutoinaren gainean biratzen du ordenagailu baten kontrolpean; horrela, helizearen hegalak beti egongo dirá haizeari begira. Errotoreko hegalak.Besoak beirazko zuntzez eginak dira.
Sorgailu eolikoen motak. Ardatz horizontaleko sorgailuak: Hauexek dira erabilienak garapen teknologiko eta komertzialari esker. Ondo funtzionatzeko, haizearekiko paralelo egon behar dute. Potentziaren arabera, bi multzotan sailkatzen dira: Potentzia baxu edo ertainekoak:(50 kW baino gutxiago)erabiltzen duten hegal kopurua handia izan daiteke. Landa inguruan ura ponpatzeko erabiltzen da., eta etxeetan, elektrizitate-hornikuntza osagarri gisa Potentzia altukoak :(50 kW baino gehiago). Profil aerodinamikoko bi edo hiru pala izaten dute. Haizearen abiadura zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da errendimendua. Elektrizitatea sortzeko sorgailu elektrikoak dira, parke eolikoak osatzen dutenak . Ardatzaren arabera bi taldetan bereizten dira:
Ardatz bertikaleko sorgailuak: Teknologikoki ez daude hain garatuak, eta haien erabilpena eskasa da, baina etorkizun ona dute arrazoi hauengatik: Ez dute orientatzeko gailurik behar, beti ondo orientatuta baitaude. Erresistentzia eta bibrazio arazo gutxiago sortzen dituzte. Kableen bidez lotzen dira. Gaur egun gehien erabiltzen diren turbinak hauek dira: Darrieushaize sorgailua. Profil konbexuko bi palaz osatuta dago. Palak bata bestearekinlotuta daude, eta ardatza birarazten dute. Savoniushaize sorgailua. Bi erdizilindro berdinez osatuta dago. Haizeak zilindroaren azaleran eragitean, ardatzaren biraketa sortzen du.
Energia eolikoaren abantailak eta desabantailak Desabantailak: • Airea pisu espezifiko txikiko fluidoa denez, sorgailu eolikoek handiak izan behar dute. Parke eolikoak haizeak indartsu eta ahalik eta jarraituen jotzen duen lekuetan kokatuta egon behar dute eta, sarri askotan, mendi-muinoetan jartzen dira. Hortaz, eragin handia dute paisaian. • Bideak egin behar dira mendi-muinoetara, eta haize-errotak jartzeko ere lan-mugimendu handiak egin behar izaten dira. • Sorgailu eolikoen artean 'pasabideak' uzten diren arren, ingurutik pasatzen diren hegaztiak besoekin jo eta hiltzeko arrisku handia dago. Abantailak: Energia eolikoa guztiz berriz tagarria da, eta, ondorioz, agortezina. Erregai fosilen ordezko energia da; ez du erregai fosilik erabiltzen edota erretzen, eta ez du, hortaz, gai kutsatzailerik sortzen ezta berotegi-efektua indartzen, ezta ozono-geruza txikiagotzen ere. Eta ez da ur zikinik ez hondakinik isurtzen. Azken urteotako garapenari esker, esan dezakegu gaur egun dagoeneko teknologia heldua dela, eta prest dago beste energien errentagarritasunarekin lehiatzeko. Energia-iturri merkea da eta beste energia-iturriekin lehiatzeko gai da. Batez ere, ingurumenari eragindako kalteak desagerrarazteko kostuak kontutan hartzen baditugu.
IRITZIA. Energia eolikoa energia berriztagarria da, ez da agortzen eta ez du kutsatzen. Energia mota hau parke eolikoetan edo Off Shore-etan (itxasoan intalatutako parke eolikoak) jarritako errotek ekoizten dute. Hauekin, energia kantitate handiak generatzen dira, eta gainera prezio ez oso altuan. Hala izanda, mota honetako energiak, energia nuklearra, petroliotik lortutako energia edo beste motatako energiak baino aukera hobea suposatzen du. Bestalde, energia eolikoa energien munduan egokienetarikoa izan arren, bere desabantailak ere baditu. Adibidez, parke eoliko horiek eraikitzeko zuhaitz asko moztu egin behar dira, eta mantendu ahal izateko bideak egin eta, batzuetan, asfaltatu. Eta ez da beharrezko a esatea horrek landaretza kutzatzen duela. Hori gutxi ez balitz, animaliei (hegaztiei batez ere) kalte egiten die: Erroten artean distantzia egokia baldin ez badago, txoriak haien hegalen kontra egiten dutelako. Azkenik, kontuan izan behar dugu energia eolikoa lortzeko behar diren errota mordo horiek mendi baten buruan ikusteak begiarekiko izugarrizko impaktua eragiten duela. Beraz, gure ustez, energia eolikoa erabiltzea oso egokia da, baina neurri batean. Ezin ditugu gure lurraldeetako zelai, mendi eta larre guztiak erotaz estaldu, modu zuzenean kutsatzen ez duen energia izanda ere, ditugun zonalde berde guztiekin akabatzen badu… ¿Hori ez litzateke baitaere kutsaketa izango? Kontuz ibili beharko gara, eta agian, energia gutxiagorekin bizitzen ikasi.