90 likes | 227 Views
Ballonti erreka. Kokapena eta ibilgua. Ballonti ibaiaren erabilerak eta eraldaketak. Ballonti ibaiaren erabilerak eta eraldaketak aztertuko ditugu. Ballonti ibaiaren inguruan aurkitu ditugun erabilera nagusiak honako hauek dira:
E N D
Ballonti erreka Kokapena eta ibilgua
Ballonti ibaiaren erabilerak eta eraldaketak Ballonti ibaiaren erabilerak eta eraldaketak aztertuko ditugu. Ballonti ibaiaren inguruan aurkitu ditugun erabilera nagusiak honako hauek dira: Alde batetik, aisialdirako gune txiki bat dago. Hain zuzen ere, parke txiki bat, iturri bat eta 2 edo 3 banku. Bestalde, industria gune txikiak aurkitzen dira ibai honen inguruan, biltegiak gehien bat. Industria gune hauen ondoan, ortu txikiak daude, eta hauetan nekazaritzan jarduten da. Ibaiaren ondotik ere, errepidea pasatzen da. Errepide horrek autopistara garama. Ballonti ibaiak uraren kalitatearen aldetik argi dago aldaketa ugari jasan dituela. Egiturari dagokionez ordea, ez du inolako eraldaketarik jaso. Ibai honen puntu guztiak ikusi eta gero, esan dezakegu ez dagoela ura kudeatzen duen inolako instalaziorik.
Kokapena Ballonti erreka Serantes mendiaren magalean jaiotzen da, konkretuki hego-mendebaldean. Bere ibilgua ez da oso luzea. Sestaotik datorren Galindo ibaiarekin elkartzen da eta Ibaizabal ibaiaren bitartez itsasoratzen da. Santurtzi, Ortuella, Portugalete, Trapagaran, Sestao eta Barakaldo zeharkatzen ditu. Hau da bere ibilgua (urdinez marraztuta):
Ikusizko azterketa Ibaia aldatu egin behar da. Alde batetik ondo dago, ez dagoelako kiratsik, arrain hilik, aparrik, ezta olio eta koiperen arrastorik ere. Baina tamaina handiko hondakin asko daude, eta objektu horien isurketa galarazi beharko litzateke.
Ze izaki bizidun daude? Ballonti errekaren uretan ez da antzematen inolako bizitzarik, ezta inguruan inolako ugaztunik ere. Hegazti bakar batzuk besterik ez: xoxoak, txolarreak,etab. Baina badago landaredi pixka bat. Adibidez: ibai bazterretan sasiak eta sahatsaren bat daude eta belar tamainako landare batzuk ere bai (Pampa belarra beraien artean)
Zergatik ez dago arrainik ezta ugaztunik ere? Ballonti errekaren baldintzak ez dira oso onak, gogortasun orokorra (GH) oso handia baita. Egia da nitritoak ez dituenez, ez dela toxikoa; baina gizaki bizidunok kutsatzen dugunez, oso kaltegarria da haren ura. Gainera oso leku txikia da bizidun bat han bizitzeko.
Ibaiaren egoera hobetzeko hainbat ideia bururatzen zaigu: • Zaborrak eta zikinkeria garbitu. • Landare txarrak kendu. • Zikinkeriak botatzen dituenari isunak jarri. • Isurtzen diren ur zikinak elkartu eta hodien bitartez araztegira garraiatu.