240 likes | 408 Views
Bikoteen artean hizkuntza ohituraren aldaketa. Ikerketa-lana. Pablo Suberbiola – 2009ko maiatzaren 7a. www.udaltop.com. ZERTARAKO IKERKETA?. 1) Hizkuntza ohitura aldaketaren fenomenoa, sakonetik ezagutu eta ulertzeko. 2) Hizkuntza aldatu duten kasuen sailkapen bat proposatzeko. EGILEAK.
E N D
Bikoteen artean hizkuntza ohituraren aldaketa. Ikerketa-lana. Pablo Suberbiola – 2009ko maiatzaren 7a www.udaltop.com
ZERTARAKO IKERKETA? 1) Hizkuntza ohitura aldaketaren fenomenoa, sakonetik ezagutu eta ulertzeko. 2) Hizkuntza aldatu duten kasuen sailkapen bat proposatzeko.
EGILEAK • HPSren eskariz eta finantziazioz • Buruntzaldeko Transmisio Batzordearen jatorrizko ideia Soziolinguistika Klusterra • Pello Jauregi (EHU) • Aholkularitza teorikoa eta metodologikoa
IKERTU DIREN BIKOTEAK Beraien arteko harreman-hizkuntza ALDATU duten bikoteak: LEHEN Bikoteko harreman-hizkuntza: GAZTELANIA ORAIN Bikoteko harreman-hizkuntza: EUSKARA
NONGO BIKOTEAK ? • ZENBAT BIKOTE ? • DISEINUA: hiriburu bakoitzean 3 (3x3=9) eta udalerri bakoitzean 2 (2x14=28); 28+9 = 37. • AZTERTUTAKOAK: hiriburu bakoitzean 3 (3x3=9) eta 9 udalerritan (2x9=18); 18+9 = 27. Euskal Autonomi Erkidegokoak: Bilbo, Donostia eta Gasteiz + udalerrien hautaketa bat: 14 udalerri [zonalde SL eta geografia kontuan hartuz]. • ADINA eta beste ezaugarriak: • Adin aldetik ez da mugarik jarri, ez eta lehen hizkuntza aldetik edo gaur egun euskaraz duten gaitasunaren aldetik: soilik HIZKUNTZA ALDAKETA egin izana. • NOLA “LOKALIZATU” BIKOTEAK ? • Euskara teknikari, euskara elkarte, euskaltegi eta ikastetxeen bidez.
Bikoteen kokapen geografiko eta soziolinguistikoa • Ezagutza %25-50 artekoak: • Irun (%32): 0 • Durango (%45): 0 • Lasarte-Oria (%37): 2 bikote • Ezagutza %0-25 artekoak: • Balmaseda (%12): 0 • Laudio (%22): 2 bikote • Hiriburuak: • Bilbo (%16): 3 bikote • Donostia (%35): 3 bikote • Gasteiz (%15): 3 bikote • Ezagutza %50-75 artekoak: • Mungia (%55): 2 bikote • Zarautz (%71): 2 bikote • Hernani (%55): 2 bikote • Igorre (%73): 0 • Tolosa (%64): 2 bikote • Beasain (%58): 2 bikote • Arrasate (%56): 2 bikote • Ezagutza %75-100 artekoak: • Lekeitio (%86): 0 • Bermeo (%76): 2 bikote
EPEAK Landa lana: 2008 apiriletik uztailera Edukiaren azterketa: 2008 irailetik abendura Azken txostena: 2009ko urtarrilean EMAITZAK 1) Hizkuntza ohituraren aldaketa bikotean: gakoak 2) Aldaketa egin duten bikoteak: sailkapena
OINARRI TEORIKOA ETA METODOLOGIA • Pello Jauregi eta Kuadrillategi • Oinarri hori osatu egin da: • A. Unanue: Administrazioko atal elebidunetan… (2006). • E. De Bono • P. Watzlawick • D. Goleman, A. Damasio • …
OINARRI TEORIKOA ETA METODOLOGIA 1.- Abiapuntuko egoera Osotasun zaharra finkatuta zegoenekoa 2.- Legamiaren unea Aurreko osotasuna urratu zenekoa 3.- Berregokitze egoera Osotasun zaharraren eta berriaren arteko tirabirak gertatu zirenekoa 4.- Finkatutako egoera Osotasun berria azkenean finkatuta zenekoa
OINARRI TEORIKOA ETA METODOLOGIA • Metodologia kualitatiboa: sakoneko elkarrizketa. • Hiru une, eta bi bikotekideen ahotsa: • 1) Abiapuntua: elkar ezagutzean zer nolakoa zen hizkuntza-harremana? • 2) Aldaketa-unea: zer dela eta hasi zineten erdararen ordez euskaraz egiten? • 3) Finkapena: gora-beherak egon dira euskarazko ohitura finkatzeko? Zer nolakoa da oraingo hizkuntza- harremana? • Zer adierazten duten eta NOLA. • Espazio diskurtsibo-sinboliko osoa jasotzen saiatu.
OINARRI TEORIKOA ETA METODOLOGIA - Ikuspegi “sistemikoa” (ez aldagaien batuketa); bikotea “talde” gisa ulertuta (ez 1 + 1). • “Sistema” horien prozesua ezagutu, ulertu eta deskribatu.
OINARRI TEORIKOA ETA METODOLOGIA: ELKARRIZKETEN HUSTUKETA • Oinarri teorikoan definituriko osagaien arabera: • a) Motiboak: zer dela eta? • b) Ohitura-aldaketa prozesuaren garapena: mugarriak, lorpenak eta zailtasunak. • c) Bikoteen kategorizazioa eta galdera laburrak.
METODOLOGIA: ELKARRIZKETEN HUSTUKETA a) b) c)
EMAITZAK ONDORIOAK
EMAITZAK 1: GAKOAK Zein estrategia erabili dituzte? Zergatik aldatu?, Zerk mugitu ditu? Zein zailtasun ditu Prozesuak? Hizkuntza aldaketa prozesuaren gakoak eta ikerketaren irakaspenak
EMAITZAK 1: GAKOAK Zergatik aldatu?, Zerk mugitu ditu? 1.- Euskaldun izan nahia 2.- Familian jasotakoari jarraipena ematea 3.- Gurasoek eman ezin izan zigutena seme-alabei eman nahia 4.- Bizi naizen tokiko hizkuntza eta kultura neureganatzea 5.- Besteak niregatik gaztelaniaz egitera ez behartzea 6.- Seme-alaben etorrera irudikatzea 7.- Garaiko giro sozio-politikoa: inposaketaren kontrako erreakzioa eta garaiko euskalduntzearen aldeko giroa 8.- Euskararen aldeko giro soziala 9.- Gaztelania arrotza izatea 10.- Hasieran, asmoa ikastea, gero…
EMAITZAK 1: GAKOAK Zein zailtasun ditu Prozesuak? 1.- Nahi bezala espresatzeko mugak 2.- Gaztelaniarako joera: behin eta berriz “ateratzen” zaizu 3.- Aldatzen zailenak diren egoerak: a) Eztabaidak eta haserrealdiak; b) Paper garrantzitsuak egiteko; c) Barru barrutik sentimenduak ateratzeko; d) Esaldi eginak, erdarazko espresioak; e) Bolada estresatuak eta agobiatuak; f) Pertsona batzuekin aldatzea zailago. 4.- Arraro sentitzea 5.- Deserosotasunak, bai bikotearekin edo bai familiakoekin 6.- Zuzendu bai, baina… noraino? 7.- Solaskide falta…, edo solaskide “egokien” falta 8.- “Euskaldunberri”… betirako? 9.- Umeen ikasketa azkarra
EMAITZAK 1: GAKOAK Zein estrategia erabili dituzte? 1.- Dosifikatu, errazetik zailera 2.- Nekatutakoan edo agobiatutakoan gaztelania ere erabili 3.- Gaitasun estrategikoa: non elikatua bilatu eta lorpenak baloratu 4.- Prozesuaren zaintza 5.- Une batean nahikoa da esan 6.- Bolada batez, ikasten, buru-belarri 7.- Bat bestearen irakasle 8.- Ikasi eta erabili, batera 9.- Euskaraz dakitenei, euskaraz 10.- Beraien artean euskaraz; seme-alabekin, erabat euskaraz
EMAITZAK 1: GAKOAK Hizkuntza aldaketa prozesuaren gakoak eta ikerketaren irakaspenak 1.- Aldaketa handiak, motibo handiak 2.- Lorpenak azpimarratzen dituzte zailtasunak baino gehiago 3.- Bolada batean, lehentasuna euskarari, ohitura finkatu arte 4.- Erabilera etorri da erabiltzetik 5.- Arraro eta zail, baina egiten hasitakoan… uste baino errazago 6.- Prozesuaren zaintza 7.- Seme-alabetatik bikotera, nekez 8.- Ez dute aldatu seme-alabengatik (bakarrik), baina ohitura finkatzen lagundu dute 9.- Bikoteen definizio teorikoa eta emaitza praktikoa 10.- Ohitura aldatu duten hiru bikote-mota: Berreskuratu, Eskuratu edota Euskaratu: 11.- Prozesu bakoitza, mundu bat
LAN HONETAN IKERTU EZ DIRENAK: … AURRERAGO IKERTU DAITEZKEENAK. • Galdetegi itxiak: datu kuantitatiboen analisia • “Esan gabekoen” interpretazioak • Bikote hauen kasuetan sakondu 2., 3. elkarrizketen bidez (estrategiak, bizipenak…) • Ondorioztatutako gakoen azterketa: “uste baino errazago”, “nahia lortu izanaren bizipena” …
Udaletako Euskara-Zerbitzuen I. TopaketakT_ (+34) 943 376 716 · F_ (+34) 943 372 772info@udaltop.com · www.udaltop.com