130 likes | 286 Views
Gurasoak ikastolaren norabide berean. Karmele Aurrekoetxea eta Iñaki Eizmendi. 2009ko maiatzean. www.udaltop.com. Bilboko Santutxu auzoko ikastola da. Gurasoen %50 inguru euskalduna edo ia euskalduna da. Auzoko hizkuntza-errealitatea erdalduna da.
E N D
Gurasoak ikastolaren norabide berean. Karmele Aurrekoetxea eta Iñaki Eizmendi. 2009ko maiatzean. www.udaltop.com
Bilboko Santutxu auzoko ikastola da. Gurasoen %50 inguru euskalduna edo ia euskalduna da. Auzoko hizkuntza-errealitatea erdalduna da. 406 ikasle eta 35 irakasle ditugu ikasturte honetan. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan aritzen gara. Ikasle euskaldun eleanitzak nahi ditugu. Hizkuntza ohiturak lantzeari beti eman diogu garrantzi handia. Erabileran eragiteko planak garatzen ari gara: Familietan eragitea helburu duen hau (Haur Hezkuntza + LH 1. zikloa) Haurren hzikuntza jarreretan eta jokabideetan eragitea helburu duena (Lehen Hezkuntza 2. eta 3. zikloak) Karmelo ikastola
Hizkuntzarekiko familien konpromisoa jaitsi egin da. Familietako euskara jokabideetan aldaketak nabaritu ditugu. Adibidez: guraso gehiago jolastokian = gaztelaniak leku handia hartu du ikastolaren eremu batean. Jokabide hau ikastola barruan isladatzen da. Euskaraz dakiten gurasoengan zein euskaraz ez dakiten gurasoengan eragin nahi dugu. Familietan eragitearen garrantzia
Haurren hizkuntzen ezagutzan eta euskararekiko jarreretan eta jokabideetan eragin nahi dugu. Ikastolak izan dezakeen eragina baino handiagoa da familiek dutena. Ondorioz, gurasoei garbi azaldu nahi diegu: Zein diren gure helburuak. Gure helburuekin bat egiten badute (eta hori uste dugu), guraso moduan nola jokatu behar luketen. Mezu horiek askotan eta bide ezberdinetatik eman nahi dizkiegu, merezi duela uste dugu. Ikastolaren zeregin bat al da familiengan eragitea?
Hori da gure inpresioa. Gizartea aldatu da: harreman moduak aldatu dira, eskolari gero eta ardura gehiago ematen zaizkio... Baina: Konpromisoa jaiste hori utzikeriazko jarrera bat al da? Gurasoek ba al dakite zeintzuk diren (gure ustetan behintzat) sustatu behar lituzketen jarrera eta jokabide egokiak? Askok ez dutela batere argi iruditzen zaigu: kontraesaneko mezu asko, mezu argirik ez... Saiatu behar dugu ikastolatik mezu horiek argi eta ondo azaltzen. Familien euskararekiko konpromisoa jaitsi al da?
Guk argi ditugunez mezuak, eman ditzagun. Urteetan zehar errepikatuko dizkiegu mezuak: Familien ezaugarrien arabera mezuak ez dira berberak izango. Haurren adinaren arabera mezuek garapen bat izango dute. Eskura ditugun bideak erabiliko ditugu horretarako: modu planifikatuan eskainiko dira mezuak. Gurasoen aukera izango da norabide horretan aritzea. Gure ardura izango da mezuak argi azaltzea eta norabide horretan aritu daitezen erraztasunak ematea (tresnak eskura jartzea). Planaren zutabe nagusiak:
Gurasoen kezka nagusienak ere erantzungo ditugu: guk eman nahi ditugun mezuak eta beraien kezkak ez doaz beti bat. HHtik LH 1.ziklorara bitarteko plana da: sei ikasturte. Plana zehazteko prozedura hau izan da: Mezuak aukeratzea eta progresio batean kokatzea. Erantzungo diren kezka aukeratzea eta progresio batean kokatzea. Mezuak emateko bideak aukeratzea eta tresna osagarriak prestatzea. Norabide berean aritu daitezen egoki izan daitezkeen tresnak aukeratzea eta prestatzea. Planaren zutabe nagusiak:
HH2-3ko eta HH4-5eko planak erabat definituta daude: mezuak, diskurtsoak, esku-orriak... Orain frogatzen, egokitzen eta tresnak prestatzen ari gara. LH1-2ko plana ia zehaztuta dago. Ekainerako guztia prest egongo da eta hainbat gauza frogatuta. Irailetik aurrera plana bere osotasunean jarriko da abian. Non gaude une honetan?
Tresna bat da. Ikastolaren norabidea azaltzeaz gain gurasoei gonbitea egiten diegu norabide horretan pausoren bat frogatu dezaten. Euskararen astearen inguruan egin da (Korrikaren datekin lotuz). Esperientzia hone balorazioa benetan izan da oso positiboa. Planaren lehenengo frogetako bat: Gurasoentzako jolasaren ondorioak
Harrera oso ona izan du. Inplikazioa eta parte hartzea handiak izan dira eta oso giro polita sortu da. Euskara ez dakiten gurasoak gustura aritu dira proposatu zaizkien esamoldeak erabiltzen. Familia euskaldunetan zer hobetu badagoela konturatu dira, eta gehiengoak hobetzeko benetako ahalegina egin du. Familien arteko harremanetan euskarazko harremanak areagotzeko bidea eman du. Familia berriak ikastolako bizitzan murgiltzen hasteko bide eman du. Plan osoaren barruan, urtean behin egiteko jarduera bezala, benetan egokia iruditzen zaigu. Haur hezkuntzatik familietan eragiten hastearen garrantzia oso argi geratu da, familiengandik oso gertu baikaude. Planaren lehenengo frogetako bat: Gurasoentzako jolasaren ondorioak
Gure indarguneak: gogoa, sinesgarritasuna eta gertutasuna. Horiek ondo erabili behar ditugu. Baliabide mugatuak ditugu: denbora aldetik nahi adina ez eta baliabide ekonomiko aldetik aukera handirik ez (esku-orriak prestatzeko, tresna berriak, DVDak...). Garrantzitsua da planifikatuta lan egitea eta ideiak argi edukitzea: Horrek aukera ematen digu urtez urte aldatzeko eta hobetzeko. Irakasle asko aldatzen direnez, zenbat eta zehaztuagoa eta errazagoa izango da transmisioa. Eraginkorrak izateko bide egokiena da, baliabideak gutxi izanda ere. Azken ideia batzuk:
Udaletako Euskara-Zerbitzuen I. TopaketakT_ (+34) 943 376 716 · F_ (+34) 943 372 772info@udaltop.com · www.udaltop.com