100 likes | 199 Views
EZ, EZ NOA ELIZATIK (Carlos Carreto). “ Zein eztabaidagarria zaren, Eliza; halere, zenbat maite zaitudan. Zenbat sufriarazi didazun; halere, zenbat zor dizudan. Suntsitua ikusi nahi zintuzket; halere, zu ikusi beharra dut.
E N D
EZ, EZ NOA ELIZATIK (Carlos Carreto)
“Zein eztabaidagarria zaren, Eliza; halere, zenbat maite zaitudan. Zenbat sufriarazi didazun; halere, zenbat zor dizudan. Suntsitua ikusi nahi zintuzket; halere, zu ikusi beharra dut. Asko eskandalizatu izan nauzu; halere, santutasuna ulertarazi didazu
Ez dut munduan gauza ilunzaleagorik, baldintzatuagorik, faltsuagorik ikusi; halere, ez dut ukitu gauza garbiagorik, eskuzabalagorik, ederragorik…
Zenbat aldiz eman didan gogoan zuri neure arimako atea ixteko eta zenbat aldiz eskatu izan dudan zure beso seguruen artean hiltzea.
Ez, ez naiteke zugandik aska, zeren zu bainaiz ni, zu osoa ez izan arren. Eta ondoren, nora joango nintzateke? Beste bat eraikitzera?
Baina ezin eraiki nezake akats berekin ez bada, barruan daramatzadan neureekin. Eta eraikiko banu, nire Eliza izango litzateke, eta ez Kristorena. Aski adinekoa naiz, ulertzeko gainerakoak baino hobea ez naizela (...). Hemen datza Kristoren Elizaren misterioa, atzeman ezineko benetako misterioa. Niri santutasuna emateko ahala du; den guztia, lehenengotik azkenekora, bekatariz eratua dago, eta nolako bekatariz!
Fede ahalguztidun eta garaiezina du eukaristia gertaberritzeko; halere, gizaki ahulez osatua dago, txunditurik dauden eta egunero fedea galtzeko tentazioaren aurka borrokan ari den gizakiez osatua. Gardentasun biziko mezua dakar; halere, mundu zikina den bezalako ore zikinean dago haragitua. Maisuaren eztitasunaz mintzo da, indarkeria-ezaz; halere, historian barna gudarosteak bidali ditu fedegabeak suntsitzera, heretikoak torturatzera. Ebanjelioaren araberako pobretasun mezua dakar; halere, diruaren atzetik dabil eta boteretsuekin elkargoak egin nahian(...).
Ez, ez noa hain harri ahuletan eraikia den Eliza honetatik, zeren harri ahulagoa naizen nigan oinarritutako beste bat eraikiko bainuke, (...)”.
… Gainera: zertarako harriak? Benetako gauza Kristoren promesa da, harrien juntura den zementua, hau da, Espiritu Santua. Espiritu Santua bakarrik da gai Eliza eraikitzeko oker landutako harriz, gutaz alegia. Espiritu Santua bakarrik da gai gu batean atxikitzeko, gure mugagabeko harrokeriaren indar zentrifugo eta banatzailea eta guzti. Horretan datza, benetan, Elizaren misteriorik handiena; horrixe egingo nioke nik uko neure bihotza anaia etsaiari ixtean edota Jainkoaren seme-alaben epaile bezala batzarraren aurrean agertzean. Eta hemen datza azken batean misterioa: ni neu naiz ongiaren eta gaizkiaren ore hori, handitasunaren eta miseriarena, santutasunarena eta bekatuarena: Eliza definitzen dutenena.