260 likes | 409 Views
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA 2014ko maiatzaren 5etik ekainaren 30era. -PRENTSA DOSSIERRA-. 2012ko errentaren datuak eta 2013ko aurreikuspena. 2013ko Errenta aitorpen-kopuruaren zenbatespena: 596.000. Itzuli: 515 MM €. Ordaindu: 194 MM €. 2012ko errentaren datuak eta 2013ko aurreikuspena.
E N D
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA2014ko maiatzaren 5etik ekainaren 30era -PRENTSA DOSSIERRA-
2012ko errentaren datuak eta 2013ko aurreikuspena • 2013ko Errenta aitorpen-kopuruaren zenbatespena: 596.000. • Itzuli: 515 MM €. Ordaindu: 194 MM €.
2012ko errentaren datuak eta 2013ko aurreikuspena 2013ko ondarearen zergaren zenbatespena • Kopurua: 7.500 zergadun • Zenbatekoa: 80.500.000 milioi euro
Data eta betebeharrak Aurkezteko data 2014ko maiatzaren 5etik ekainaren 30era Betebeharra: • 1. PFEZ: 20.000 euro baino gehiagoko lan-errentak dituzten pertsonak, eta/edo 1.600 euro baino gehiagoko kapital-mozkin gordinak (salbuetsitakoak barne) eta ondare-irabaziak dituzten pertsonak. • 2. Ondarea: Zergadunen autolikidazioa ordaintzekoa denean edo, hala izanik, beren ondareak ez duenean 2 milioi eurotik gorako balioa.
XEDEA • Zergadun bakoitzaren zergak gure gizarte osoaren onerako dira.
ZERGA ARLOKO BERRIKUNTZA GARRANTZITSUAK • Lehenengoz aplikatuko dira Zerga Iruzurraren aurkako neurri berriak eta Ondarearen gaineko Zerga berria, biak ere Batzorde Nagusiak onartuak 2013ko otsailean. • Aitorpen konfidentzialakdeiturikoak egiteko zerbitzua eskaintzen duen azken kanpaina. • 2013ko PFEZ eta Ondare Kanpaina, gainera, 2014an zerga berrien aldaketak eragingo dituen aurrekaria da; hori guztia zerga-erreforma garrantzitsuaren ondorioz.
ZERGA ARLOKO BERRIKUNTZAKErrenta 1 • Prezioen igoerak etxeetako ekonomietan izan duen eragina ikusirik, PFEZ igoera horri egokitu nahian, eguneratu egin dira zergaren tarifa eta kenkari orokorra eta, halaber, igo egin dira baterako zerga-ordainketaren ziozko kenkaria, kenkari pertsonalak eta familia kenkariak(%1,5eko deflatazioa).. • 3/2013 Foru Arauak, otsailaren 27koak, ZERGA-IRUZURRARI aurre egiteko borroka indartzeko neurri osagarriak eta beste zerga-aldaketa batzuk onetsi dituenak, zerga-arloko berrikuntza nagusi hauek ezarri ditu: 1.- Jarduera ekonomikoen etekinak kalkulatzeko eremuan, gastu jakin batzuen kengarritasuna mugatzen duten arauak ezarri dira: Ordezkaritzaren eta harreman publikoen gastuak,oparien ziozko gastuak, turismo-ibilgailuekin lotutako gastuak,2.500 eurotik gorako diruzko ordainketak eta eroskeriakez dira kenkorrak …
ZERGA ARLOKO BERRIKUNTZAK Errenta eta 2 2.-Gauzatan lortutako etekinak baloratzeko modua aldatu da, gastuen kengarritasunaren araudi berriarekin eta Ondarearen gaineko Zergaren zerga-oinarria zehazteko arau berriekin koordinatze aldera. 3.- Ondare-irabaziaren salbuespena ezarri da, zergadunaren ohiko etxebizitzaren eskualdaketagatik, finantza-erakunde batek eskatutako prozedura judizialean zehar egina, betiere ohiko etxebizitza bere etxebizitza bakarra bada (ordainketan emana). 4.- Errentak zerga-oinarri orokorrean sartu eta konpentsatzeko modua aldatu da: Jarduera ekonomikoen ondoriozko galerak lan- eta kapital-etekinekin konpentsatzeko ezintasuna.
ZERGA ARLOKO BERRIKUNTZAKOndarearen Zerga 1 Otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauak Ondarearen gaineko Zerga sartzen du berriz, honako berrikuntza hauekin: 1.- Jarduera ekonomikoak egiteaz arduratzen diren erakundeetan partaidetza-salbuespenaren araudi berria ezarri da. 2.- Grabatutako ondasunen benetako balorazioa ezarri da, bai zergadunek zuzenean lortutakoena, bai sozietateak gainjarriz lortutakoena. 3.- PFEZaren eta Ondarearen gaineko Zergaren kuotaren arteko muga % 60tik % 65era igotzea.
ZERGA ARLOKO BERRIKUNTZAKOndarearen Zerga eta 2 4.- Eskala aldatu da, tarifa progresiboagoa ezarriz, honako tasa hauekin: 800.000 eurotan mantendu da zerga-oinarriaren murrizketa, gutxieneko salbuespen gisa, eta 400.000 eurotan ohiko etxebizitzaren zizko salbuespenaren gehieneko kopurua.
GIZARTE-KENKARIEN zenbatespena634,5 milioi euro • 65 urtetik gorako 123.000 bizkaitarrek guztira 74 milioi euro inguruko kenkaria izango dute. • 218.200 zergadunek ondorengoen ziozko kenkariak jasoko dituzte: 132,5milioi euro. • Gainera, 73.000 zergadunek 6 urtetik beherako ondorengoen ziozko kenkariak izango dituzte, guztira 17,5 milioi euro baino gehiagokoak. • 99.000 zergadunek 6 urtetik gorako eta 16 urtetik beherako ondorengoen ziozko kenkariak izango dituzte, guztira 4,5 milioi euro baino gehiagokoak. • 54.200 pertsona baino gehiagok 55 milioi eurokenduko dituzte, ezintasunen bat izateagatik. • Ohiko etxebizitza eskuratzeagatik (etxebizitza eskuratzeagatik nahiz etxebizitza-kontuagatik) 184.000 bizkaitarri aplikatuko zaizkie kenkariak, guztira 185 milioi euro. • Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria, berriz, 25.000 bat bizkaitarrek aplikatuko dute. Guztira 26 milioi euro izango dira. • BGAEei eta antzekoei ekarpenak egiteagatik, beste 195.000 zergadunek 140 milioi euro baino gehiagoko kenkariak aplikatuko dituzte.
Kanpainarako zerbitzuakErrenta 2013 Aurkezteko sistemak: • 1. Rentanet Etxean • 2. Rentanet - Erakundeak • 3. Aurkezpen telematikoa • 4. WEB proposamenak • 5. Gainerako aitorpenak Beste zerbitzu batzuk: • 6. Zerga-datuak • 7. Errenta Gakoa • 8. Zuzenketak
1. Rentanet Etxean • 350.000 aitorpen baino gehiago bidaltzen dira, Ogasunak eginikoak eta doan, zergadunen helbideetara. • Enpresek, finantza-erakundeek edo beste erakunde batzuek zergadunen diru-sarrerei, atxikipenei, inbertsioei eta abarri buruzko datuak bidaltzen dizkiote Bizkaiko Foru Ogasunari; eta datu hauek hartzen dira kontuan proposamenak egiteko. Beren zerga-informazioaren arabera egindako proposamenen emaitzak honakoak izan daitezke: dirua beren kontura itzultzea edo Foru Ogasunari ordaintzea. • Egunak: Martxoko azken astetik aurrera, beren aldeko emaitzak (hots, dirua beren kontura itzultzea) dituzten errenta-aitorpenen proposamenak bidaliko dira etxeetara. Dirua Foru Ogasunean sartzeari buruzko proposamenak apirilaren erditik aurrera bidaliko dira. • Zalantzak argitzeko eta galderak egiteko telefonoa: 901 50 3000.
1. Rentanet Etxean(itzuli beharra) EMAITZA DIRUA ITZULI BEHARRA DUTEN PROPOSAMENAK(berdeak): • Proposamenaren edukiarekin ados egonez gero, EZ DA INOLAKO KUDEAKETARIK EGIN BEHAR, eta maiatzeko lehenengo astean zergadunaren kontuan ordainduko da itzuli beharreko diru kopurua. • Datu errazen bat aldatu nahi bada, esate baterako proposamenean ageri den helbideratze-kontua, zerga-esleipenaren xedea (eliza katolikoari laguntzea eta/edogizarte-intereseko beste xede batzuk), edo hizkuntza-ezarpena, aldaketa zuzenean egin daiteke 901 50 3000 telefonora deituz apirilaren 28ra arte, egun hori barne. • Baita likidazio proposamena ezeztatu edo berraktibatu nahi bada ere; baina gogoan izan, dirua itzultzeko emaitza duen proposamena ezeztatzen baduzu, zeure aitorpena aurkeztu beharko duzu, aitorpena egiteko beste edozein modalitate erabilita. • Egin nahi dituzun aldaketak ez badira goian azaldutakoak: • Apirilaren 09tik 28ra (biak barne) Foru Ogasunaren instalazioetara joan beharko duzu, Bilbon eta udalerrietan, 901 50 3000 telefono-zenbakian edo www.bizkaia.net/ogasuna webgunean hitzordua eskatu ondoren b) Apirilaren 28tik aurrera proposameneko daturen bat aldatu nahi baduzu, “Rentanet – Erakundeak" zerbitzuko finantza-erakundeetara joan ahal izango duzu, edo Ogasunak Lurralde Historikoko hainbat herritan dauzkan bulegoetara. Erakundeetara joanez gero, aldaketak ekainaren 17ra arte soilik.
1. RentanetEtxean(ordaindubeharra) EMAITZA DIRUA ORDAINDU BEHARRA DUTEN PROPOSAMENAK (urdinak): • Edukiarekin ados egonez gero, BERARIAZ BERRETSI beharko da ekainaren 30a baino lehen, helbidera bidaliko den identifikazio-zenbakiarekin, honako bitarteko hauek erabilita: • 901 440 201telefonora deitu. • Internet bidez, www.bizkaia.net/renta orrialdean. • Sakelako telefonoarekin SMS mezua bidaliz 638 444 555 zenbakira. Mezuan Etxean hitza jarri, gero hutsune bat utzi eta azkenean zeure identifikazio-zenbakia sartu behar duzu. Zenbakia proposamen-gutunean ageri da, nabarmenduta. • QR kodearen bidez, gailu mugikor batetik. • Ados zaudela adierazitakoan, PFEZen aitorpena aurkeztutzat joko da eta Ogasunak uztaileko lehen astetik aurrera kobratuko du. • Ordaintzeko proposamenean akatsen bat ikusten baduzu edota zerbait aldatu nahi baduzu, deitu 901 50 3000 telefonora ekainaren 28ra arte, berau barne. • Proposamenarekin ados zaudela adierazi ezean, proposamena ezeztatu egingo da eta aitorpena aurkeztu beharko duzu beste sistemaren bat erabiliz. • Adi: proposamenaberrestean errenta-aitorpena aurkeztu dela ulertzen da; hala egin ezean ezda aurkeztutzat joko.
2. Rentanet - Erakundeak(itzulketak 10 egunetan) • Errentaren kanpaina osoan, Foru Ogasunak gainbegiratuta, 6 finantza-erakunde laguntzaileen (Kutxabank, Euskadiko Kutxa, BBVA, Ipar Kutxa, Banco Santander, Caixabank eta Banco Sabadell) teknikariek, 300 bat sukurtsaletan, aitorpena egingo dizute aurrez aurre eta dohainik, nahiz eta bezeroa ez izan. • Aitorpenaren emaitza dirua itzuli beharra bada, zure aitorpenean adierazitako kontuan sartuko da dirua 10 egun baliodun igaro baino lehen. • Aitorpenaren emaitza dirua ordaindu beharra bada, zergadunak adierazitako kontuan helbideratuko da diru-sarrera.
3. Aurkezpen telematikoa • www.bizkaia.net/rentawebgunean. • Aitorpena telematikoki aurkezteko Foru Ogasunaren programa informatiko ofiziala erabili behar da; programa hori www.bizkaia.net/rentaweb orritik deskargatu daiteke. • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena telematikoki aurkezteko ez da beharrezkoa aitorpenean adierazitako datuei buruzko agiriak edo haien frogagiriak aurkeztea. Hala ere, dokumentazioa ez badator bat Ogasunak emandako zerga-informazioarekin, edo bertan ageri ez bada, telematikoki aurkeztutako aitorpenari erantsi behar zaio. • Aitorpenaegun guztian zehar eta zeinahi egunetan bidal daiteke, maiatzaren 5eko 00:00tik ekainaren 30eko 24:00 arte.
4. Web proposamenak • Ogasunak 30.000 web aitorpen-proposamen jarriko ditu www.bizkaia.net/rentaweb orrian. • Proposamenak zenbait zergadunentzat egin dira, Sailak dituen datuak eta ezaugarri jakin batzuk oinarri hartuta aurretiaz aukeratutakoentzat, hain zuzen ere. • Apirilaren 14tik aurrera kontsultatu ahal izango dira egindako web proposamenak. • Datuetan sartutakoan, web proposamen hori badagoela dioen abisua ikusiko da. Proposamena bistaratu ondoren, zergaduna edukiarekin ados badago, nahitaez berretsi beharko du, aurkezpena balioduna izan dadin. • Ez baldin badago proposamenaren edukiarekin ados, PFEZaren aitorpena aurkeztu beharko du, beste edozein sistema erabiliz, aitorpena aurkezteko borondatezko epea bukatu aurretik, hau da, 2014ko ekainaren 30a baino lehen. • Garrantzitsua: web proposamena berresten ez bada, aitorpena ez da aurkeztutzat joko.
5. Gainerako aitorpenak • Aitorpenak egiteko, aurreko sistema horiek ez ezik, herritarrek PFEZen aitorpenerako laguntza-programa informatikoa ere erabil dezakete eta eredu ofizialean ere aurkez dezakete, dena delakoa lortu duten errenta. Bi euskarriak www.bizkaia.net/rentaweb orrialdetik behera kargatu daitezke, dohainik, apirilaren 14tik aurrera. • Aitorpenaren emaitza dirua itzuli beharra bada edo kuota zero bada, Foru Ogasunak Bilbon (Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4), Balmasedan, Barakaldon, Basaurin, Durangon, Gernikan, Getxon, Mungian eta Portugaleten dituen bulegoetan aurkez daiteke. • Aitorpenaren emaitza dirua ordaindu beharra bada, Foru Ogasunaren finantza-erakunde laguntzaileetako edozeinetan aurkeztu beharko da. • Ordaindu beharreko emaitza dakarren aitorpena ordaintzeko, zergadunakepe bakarrean egin ahalko du ordainketa, edo bi zatitan, interesik gabe. • Aurkezteko epea: 2014ko maiatzaren 5etik ekainaren 30era.
6. Zerga-datuen kontsulta • Hiritarrek, www.bizkaia.net/rentawebgunean, automatikoki eskuratu ahalko dute beren errenta-aitorpenarekin lotutako zerga-informazioa, beren datuak egiaztatu ahalko dituzte eta aitorpena egiteko erabili, programan deskargatuz. • Aurreko urteetan bezala, lehengo urtean errenta-aitorpena aurkeztu duten pertsonei gutuna bidaliko zaie etxera eta bertan “Errentaren pasahitza” ageriko da, hau da, kanpainako zerga-datuak kontsultatu ahal izateko zergadun bakoitzak erabiliko duen pasahitza. Bidalketak SMS edo posta elektroniko bidez ere egingo dira. • Zerbitzu hori erabilgarri egongo da 2014ko apirilaren 14tik abenduaren 31ra arte, www.bizkaia.net/rentaweb orriaren bitartez. • AURREIKUSPENEN ARABERA, ZERGA DATUETARA EGINGO DIREN SARBIDEAK GUZTIRA 1,6 MILIOI IZANGO DIRA.
7. Errenta-gakoa Errenta-gakoa ezinbestekoa izango da finantza-erakundeetan aitorpenak egiteko eta www.bizkaia.net/rentawebgunean zerga-datuak kontsultatzeko. • ERRENTA GAKOA bitarteko hauetan lor daiteke: • Jakinarazpen telematikoa • SMS mezua • Posta elektronikoa • Ohiko posta • ERRENTA GAKOA eskuratzeko bitartekoa hurrengo ekitaldirako aukeratu ahalko da eta eskaera hori telefonoz, inprimaki bat betez edo internet bidez egingo da.
8. Zuzenketak • Zergadunari aukera ematen diote maiatzaren 5a baino lehen jasotako Etxean Proposamenak nahiz data horren ondorengo proposamenetatik sortzen diren aldaketak zuzentzeko. • Zuzenketa berehala eta dohainik tramitatuko da. Teknikariek zergadunaren aurrean egingo dituzte izapideak: • Foru Ogasunak Bilbon dauzkan bulegoetan (apirilaren 9tik 28ra zerbitzu honetan aurretiazko eskaera egin beharko da, martxoaren 28tik aurrera egin ahalko dena, 91 50 3000 telefono-zenbakian edo www.bizkaia.net/renta webgunean). • Finantza-erakundeetan: aitorpenak egiteko zerbitzua duten banku eta aurrezki-kutxetan, maiatzaren 5etik ekainaren 17ra bitartean. • Errentaren kanpaina amaitutakoan ere zerbitzu horrek lanean jarraituko du, zergadunek errekurtsoak edo zuzenketak egin ahal izan ditzaten.
DATU GARRANTZITSUENEN LABURPENA2013ko Errenta eta Ondare Kanpaina • Kanpainaren DATA ofizialak: 2014ko maiatzaren 5etik ekainaren 30era. • 596.000 aitorpen inguru jasotzea espero da. PFEZidagokionez, emaitza itzuli beharra duten aitorpenak %79 inguru izango dira, 515 milioi euroko itzulketekin. Emaitza ordaindu beharra dutenak, %21, 194 milioi euroko sarrerekin. • Martxoko azken astetik aurrera, aurrez egindako 350.000 aitorpen baino gehiago bidaliko dira helbideetara. • Ondarearen gaineko Zerga: 7.500 zergadunen 80,5 milioi euro. • Gizarte-kenkariak 634,5 milioi eurotik gora. • Zerga Iruzurraren aurkako neurri berriak eta Ondarearen gaineko Zerga berria aplikatzen diren lehen urtea, biak ere Batzar Nagusiek onartuak 2013ko otsailean.
ERRENTA ETA ONDARE KANPAINA2014ko maiatzaren 5etik ekainaren 30era