170 likes | 660 Views
KANTITATEAK, BESTE ZENBAKIAK ETA ZERO. Kepa Arkauz eta Ane Gartzia Matematika II 2007-2008. Sarrera.
E N D
KANTITATEAK, BESTE ZENBAKIAK ETA ZERO Kepa Arkauz eta Ane Gartzia Matematika II 2007-2008
Sarrera Landu berri dugun testuan azaldu bezala. Haurrek oso txikitatik hartzen dute kontaktua zenbakiekin: lelo, ipuin, abesti eta beste hainbati esker “bat”, “bi”, “hiru”… esaten dakite, baina bakoitzak zer adierazten duten jabetu gabe ordea. Guri egokitu zaigu haurrek hurrengo pausua eman dezaten ariketak planteatzea. Zenbakiak erabili gabe kantitateekin jolastuz azalduko dugu:esate baterako, erregletei kantitatearen izena eman beharrean koloreaz izendatuko ditugu; honela, korrespondentzia bera baina errepresentazio ezberdina izango dute. Eta ondoren, zenbaki horien errepresentazio matematikoa barneratzen saiatuko gara, zero zenbakiaren esanahia ere azaltzen ahaleginduz. Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
AZALPENA: Erregletak jolas bezala irudika badaitezke ere, kantitateak, segidak, kalkuloak, unitateak, neurriak, geometria etab. lantzeko sortuak dira. Beraz, lehen ariketa hau jolas librekoa izango da. Haurrei regletak ezagutu eta manipulatzen utziko diegu eraiki eta sortzen duten bitartean euren kasara eduki matematikoak landuko baitituzte, bide batez, baita motrizitate eta irudimena. • 1. JardueraMatematika lantzeko jostailua Adina: HH4. maila (5-6 urte) Materiala: Erregletak Helburua: esku artean darabilten tresna berrira ohitzea Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
2. JardueraRegletak bilatu Adina: HH4. maila Materiala: erregletak Helburua: kantitateak, baliokideak topatzea AZALPENA: Regletak euren balioaz izendatu beharrean, beste edoizen izen emango diegu, gure kasuan berez daukaten kolorea izango delarik. Jada eurekin jolasteko tartea izan dute eta ez zaizkie arrotz egingo, beraz, honakoa proposatu diegu: Haur bakoitzari kolore bateko regletak eman eta beraien artean ahal duten baliokide gehien bilatzera animatu. Honela taldeka batuko dira eta ondoren erregleta horretan zenbat regleta txuri sartzen diren pentsatuko dute amaitzeko klase osoaren aurrean aurkeztuz. 1. Naranja 6. Horia 2. Urdina 7. Arroxa 3. Marroia 8. Bere argia 4. Beltza 9. Gorria 5. Berde Iluna 10. Txuria Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
3. JardueraDamak eta danbor-hotsa Adina: HH4. maila Materiala: Dama jokorako fitxak eta danborra Helburua: Balio berbereko objektuak erlazionatzea AZALPENA: Gelan dama jokuko fitxak banatuko dira, bakoitzari hamar bat eta haur guztiak irakasleari adi jarriko dira. Irakasleak ondoan danbor bat edukiko du eta serieka kolpeak emango ditu (batean bakarra, bestean bi, hurrengoan hiru…). Kolpea ematen duen aldiko, haurrek fitxa bat hartuko dute eta aparte utziko dute serie bakoitza (Zenbat danbor-kolpe, hainbat fitxa biltzeko). Hasiera batean ordenean (1-2-3-4…) eta gero ordena nahastuz. Saioa amaitzean, alderantziz egingo dute. Multzo bat ikasle bakoitzari egokituko zaio, eta dauzkan fitxa bezainbeste kolpe eman beharo ditu. Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
4. JardueraKanika txiki Adina: HH4.maila Materiala: Regletak Helburua: Kopuruak erlazionatu eta baliokideak bilatu AZALPENA: ‘Kanika txiki’ jolasa aurreko bi ariketekin uztartuko dugu. Haurrak borobilean jarrita kantatuko dute. Irakasleak bitartean kanikekin beharrean batekoen regleta txuridun kopuru ezberdin batekin pasako da eskuz-esku. Dadoak eskuetan utzi eta haurrak kajan eskuan dituen regleta kantitate horren berdina irudikatzen duena bilatu beharko du. Hiru kubo uzten badizkio eskuetan, hiru hoien baliokide den regleta berde argia aukeratu beharko du. Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
5. JardueraRegletak ordezkatzea AZALPENA: Kantitateak barneratzean, zenbakiak ordezkatuko ditugu. Eta lehengo pausua regleta txuria da. Txuriari ‘bat’ deituko diogu, txuria ‘bat’ bada, gorria ‘bat eta bat’ izango da. 10 arteko guztiak honela landu eta gero, banan banan bakoitzari bere izena gehituz joango ginateke, pixkanaka-pixkanaka, harik eta zenbakien berezko izen guztiak ikusi arte. Adina: HH4.maila Materiala: regletak Helburua: Lehenagotik ezagutzen dituzten zenbatze-hitzei zentzua eman eta kantitateekin erlazionatzea. Adina: HH4.maila Materiala: regletak Helburua: Lehenagotik ezagutzen dituzten zenbatze-hitzei zentzua eman eta kantitateekin erlazionatzea. Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
6. JardueraSoin-adarrak neurtzen AZALPENA: Zenbakiak eta kantitateen artean lotura sendotzeko, neurketak egingo dituzte haurrek. Euren soin adarren neurriak hartzea da kontua, regletez baliatuz. Jarraian, zer zeinekin neurtuko dugun: Oinak hirukoak berde argiak Eskuak bikoak gorriak Behatzak batekoak txuriak Besoak bostekoak horiak Haurrek zenbat regleta behar dituzten kontatu beharko dute. Adina: HH 4.maila Materiala: Regletak Helburua: Kontatze-leloaz gain objektuak manipulatuz zenbatzea Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
7. JardueraIrudiak zenbakietan Adina: HH4.maila Materiala: Arbela eta tizak Helburua: Zenbakien adierazpen matematikoa barneratzen hastea AZALPENA: Jarduera honetan zenbakien errepresentazio matematikoa ikasteko zenbait truko topatuko dituzte. Arbelaren aurrean jarrita, irakasleak 10 arteko zenbakiak idatziko dizkie eta zenbaki bakoitzak zer irudikatu edo zeren antza duen eztabaidatuko dute guztion artean. 2ak ahate bat dirudiela, 3ak txoria, 7ak bibotedun baten sudurra, 8ak betaurrekoak. Zenbakiak irudikatzen lagunduko die honek eta honela, errezago eta atseginago egingo zaie haurrei ikasketa. Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
8. JardueraRegletak eta zenbakiak baliokidetu AZALPENA: Behin zenbakiez ordezkatuta 2. jardueran egindakoa zenbakiekin ordezkatuko dugu, hots zenbaki bakoitzari ahalik eta baliokide gehien topatzea. Regletari konbinaketa gehienak topatuta, zenbakiengatik ordezkatuko ditugu. 5=1,1,1,1,1-2,1,2-3,2 … 4=1,1,1,1-2,2-3,1-1,1,2... 3=1,1,1-2,1 2=1,1 Adina: HH4.maila Materiala: Regletak, arkatza, eta papera Helburua: Jada egin duguna zifrekin ordezkatuta lortzea Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
9. JardueraZenbakien errepresentazioa AZALPENA: Irakasleak arbelean, ikasitako zenbakien errepresentazio grafikoa egingo du, haurrak borobilean arbelera begiratzen dauden bitartean. Honela, irakasleak zenbaki bakoitzaren errepresentazioa egitean, ahoz nola esaten den esango du, haurrek 9.zenbakira iritsi arte errepikatuz. Ondoren irakasleak jolas antzeko bat sortuko du ikasle guztiei zenbaki desberdinak bolo boloka galdetuz. Adina: HH4.maila Materiala: Arbela Helburua: Ikasitako izenen errepresentazioa matematikoa zein den jabetzea Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
10. JardueraZenbakiak margotu AZALPENA: Irakasleak, fitxa bana banatuko die haurrei, fitxa bakoitzean puntuz osatutako zenbaki bat agertuko delarik. Haur bakoitzak tokatu zaion fitxan ageri den zenbakia birpasatuko du, puntuak lerro jarraien bidez. Ondoren dibertigarriagoa izan dadin, barruko hutsunea margotuz. Adina: HH4.maila Materiala: Arkatza, margoak eta papera Helburua: Zenbakiak errepresentatzen ikastea Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
11. JardueraZenbakiak identifikatu AZALPENA: Aurreko jardueran osatutako fitxak erabiliz, haurrekin jolas bat egingo dugu. Irakasleak zenbaki bat esango du ahoz eta ondoren ikasleek beraien fitxan zenbaki hori agertuz gero altxatu eta arbelean zenbakiaren izenaren ondoan itsatsiko dute. Azken hau irakaslearen laguntzarekin egingo dute, irakasleak lagunduko baitie arbelean idatzita daueden hitzetatik zein datorren bat ahozkatutakoarekin. Amaitzeko klasean barrena itsatsiko dituzte fitxak, alboan dagokion izena jarriz. Adina: HH4.maila Materiala: Papera eta arbela Helburua: Zenbakien izena, bakoitzaren errepresentazioarekin identzifikatzea Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
12. JardueraZenbakiak konposatu AZALPENA: Zenbakien errepresentazioa barneratu ostean, hauetako desberdinekin zenbaki berriak konposatzea lortuko dugu jarduera honekin. Horretarako irakasleak regleta bana emango die haurrei, eta hauek aurretik egin bezala regleta bakoitzari, dadoak zein beste regleta batzuk erabiliz, dagokien kopurua jarriko diete. Orduan, irakasleak bakoitzak sortu duen konposizio desberdina zenbakien bidez arbelean idatziko du, pausoz pauso regletak irudikatzen duen zenbakia lortu arte. Adina: HH4.maila Materiala: Arbela eta regletak Helburua: Zenbakien arteko erlazioarekin beste zenbaki bat konposatzea Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
13. JardueraZenbakiak deskonposatu AZALPENA: Jarduera honetan, aurrekoan egindakoaren alderantzizkoa egingo dugu, irakasleak haur bakoitzari zenbaki bat egokituko dio. Orduan haurrak zenbakiari dagokion regleta hartuko du eta honi dado eta regleta txikiagoak erabiliz egin diezaiokeen konbinaketa posibleak egiten saiatuko da. Amaitzean, irakasleak, deskonposizio bakoitza arbelean jarriko du, baina kasu honetan zenbakien bidez adieraziz, haurrek kontzeptuak barneratu ditzaten. Adina: HH4.maila Materiala: Regletak eta arbela Helburua: Zenbaki bat deskoposatzea Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
14. JardueraZero zenbakia AZALPENA: Zero zenbakiarekin lehenengo harremana egiteko, ikasleei zenbaki honen errepresentazioa irakatsiko diegu, arbelean hau irudikatuz. Hainbat galdera egingo dizkiegu zenbaki honen balioaz jabetzeko, besteak beste, ba al dago regleta horia bezalako luzera duen beste regletarik? Galdera honi ezetz erantzungo die haurrek eta honela apurka zero kontzeptua azaltzen saiatuko gara beraiek ulertzen dihoazen bitartean. Adina: HH4.maila Materiala: Regletak eta arbela Helburua: Zero zenabakia zer den ulertzea Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n
15. Jarduera Zero zenbakiarekin jolastu AZALPENA: Jarduera honetan jolas bat sortu nahian, guztiok borobilean jarri eta irakasleak, kaxa batean 0tik 9-ra doazen zenbakiak idatzita dituzten txarteltxoak sartuko ditu (0 zenbakidunak izango dira geihenak). Haur bakoitzak txartel bana hartu, tokatutako zenbakia identifikatu eta bere txanda iritsi arte itxaron baharko du. Honela, haurrari bere txanda iristean, tokatu zaion zenbakiak bezain beste txalo egin beharko ditu, gainontzeko haurrek zenbat diren kontatuz. Geihenak zerodun txartelak izango direnez gero, kasu hauetan haurrek ez dute txalorik egin beharko eta hor ikusiko dugu gaia menperatu duten edo ez. Adina: HH4.maila Materiala: Kaxa eta txartelak Helburua: Zero zenbakiaren esanahia zein den jakitea Kantitateak, beste zenbakiak eta zero HH-n