1 / 6

2010

ONGI ETORRI!. 2010.

yelena
Download Presentation

2010

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. ONGI ETORRI! 2010

  2. 2009ak hainbat gazi gozo utzi dizkigu barrenean; hamahiru urteko heldu zaren ustea (baina usteak erdi ustel), nerabeon ezer ez egiteko gogoa (zuei ere pasako zitzaizuen ezta?), lagunen arteko gatazka txepelak (hormonak, badakizue)… azken finean nahi eta ezin hori. Baina bueno, gure amonak esaten zuen lez gauza txarretatik ikasten omen da gehien eta gu ere ondokoen laguntzarekin batera aurrera atera gara. 2009a gauza denen gainetik berezia izan denez, azken hilabetea gogoratuz omenaldi xumea egin nahiko genioke (badakizue buruan zientzia bakarrik dugu eta ez garaurte osoa gogoratzeko gai jejeje): Abendua

  3. Abenduak 3: Euskararen Eguna Euskararen ekitaldi denetan garrantzitsuena da dudarik gabe egun hau, Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3a baita Xabierko Frantzisko deunaren eguna ere. Lehenengo Euskararen Eguna 1949an ospatu zen eta geroztik urtero-urtero ospatu da Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez. Guk ere itzel pasa genuen egun hau! Joku batzuk antolatu genituen gure artean ondo pasatzeko asmoz baina gure helburua zein zen ahaztu gabe: euskaraz hitz egitea. Zoritxarrez gure hizkuntza zahar hau ez da gehiegi erabiltzen eta ahaztu egiten zaie askori zergatik deitzen diguten euskaldunak. Baina gu ez gaude etsitzeko prest izan ere hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.

  4. Abenduaren 13a: Santa Luzi eguna eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finala. Gure herrian oso entzutetsua da egun hau. Animaliak izaten dira protagonista nagusiak baina badaude beste zenbait alor ikusgai ere: hots, barazkiak, fruta, artisautza produktuak … aurtengo urtean eguraldiak ez digu asko lagundu baina horrek ez du festa zapuztu. Baina aurtengoan BEC-eko festa handia ere parean zen eta gutako batzuk hara joateko hautaketa egin genuen. 7:30ak aldera abiatu ginen Urretxutik (9etan irekitzen zuten atea baina aita kakalarria izatearen ondoriok, badakizue…). 14.500 lagun inguru ibili ginen festan murgildurik barre, malko eta bromen artean. Goizeko saioa hotz xamar joan zelaren irudipena izan genuen askok, eta era guztietako kinielak ikusi genituen. Bazkal ostean saio bero eta bizi bat entzun genuen (patxaran, ardo eta puruen eragina ote?). Buruz-burukoa ez zegoen garbi baina Maialen eta Ametsen izenak entzun genituenean denok altxatu ginen gure aulkietatik pozez. Maila altuko buruz-burukoa entzun genuen. Bukaeran ez geunden ziur zeinek eramango zuen txapel preziatua, ez zitzaigun asko axola ere, bertsolaritza ez baita txapela bakarrik. Azkenean Maialen txapeldun, historia eginez, emakumea jaun eta jabe (eee bueno, hori ez jarri- diote atzean ditugun gure ikaskide mutilek).

  5. Abenduak 22: Bukatu da bukatu da, bukatu da akabo. Azken txirrinarekin batera hartu dugu arnasa lasai denok. Oporrak, oporrak, oporrak… OPORRAK!! Hori zen momentu hartan buruan genuen bakarra (bueno, momentu hartan ez urte osoan!). Abenduak 24: Egun honetan haur bihurtzen gara eta ilusio handiz ateratzen gara baserritarrez jantzita Olentzerorekin batera abestera. Guk ez dugu beldurrik neska zintzoak izan gara eta, baina beste batzuk ez dute hain lasai egiten lo (eee Beñat, Vanesa, Iñigo… Bueno lasai ikatza, sua egiteko ez da batere gaizki etortzen!!! Je je)

  6. Abenduak 31: Lehen platera; Foie garestia (baina pixka bat e! krisian gaude eta!), Nafarroako esparragoak eta urdaiazpiko paleta iberikoa. Bigarren platera: arkumea saltsan, amaren espezialitatea. Postrea, turroi, mazapan, txokolate…dena barrura (gero hasiko gara operacion bikini egiten). Urtea horrela bukatzea egundoko luxua da. Pozik, gustura maite ditugun horien alboan. 10..Dan!…11.. Daaan!…12 ...DAAAN! URTE BERRI ON!! Zuei ere ziber-lagunok urte on bat opa dizuegu. Irri eta malko artean zientzia lagun dugula.

More Related