200 likes | 417 Views
EGA. Euskara atala. AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA. EGA –HISTORIA ETA ANTOLAKUNTZA ALTE ETA KALITATEA NOLA SORTZEN DA? NOLA ZUZENTZEN DA? DATUEN ANALISIA EMAITZAK EMATEKO ERA ERREKLAMAZIOAK AZTERKETA IKUSTEA BALIOKIDETZAK AURREKO DEIALDIEN GAINEKO INFORMAZIOA.
E N D
EGA Euskara atala
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA • EGA –HISTORIA ETA ANTOLAKUNTZA • ALTE ETA KALITATEA • NOLA SORTZEN DA? • NOLA ZUZENTZEN DA? • DATUEN ANALISIA • EMAITZAK EMATEKO ERA • ERREKLAMAZIOAK • AZTERKETA IKUSTEA • BALIOKIDETZAK • AURREKO DEIALDIEN GAINEKO INFORMAZIOA
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA • EGA: historia eta antolakuntza • Euskararen Gaitasun Agiria, EGA, Nafarroako Gobernuak ematen duen titulu ofiziala da eta euskara maila jakin bat egiaztatzen du. Agiri hori lortzeko, proba batzuk gainditu behar dira. • Ahoz zein idatziz behar bezala ulertzeko eta adierazteko gai den hiztunari ematen zaio EGA. • 1976. urtean Euskaltzaindia hasi zen Euskararen Gaitasunaren agiria zertifikatzen. Erakunde horrek agiria emateari utzi zionean, Nafarroako Gobernuari eskatu zion modu formalean kudeatzeko. Nafarroako Gobernuak 1985ean hartu zuen bere gain EGA emateko ardura. Hurrengo urtean, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak izen bereko bi agirien baliokidetza adostu zuten. • Hezkuntza Departamentuko Eskolako Hizkuntzen Plangintza Zerbitzuko Euskara Atalak antolatu eta kudeatzen ditu EGA probak. Hezkuntza Departamentuko kontseilariak EGA Batzordeko eta Epaimahai Ofizialetako kideak izendatzen ditu eta ondorengo eginkizunen ardura ematen die: -Agiria eskuratzeko probak antolatu, diseinatu eta gainbegiratzea. -Proben prestatzaileak hautatzea. -Erreklamazioei eman beharreko erantzuna koordinatzea. -Probak ebaluatzeko eta zuzentzeko irizpideak ezarri eta begiratzea.
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 2) ALTE eta kalitatea • ALTE (Association of Language Testers in Europe) Europako hizkuntz aztertzaileen elkartea da. 1990ean sortu zen eta, gaur egun, Europa osoko 31 erakundez ordezkaturiko 26 hizkuntza elkartzen ditu. • Proba zure eskura iritsi baino lehen, kalitatezko azterketa prestatzea da gure kezka nagusia, ongi zehazturiko jarraibide batzuen arabera. • Nafarroako Gobernuko EGA ALTEko partaide afiliatua da. Erakunde horrek gutxieneko zenbait betebehar –estandar- zehaztu ditu, eta jokabide kode batean bildu, proben kalitatea ziurtatzeko eta homologatzeko: • Jokabide kodea • Gutxieneko estandarrak
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 3) Nola sortzen da? 3.1.) Ikuspegi teoriko-praktikoa • Gure proba euskararen erabileraren gaitasun maila ebaluatzeko diseinatuta dago, azterketariaren lau trebetasun nagusitan oinarriturik: irakurriaren ulermena, entzunaren ulermena, idatzizko ekoizpena eta elkarreragina, eta ahozko ekoizpena eta elkarreragina. • Azterketariaren gaitasun orokorraren maila erabileran ikusten ahal da: egoera errealetan, ahoz eta idatziz, testuak ulertzeko eta adierazteko gaitasunean, bere ezagutzatik abiatuta, eta bere trebetasunak eta baliabideak erabiliz. Gaitasun orokor hori, komunikatiboa, alegia, gaitasun linguistikoa, pragmatikoa, soziolinguistikoa eta estrategikoa martxan jartzearen ondorioa da. • Eredu horren arabera, EGA probak lagin edo erakusgarri bat dira non azterketariaren gaitasuna erakusten den, hau da: benetako komunikazio egoeretan balego bezala, jarduera linguistiko batzuk modu egokian aurrera eramateko gaitasuna erakusten ahal du azterketariak. Beraz, ebaluazioak aintzat hartzen du hautagaiak testuinguru komunikatiboetan aritzeko duen gaitasuna. • Hortaz, zehaztapen hauetan argi definitzen eta kontuan hartzen ditugu ondoko alde hauek: partehartzaileak, arloak, komunikazio gaiak, komunikazio atazak, komunikazio jarduerak eta estrategiak, testu-motak eta testu-generoak, testuen luzera, testuen abiadura, azentuaren argitasuna... Sakondu nahi duzu?
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 3) Nola sortzen da? 3.2.) Prozedura • ALTEk eta Europako Kontseiluak proposaturiko Azterketaren Zehaztapenen Eredua jarraiki, EGA Azterketaren zehaztapen orokorrak prestatu dira. • Dokumentu honetan oinarriturik, aditu-talde batek galderak eta materialak sortzen eta aukeratzen ditu, benetako testuak eta kanalak erabiliz: egunkariak, aldizkariak, eleberriak, irratsaioak... • Azterketen kalitatea egiaztatzeko, materialak probatzen dira, eta horrela, informazioa lortzen da, behin-betiko azterketak prestatzeko. Horrela jakin dezakegu zein izanen den item bakoitzaren zailtasun-neurria, diskriminazioa, fidagarritasuna... • Itemek ezaugarri batzuk bete behar dituzte, baliagarriak izateko: esaterako, % 25/30eko diskriminazio indizea izanen dute, gutxienez; hau da, C1 maila erakusteko balio beharko dute. Hurrengo adibideekin saiatuko gara azaltzen zer esan nahi dugun.
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA Hona bi adibide, bata egokia eta bestea baztertzekoa: • Atariko probako 36. itemean, % 51k D aukera hautatu dute eta erantzun zuzena da. 9. itemean ere, antzeko emaitza ikusten da (% 55ek aukeratu dute erantzun zuzena, B, alegia). Beraz, bi itemak dira onargarriak, zailtasunaren ikuspuntutik. • Diskriminazio indizeak bi emaitza alderatzen ditu: galdera bakoitzekoa eta azterketa osokoa. Azterketarien emaitzak lau multzotan sailkatzen ditugu: 4= oso nota altua, 3 eta 2=tarteko notak eta 1= oso nota baxua. Logikaz, emaitza onak lortu dituzten azterketariek item guztiak ongi edo oso ongi egin beharko lituzkete. Itemak desegokitzat joko dira azterketa hobekien egin dutenek gaizki egiten badituzte. Orain begiratu adibideari: • 36. itemean 4. multzoko gehienek D –erantzun zuzena- aukeratu dute eta 1. multzokoek B erantzuna –erantzun okerra-. Item honen diskriminazio indize altuak (RIT: 0,41) esaten digu bere lana ongi bete duela eta egokia dela azterketarako. • 9. itemean, berriz (RIT: -0,13), 1. multzokoek 4.ekoek baino hobeto erantzun dute. Horrek esan nahi du proba hau osotara okerrago egin dutenek ongi egin dutenek baino hobeki erantzun dutela. Segur aski itemaren planteamendua ez zen argia, edo beste aukerak (adibidez A) ez ziren egokiak. Horren ondorioz, item hau moldatu edo baztertu eginen da. Dagoen-dagoenean ez du balio.
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 4) Nola zuzentzen da? 4.1.) Atariko proba • Proba osoa irakurgailu optikoaren bidez zuzentzen da. Aukera anitzeko proba denez, erantzun zuzenak lehenago finkatu dira eta zuzenketa guztiz objektiboa da. • Hala ere, emaitzak jasotzen direnean, eta publiko egin baino lehen, irakurle optikoak emandako emaitzak Euskara Atalean berriro egiaztatzen dira. Zuzenketa bikoitzak ez dela akatsik izan bermatzen du.
Gai? Zuzenketa fitxa 2010eko balorazio eskalak (atazari egokituak) EGA - Balorazio eskala orokorrak EEMB C1eko deskribatzaile argigarriak AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 4.2.) Ekoizpenak • Ekoizpenen zuzenketaz EGA Epaimahai Ofiziala arduratzen da. Esperientzia handiko euskara irakasleek eta teknikariek osatzen dute epaimahaia. • Zuzenketa bikoitza: bi zuzentzailek zuzentzen dituzteproba GUZTIAK, idatziak eta ahozkoak, ondoren azalduko dugun prozeduraren arabera: • Proba idatzia • Plika sistema erabiltzen da, anonimotasuna gordetzeko. • Zuzentzaile bakoitzak bere nota jartzen du. • Ondoren, binaka, zuzentzaileak ados jartzen dira nota erabakitzeko (gai/ez gai). • Adostasunik lortzen ez bada, epaimahaiak ematen du nota.
BALORAZIOA ESKALA AZTERTZAILE 1 (Parte-hartzailea) AZTERKETARI 1 AZTERTZAILE 2 (Ikuslea) AZTERKETARI 2 BALORAZIO ESKALA Oharrak hartu AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 4.2.) Ekoizpenak • Ahozko proban ondoko eskema erabiltzen dugu: Azterketariek binaka egiten dute proba, aurrez aurre jarrita. Aztertzaileetako batek oharrak hartzen dituen bitartean, besteak azterketarien lanak antolatzen ditu. Proba bukatu eta gero, bi aztertzaileek erabakiko dute ea azterketariak GAI izan diren egokitutako ataza aurrera eramateko, ezarritako irizpideen arabera.
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 5) Datuen analisia • Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua 2005ean hasi zen EGAren 3 proben ikerketa estatistikoa egiten. Horren helburuak hauexek dira: • Egokitzapen soziologikoa egiteko asmoarekin, azterketarien ondorengo ezaugarrien analisia egiten da: ama-hizkuntza, jatorria, bizitokia, gizonezkoa edo emakumezkoa, adina, titulazioa, murgiltze ereduan ikasi izana... • Proben fidagarritasuna ziurtatzea: probaren baitan, item guztiak egokiak diren maila neurtzeko (barneko baliotasuna). • Deialdi desberdinetako azterketak alderatzea, haien arteko baliokidetasuna egiaztatzeko asmoz. • Informazioa biltzea, EGA azterketa Europako Erreferentzi Markoarekin lotzeko. Sakondu nahi duzu?
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 5) Datuen analisia • Adibidea: 2010eko Atariko Probaren emaitzak. (1. deialdia).
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 5) Datuen analisia Azterketaren emaitzak kontuan hartuta, ikerketa estatistikoak egiten dira: materialak probatu direnean lortutako emaitzak eta azterketan izandako emaitzak erkatzen dira. Prozedura • Materiala probatzeko fasean egindako aurreikuspena bete den ala ez aztertu behar da, azterketa osoari eta item bakoitzari dagokionez. Lehen paratu dugun adibidea gogoratzen badugu, 36. itema aukeratu genuen egokia iruditu zitzaigulako, baina ongi funtzionatu zuen 2008ko ekaineko deialdian, benetako azterketarien aurrean? • 2008ko ekaineko deialdian, 40. itema izan zen. Materialen proban, % 51k asmatu zuten, eta 2008an, % 53k; beraz, aurreikuspenak bete ziren. Ez du diskriminatu 1. proba-fasean bezain ongi, baina, hala ere, azterketarien multzoak ongi bereizi ditu, 4. taldeak 1. taldeak baino askoz hobeto egin du-eta. Honek guztiak esan nahi du item hau ongi aukeratu zela eta nahi genuena neurtu zuela.
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 5) Datuen analisia Zuzentzaileen lana eta irizpideen bateratzea Atariko proban zuzenketa erabat objektiboa da, baina proba idatzian eta ahozko proban zuzentzaileak pertsonak dira, eta aldagai subjektiboa sartzen da jokoan. • Proba idatzian eta ahozkoan, zuzentzaileek emandako kalifikazioak biltzen dira, banaka eta binaka emandakoak. • Datuokin ikerketa estatistikoa egiten da, irizpideetan zuzentzaileak bat datozela, eta, ondorioz, kalifikazioen fidagarritasuna eta egonkortasuna bermatzen direla ziurtatzeko. Ikerketa estatistiko horretan, ondorengoak aztertzen dira: • Zuzentzaile bakoitzak jarritako notak (adostu baino lehen). • Bikotekideen arteko noten korrelazioak. • Muga kritikoan izandako ezberdintasun esanguratsuak. • Binaka adostutako notak. • Azken erabakiak. • Txosten bat idazten da, ondoko helburu hauekin: • Zuzentzaileei informazioa emateko, haien lana hobetzeko asmoz. • EGA Batzordea informatzeko, ondoren erabakiak har ditzan. • Hurrengo urteetako zuzentzaileen irizpideak batze aldera, ahalik eta gehien.
6) Emaitzak emateko era Emaitzak Hezkuntza Departamentuko webguneanargitaratzen dira. Horretaz gain, Euskara Ataletik zuzenean edo telefonoz jaso dezakezu informazioa. 2008tik aurrera, eta emaitzen konfidentzialtasuna babestearren, NANaren zenbakia webgunean sartu behar da, emaitzak ikusi ahal izateko. Behin-behineko emaitzak jakinarazten dira. Horren ondoren, erreklamazioak aurkezten ahal dira eta horiek ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak argitaratzen dira. AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 7) Erreklamazioak • Erreklamazioak idatziz aurkeztu behar dira, behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri ondoren, biharamunetik hasita, eta bi egun balioduneko epean. • Erreklamazioa idatziz eskatu behar da. Hona hemen erreklamazioa eskatzeko eredua. 8) Hiru probak ikustea • Saio didaktikoak dira, eta helburua ikastea da, ez erreklamatzea. Hiru probak egin ondoren antolatzen dira. • OHARRAK
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA Sakondu nahi duzu? 9) Baliokidetzak
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 9) Baliokidetzak • 102/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Euskararen Gaitasun Agiria-EGA eta titulu horren baliokidetzat jotzen diren titulu eta ziurtagiriak euskarazko C1 jakite mailarekin berdintzen dituena. Maila hori Europako Kontseiluko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan zehazten da. • 48/2009 DEKRETUA, otsailaren 24koa, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzeko Dekretua aldatzen duena.
AZTERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA 10) Aurreko deialdien gaineko informazioa • Azken urteotan, 1999. urtetik aurrera, behinik behin, gaindituen kopurua % 20 ingurukoa izan da. EGA proba irekia da, eta izena emateko, ez da aldez aurretik bestelako agiririk aurkeztu beharrik; beraz, ez da harritzekoa atariko proba gainditzen dutenen kopurua hain handia ez izatea. Ahozko proba gainditzen dutenen kopurua, berriz, askoz handiagoa da, % 75ekoa. Datu hori oso erregularra da urtetik urtera, ondoko grafikoan ikusten ahal denez: