540 likes | 752 Views
José Manuel Jiménez Bolaño Ordizia, 2012ko iraila. AURREZTE ETA ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA GURE ETXEAN. Txinako esaera zaharra. “Mundua aldatzeko lana hartu aurretik, eman hiru buelta zeure etxean barrena”. ENERGIA ETA GU. Kontsumitzaileak Aurrezte eta eraginkortasun energetikoa
E N D
José Manuel Jiménez Bolaño Ordizia, 2012ko iraila AURREZTE ETA ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA GURE ETXEAN
Txinako esaera zaharra “Mundua aldatzeko lana hartu aurretik, eman hiru buelta zeure etxean barrena”
ENERGIA ETA GU • Kontsumitzaileak • Aurrezte eta eraginkortasun energetikoa • Efikazia VS. Eraginkortasuna
Datu batzuk • Estatu espainiarrean 18,5 milioi etxebizitza daude. • Etxebizitzen %87a bertan bizi denaren jabetzakoak dira. • Etxebizitzek eta eraikuntzak energia guztiaren %20a kontsumitzen dute, eta CO2 -ren isuriaren %25a baino gehiagoren ardura dute. • Etxebizitzek eta garraio pertsonalak sortzen dituzten isuriak handitzen ari dira, eta gaur egun isuri guztien ia herena dira.
Gure etxeetako elektrizitate-kontsumoa murriztea… …DERRIGORREZKOA DA: CO2 isuri gutxiago atmosferara = Berotegi efektua murriztea = Berotze globala txikiagoa = Klima aldaketa arinagoa. …EFIKAZA DA: 1kwh etxeko elektrizitatea = 1 kg CO2 zentral termikoan. …ETA GAINERA: Energia elektrikoa aurreztuz: *Euri azidoa * Marea beltzak * Airearen kutsadura * Hondakin erreaktiboak * Istripu nuklearren arriskua * Arma atomikoen ugaritzea * Baso eta oihanen suntsiketa * Inguru naturalen hondamena * Desertifikazioa. ekidingo ditugu
Elektrotresna arruntek duten potentzia (watt) 8 goritasun lanpara 8 fluoreszente konpaktu Telebista Ordenagailua Ogi txigorgailua Plantxa Mikrouhin labea Labe elektrikoa Hozkailua Garbigailua
EUROPAKO HOZKAILU ETA TRENEN ENERGIA KONTSUMOAREN ALDERAKETA
EnergiaHozkailua Fabrikatzailea Modeloa Eraginkorragoa Eraginkortasun txikiagoa Energia kontsumoa (kwh/urte) Elikagai freskuentzat bolumena Elikagai izoztuentzat bolumena Zarata (dbel) EnergiaLabea Fabrikatzailea Modeloa Eraginkorragoa Eraginkortasun txikiagoa Energia kontsumoa (kwh/urte) Bolumen netoa Zarata (dbel) Etiketatze energetikoa ELEKTROX WO1433FU 320 155 49 40 FORNEX WO1433FU 230 10 40 A A+
Hozkailua erosterakoan A+ edo A++ etiketa energetikoa duena erosi. Energia eta dirua aurrezten da Behar baino hozkailu handiagoa ez erosi. Hozkailua eta izozkailua leku fresko eta aireztatuan jarri, eta bero iturrietatik urrun: eguzki erradiazioa, labea… Garbitu gutxienez urtean behin hozkailuaren atzeko aldea. Atea ahal den gutxien ireki eta ahal den azkarren itxi: energiaren alferrikako gastua ekiditen da. Izotz geruzak 3 mm-ra heldu baino lehen desizoztu: %30eko aurreztea lortzen da. Ateetako gomak egoeran onean daudela eta ondo isten dutela frogatu: hotzaren galera ekiditen da. Ez sartu inoiz elikagai beroak hozkailuan; kanpoan hozten uzten badira energia aurrezten da. Elikagaiak hozkailu barruan desizoztu Hozkailua
Hozkailua: Ohitura onak • Elikagaiak 3ºC eta 5ºC artean ondo kontserbatzen dira. Gutxitzen den gradu bakoitzeko, kontsumoa %6 edo %8 igotzen da. • Elikagaiak hozkailuan desizoztu sukaldatu aurretik. • Oporretan hozkailua deskonektatu eta ateak zabalik utzi. • Ez sartu elikagai beroak hozkailuan. Elikagaiak giro tenperatutan behar dute sartzerakoan; beroago sartzen baldin badira, energia gehiago beharko du hozkailuko tenperatura mantentzeko. • Utzi 5 cm-ko tarte librea hozkailua eta hormaren artean, honela airearen zirkulazioa hobetu eta errendimendua %15ean handitzen da. • Hozkailuan elikagaiak estalita mantendu, honela barruko hezetauna gutxitu eta errendimendua handitzen delako. • Hozkailu atzeko serpentina garbi mantendu, urtean behin edo bitan hautsa kenduaz. • Hozkailua bete, baina ez gehiegi. Hutsak, erdi hutsak edo oso beteak daudenean eraginkortasuna galtzen dute.
Hozkailua eta izozkailua %4 %7 %8 HOTZ GALERAREN ARRAZOIAK %13 %68
LABE ELEKTRIKOAK • Labe elektrikoa erosterakoan A motakoen abantailak kontuan izan. • Ez ireki labea behar ez denean. Irekitzen den bakoitzean metatutako energiaren %20a galtzen da. • Labearen edukiera osoa aprobetatu, elikagai bat baino gehiago aldi berean erreaz. • Erreketa bukatu aurretik labea itzali, hondar beroari probetxu ateratzeko. • Konbekzio-labeek denbora eta energia aurrezten dute.
Sukaldeak • Ekipamendu gehiago dutenek gehiago kontsumitzen dute. • Jaki oso elaboratuak ez badituzu prestatzen, ekipamendu gutxiagoko sukaldea aukeratu (plaka gutxiago, laberik gabe) • Energia ikuspegitik, gasa aukera hobea da elektrizitatea baino. • Eltzeak edo zartagiak plakaren tamaina izan behar dute, gutxi gora behera; hobe metalezkoak edo zeramikazkoak badira. • Sukaldatzerakoan tapa erabili bero galera ekiditeko. • Hondar-beroarekin sukaldatu, ahal denean. • Irakiten hasten denean gutxitu sua ahal den neurrian.
Badira bi sukalde mota, kontsumitzen duten energiaren arabera: gasa edo elektrizitatea erabiltzen dutenak eta azkenekoen artean erresistentzia konbentzionalekoak, bitrozeramikoak, edo indukziokoak. Orokorrean gasezkoak elektrikoak baino eraginkorragoak dira, eta azken hauen artean, indukziokoak dira azkarrenak eta energia gutxien kontsumitzen dutenak. • Sukalde elektriko konbentzionaletan plaken hondar beroa aprobetxa daiteke sukaldatzetik bukatu baino bost minutu lehenago itzaliz. • Sukalde elektrikoetan ipurdi lodiko eta barreiatzaileko tresneria erabili, horrela ontzi guztian tenperatura homogenoagoa lortzen delako. • Hobe da presio-eltzea erabiltzea, denbora eta energia aurrezten baitute. • Ontziaren ipurdia suaren azalera baino handixeagoa izatea komeni da, horrela egosketa azkarragoa izango da eta energiaren %20a aurrezten da. • Sukaldatzerakoan kontuan izan behar dira bertan dauden beste baliabideak. Mikrouhinak labearen ordez erabiliz, denboraz gain, energiaren %60 eta %75 artean aurrezten da.
Komeni da eltzea edo zartagiaten tamaina plakarena bezain handia edo handiagoa izatea, sukaldeak sortzen duen beroa ez galtzeko Sukaldetzarakoan eltzeei estalkiak jarri Neurriko ontziak
Orokorrean gasa erabiltzen duten sukaldeek elektrikoek baino energia gutxiago gastatzen dute, eta aurrezteko aukera ona dira GASA ELEKTRIKOA Hogares kioto
Ohitura onak: sukaldeak, labeak, mikrouhinak • Elikagaien loditasunaren araberako distantzian ipini hauek grill-ean: zenbat eta lodiagoak izan, urrutiago, zenbat eta meheagoak, hurbilago. • Sukaldatu behar den jakiarentzat egokia den labearen tenperatura aukeratu behar da. • Erreketa bukatu baino pixka bat lehenago itzali labea, hondar beroak prozesua amaituko du eta. • Funtzio anitzeko labeek betiko labeen eta mikrouhinen prestazioak dituzte, honela dirua eta lekua aurrezten delarik. • Labearen ordez mikrouhinak erabiltzen baldin badira, energiaren %70-80 aurrezten da. • Bitrozemiketan beroaren barreiatzaile den ipurdia eta altzairu herdiolgaitzezkoak diren tresnak erabili. • Sukaldatzerakoak behar den ur kantitatea bakarrik erabili. • Indukzio-sukaldeak eraginkorragoak dira, baina erosterakoan garestiagoak. • Elikagaiak zati txikitan moztuta, mikrouhinen energia hobeto aprobetxatzen da. • Mikrouhin labea da tresnarik eraginkorrena energia aurrezteko sukaldatzeko garaian. • Sukaldatzerakoan eltze eta ontzien tapak erabili, horrela elikagaiak azkarrago berotzen direlako eta energiaren %65a aurrezten delako. • Gutxitu sua (gasa edo elektrikoa) irakiten hasten denean: berdin berdin egosiko da. • Labea lanean ari denean ez ireki atea beharrezkoa ez bada: irekitze bakoitzean metatutako beroaren %20a galtzen da.
Ontzi-garbigailua • Ontzi-garbigailua erosterakoan etiketa energetikoa kontuan hartu: gutxienez A motakoa izan dadila. • Ontzi-garbigailuaren tamaina beharren araberakoa izan behar du. • Erabat beteta dagoenean erabiltzen saiatu, programa ekonomikoak eta tenperatura baxukoak aukeratuz. • Erdi beteta baldin badago, programa labur edo ekonomikoak erabili. • Mantenimendu zaindu iragazkia garbituz eta gatzaren eta distira-emailearen mailak mantenduz. Instalatzaileari kontsultatu ontzi-garbigailua sukaldeko ur beroarekin konektatzeko aukerari buruz.
Ontzi-garbigailua • Kontsumitzen duen energiaren %90a ura berotzen erabiltzen du, eta %10a soilik motorra mugitzen. • Hala ere, ontzi-garbigailu on batek, bere kontsumoa handia izan arren (1,5 kw.h), eskuz garbitzeak baino ur bero gutxiago kontsumitzen du. • Makina kargatzerakoan fabrikatzailearen argibideak jarraitu, baxeraren zikintasunari dagokion programa aukeratuz. • Detergente dosi egokiak erabili, gehiegi edo gutxiegi botatzeak energia kontsumo handiagoa suposatzen duelako eta garbiketaren kalitatea kaltetzea. • Errendimendu handiena lortze arren, ontzi garbigailuan ontziak ipintzerakoan dagozkion argibideak jarraitu. • Eskuz ur beroarekin garbitzea baino %60 merkeago izan daiteke ontzi-garbigailuaren erabilera.
Arropa-garbigailua • Erosterakoan gutxienez A motako etiketa duena izan dadila. • Garbigailuaren edukiera guztia aprobetxatu; ahal deneankarga osoarekin funtziona dezala. • Ahal dela tenperatura baxuko programak erabili. • Ura “gogorra” bada deskaltzifikatzaileak erabili eta noizean behin garbigailuaren iragazkia garbitu. • Zentrifugatuz lehorgailuan baino energia gutxiago gastatzen da arropa lehortzerakoan. • Ur-zunda duten garbigailuek ez dute ura aldatzen hau zikina dagoen artean. • Erdi kargako programak energia kontsumoa gutxitzen du. Garbigailua erosterakoan kontuan izan behar da garbiketa kontsumoa eta garbigailuaren zentrifugatuko birak, hala lehortzerakoan denbora eta energia aurrezten baita.
Arropa garbigailuak • Garbigailua aukeratzerakoan kontuan eduki zentrifugatu abiadura handikoa izatea eta aztertu bitermikoa izatearen errentagarritasuna. • Hainbat garbigailuk karga erdiko programak eta aurrezte sistemak dituzte, arroparen kargaren arabera ur kantitatea eta honen beroketa egoki daitezkeenak. • Aurretik kargatzen diren garbigailuak gainetik kargatzen direnak baino gutxiago kontsumitzen dute. • Ur beroa benetan behar denean bakarrik erabili: 30º-tan egiten den lixibak 50º-tan egiten denaren energiaren erdia kontsumitzen du. • Arropa-pieza bakarra garbitzeak ia garbigailu betea garbitzeak adina ur eta energia behar du, beraz, ahal den guztian fabrikatzaileak gomendatutako gehiengo kargarekin erabili. • Detergente batzuk oso emaitza onak ematen dituzte ur hotzarekin, beraz ur beroa ez bada behar, ez erabili. • Iragazkiak periodikoki garbitu. • Antzeko ezaugarriak dituzten arropak aldi berean garbitu.
Lehorgailua Arropa eseki lehorgailuaren ordez = 100% • Lehorgailua erosterakoan kontuan izan gutxienez A etiketa energetikoa izan dezala. • Gasa erabiltzen lehorgailuak %60 merkeagoak dira: Ahal izanez gero, aukera egokia da. • Edukiera guztia aprobetxatu eta karga osoarekin lan egin dezan saiatu. • Lehorgailua erabili aurretik zentrifuga ezazu arropa garbigailuan. • “Lisatze puntua” programa erabili, lehorgailuak hori baldin badu. • Periodikoki iragazkia eta aireztatze hodiak garbitu. • Baldintza klimatikoek arroparen lehortze naturala eragozten duteneak bakarrik erabili lehorgailua. • 1000 bira minutuko zentrifugatu baten ondoren ura arroparen pisuaren %60a da gutxi gora behera. Ur hau lehorgailuan kendu behar bada, zenbat eta gehiago zentrifugatu, orduan eta lehortze prozesu azkarragoa eta merkeagoa.
Ohituara onak: Lehorgailua • Garbitu erregularki iragazkia. • Arropa lehortu ondoren ondo tolestu eta pilatzen bada, lisatu beharra arintzen edo ezabatzen da. • Kontratuak ahalbideratzen badu, erabili garbigailua eta lehorgailua tarifa murritzeko ordutegian.
Lisaburdina edo plantxa • Lisaburdinaren gainazala zaindu, beti leuna eta garbia egon behar da, beroa uniformeki transmiti dezan. • Lisaburdina bukatu baino 5 minutu lehenago itzali hondar-beroa aprobetxatzeko. • Arropa pixka bat urarekin zipriztindu baina gehiegi buzti gabe. • Saio bakoitzean ahal den arropa gehiena lisatu. Lisaburdinak berotzeko behar duen elektrizitatea alperrik galtzen da arropa gutxirekin erabiltzen denean. • Hasieran berotasun gutxien behar duen arropa lisatu eta ondoren, lisaburduna berotzen den neurrian, gehien behar duena. • Ahal dela egunez lisatu, honela argiztapenean aurrezten da eta. • Ez utzi lisaburdina piztuta beste zerbait egin behar denean. • Kableak eta entxufeak egoera onean daudela frogatu.
Xurgagailua • Etxearen garbitasunerako tresna egokia da, batez ere, alfonbra, gortina, tapizatutako altzarien garbiketarako. Horregatik: • Egoera onean mantendu, poltsa aldatuz edo hustuz erabat bete aurretik. • Tutu malgua zaindu, aire galerarik izan ez dezan. • Aho egokia erabili, xurgatu behar den azaleraren araberakoa. • Erabilitakoan iragazkiak garbitu.
Argiztapen artifiziala • Ahal den guztian argiztapen naturala erabili. • Erabiltzen ari ez diren geletako argiak ez utzi piztuta. • Ordezkatu goritasun bonbillak (betikoak) kontsumo baxukoengatik. Argiztapen maila berdinerako energiaren %80a aurrezten dute eta 8 aldiz gehiago irauten dute. • Lanpara elektronikoek gehiago irauten dute eta gutxiago gastatzen (100 g inguru pisatzen dute eta kontsumo baxuko ohikoak 400 g). • Ordu luzeetan argia behar den lekuetan, sukaldean adibidez, hodi fluoresteak erabili. • Argi apaingarriak ahal den neurrian murriztu eta presentzia-detektagailuak ipini atari, garaje eta leku komunetan; honela argiak automatikoki piztu eta itzaliko dira. Kanpoko argientzat programagailuak ipini. Aurrezpena lanparetan. Baliokidetasun taula GORITASUN LANPARA KONTSUMO BAXUKOA 40 w 8 w 60 w 12 w 75 w 15 w 100 w 20 w Iturria: IDAE GORITASUN LANPARA Kontsumitzen duten energiaren %5a bakarrik bihurtzen dute argi
Hiru argiztapen sistemen eraginkortasun energetikoa ARGIA BEROA GoritasunaFluoreszentea
Argiztapena • Itzali beti erabiltzen ari ez zaren argiak. • Egunez argi naturala erabili. • Kolore argiko hormak eta gortinak dituzten espaziek argiztapen artificial gutxiago behar dute. • Ordezkatu goritasun fokoak eta halagenoak kontsumo baxuko lanparengatik. • Hala ere, argi halogenoek goritasunekoek baino argi gehiago ematen dute eta hiru aldiz gehiago irauten dute. • Ez erabili lanpara fluoreszenteak argiak askotan piztu eta itzaltzen diren lekuetan. • Fokuak eta lanparak periodikoki garbitu. • Etxeko energia kontsumoaren herena argiztapenari dagokio eta, ondorioz, elektrizitate kontsumoaren fakturaren herena.
Ohitura onak: Aurreztu argian • Itzali argiak behar ez direnean eta gogoratu itzaltzeaz gelatik irtetean. • Leku komunetan instalatu gailu elektronikoak argiak automatikoki piztu eta itzaltzeko. • Leku publikoetako argiak ez utzi piztuta, faktura zuk ordaindu behar ez duzulako. • Aprobetxatu argi naturala ahal den guztian. • Irakurtzeko, josteko, idazteko edo ikasteko hurbileko argiak erabili eta argi ez-zuzenak ezabatu. • Kolore argiz pintatutako gelen barruko argitasuna handiagoa da. • Lanparen pantailak garbitu. • Betiko bonbillak aldatzerakoan kontsumo baxukoak ipini: energiaren %80a aurrezten da eta 10 aldiz gehiago irauten dute. • Ez erabili behar baino potentzia handiagoko lanparak. • Argiaren intentsitatearen erreguladore elektronikoek goritasun bonbillen eta halogenoen kontsumoa murriz dezakete.
Ordenagailua • Ekipoa erosterakoan “Energi Star” aurrezpen sistema dutenak kontuan hartu. Funtzio honek ordenagailua erabiltzen ez denean energia gutxi kontsumitzea eragiten du. • Pantaila da energia gehien kontsumitzen duen ordenadorearen partea. Pantaila lauek (TFT) ohikoek baino energia gutxiago kontsumitzen dute. • LCD pantailek funtzionatzen ari direnean energiaren %37a aurrezten dute eta %40a itxaronaldian. • Etengailua duten konexio oinarri anitzak erabili ekipo guztiak aldi berean deskonektatu ahal izateko. • Itxaronaldiko kontsumoa funtzionatzen ari denekoaren %15a baino handiagoa da. • Gutxien kontsumitzen duten pantaila-babesak kolore beltzekoak dira. • Itzali ekipoak 30 minutu baino gehiagoan ez direla erabiliko aurreikusten bada. Zalantza baldin baduzu, itzali
Stand by, kontsumo fantasma Etengailua duten lapurrak erabili konektatutako ekipo guztiak itzaltzen direla ziurtatzeko Telebistaren deskodetzaile berrienek zaharrek baino sei aldiz gutxiago kontsumitzen dute
Ba alzenekientelebistaren urteko kontsumoaren %70a stand-by posizioan gertatzen dela? No al “Stand by”
Etxetresna elektrikoen izkutuko gastua • Etxetresna elektriko askok geldirik dauden bitartean duten argi pilotuak energia gastu esanguratsua suposatzen du. • Tresna elektriko askok nahiz itzalita egon, entxufetik atera gabe baldin badaude, etenik gabe energia kontsumitzen jarraitzen dute, adibidez ukipen-agintea duten sukalde elektrikoek. Modelu desberdineen arabera 15 eta 65 wh kontsumitzen dute (x 8760 ordu/urte = 131 kwh/urte eta 570 kwh/urte artean. • Etxetresna elektriko batzuk barrutik korronte jarraiarekin funtzionatzen dute eta barruko ala kanpoko elikatze-iturria dute, entxufetik atera ezean beti piztuta mantentzen dena. Irratikaseta, minikate, kargadoreen kasua da. • Azkenik badira beste tresna batzuk beti funtzionatzen ari direnak, behar izan ala ez, bideoa, antenaren anplifikadorea, haririk gabeko telefonoa, igorgailuak esate baterako. • Tresna elektrikoz hornitu samarra dagoen etxebizitza batek eguneko 1,6 kwh kontsumoa izan dezake, nahiz eta bertan inor bizi ez. Xahubide izugarria!
Bero ponpa • Ez erosi behar duzuna baino tresna handiagorik. • Tenperaturaren zenbakizko kontrola duela frogatu: tenperatura gradu aldatzen baldin baduzu energia kontsumoa %7 aldatuko da. Bero ponpa edo hozte-sistemen erabilera arrazionala egitea oso garrantzitsua da. Barruko giro tenperatura neguan ez da izan behar 20º baino handiagoa eta udan ez da izan behar 25º baino baxuagoa. Energia asko aurreztuko dugu erosotasunean galdu gabe.
Udan: Sabaiko haizagailua erabili aire girotuaren ordez. • Aire girotuaren kasuan ezarri tenperatura 25ºC eta 27ºC artean eta leiho eta ate guztiak itxi. • Egunez itxi leihoak, gortinak eta eguzkiak jotzen duen aldeko pertsianak eta gauez ireki, aire freskoa sar dadin.
Berokuntza • Erabiltzen ez diren geletan jaitsi tenperatura edo itxi erradiadoreak eta hauetako atean itxita mantendu. • 12 ordu baino gutxiagoan etxea hutsik geratzen bada, termostatoa 15 º-tan jarri, eta denbora gehiagorako, berogailua erabat deskonektatu. • Ez estali gortinekin erradiadoreak eta aire beroa ateratzen den puntuak. • Egunez eguzki izpiak sartzen utzi, hauek dakarten beroa aprobetxatzeko. Gauez itxi gortinak eta pertsianak. • Etxea aireztatzen denean, nahikoa da hamar minutuz egitea, eta denbora horretan berogailua itzalita eduki behar da. • Neguan osasuntsuena eta arrazionalena egoki jantzita egotea da, bai kalean, bai etxe barruan. • Garrantsitsua da bero ihesik ez egotea eta, behar izanez gero, isolatu leihoak eta ateak burletekin. • Neguan 20º-ko tenperatura egokia da etxe barrurako. Gradu bakarra igotzen denean %7 energia gehiago kontsumitzen da.
Berokuntza: Aholku erabilgarriak Gauez berokuntza sistema itzali eta goizean, etxea aireztatu eta leihoak itxi arte, berriro ez piztu. Logeletan 18 ºC-ko tenperatura nahikoa da. Ez estali erradiadoreak, ez erabili arropa lehortzeko. Balbula termoestatikoak instalatu.
Berokuntza: Aholku erabilgarriak Urtean behin gutxienez, erradiadoreak purgatu. Ekipamenduen mantenimendu egokia egin. Kanpora ematen duten hormetako erradiadoreetan xafla islatzaileak instala daitezke Gauez pertsianak eta gortinak itxi
1º + = 7% 20º
Etxebizitzaren isolamendua Iturria: ADEME
Isolamendurako aholkuak Pertsianen kutxek zirrikiturik ez dezaten izan eta ondo isolatuak egon daitezen zaindu. Kristal bikoitzeko eta zubi termikoaren haustura duten arotzeriko leihoak gomendagarriak dira. Zirrikituak estaltzeko eta aire infiltrazioak gutxitzeko silikona edo burleteak erabili behar dira.
Etxeko ur beroa Etxeko energi kontsumoaren %15etik 25%era SARRERA
Etxeko ur beroa Bat-bateko sistemak Metaketa sistemak
Berogailuaren erabilera etxean • Ur beroaren erabilera puntutik ahal den hurbilen instalatu behar da ur-berogailua. • Berrikusi ez dagoela ur ihesik. • Berogailuaren tenperaturaren hautagailua puntu egokian ipini, ez beroegi. • Iturri termostatikoak instalatu. • Xaboia ematen ari zaren bitartean iturria itxi. • Profesional aditu batek berogailua periodikoki berrikusi behar du.
Eguzkiaren bero energia erabiltzea errentagarria da Ura berotzekoeguzki panela Ur bero eta berokuntza sistema eguzkiaren bero energiaren bidez. Eguzki dutxa lorategian
Uraren aurrezte sistemak % 50 Emariaren erreduktore batek uraren %50a aurrezteko aukera ematen du.