80 likes | 463 Views
Arnas aparatua. CO 2. Elikagaiak. Oxigenoa. Digestio-aparatua. Iraitz- aparatua. Garraio- sistemak. Hondakinak.
E N D
Arnas aparatua CO2 Elikagaiak Oxigenoa Digestio-aparatua Iraitz-aparatua Garraio-sistemak Hondakinak Gogoratu: nutrizioan, substantziak trukatzen dira gure zelulen eta gorputzaren kanpo-ingurunearen artean, trukerako eremuei (digestio-aparatua, arnas aparatua eta iraitz-aparatua) eta substantziak garraitzeko bi sistemei (zirkulazio-aparatua eta sistema linfatikoa) esker.
Odola, zirkulazio-aparatua betetzen duena Linfa, sistema linfatikoa betetzen duena • Truke hori ez da zuzenean gertatzen, barne-ingurunearen bitartez baizik; barne-ingurune hori gorputzeko hiru likidok osatzen dute: Plasma interstiziala, zelulak inguratzen dituen likidoa
Elikagaiak Oxigenoa • Dakizunez, digestio-aparatuan jasotako elikagaiak eta arnas aparatuan jasotako oxigenoa odoletik plasma interstizialera pasatzen dira… …eta plasma interstizialetik zeluletara.
CO2 Hondakinak •Aldi berean, CO2-a eta beste zelula-hondakin batzuk zeluletatik plasma interstizialera pasatzen dira… …eta hortik odolera; hala, odolak kanporatuko diren lekuraino eramango ditu.
Hori sistema linfatikoak egiten du.Nola? • Substantzien mugimendu horrek aldaketak eragiten ditu plasma interstizialaren eta odolaren konposizioan, eta, deskribatutako trukeak egiten jarraitu ahal izateko, likido horiek konponsizio egonkorra izan behar dute.
Plasma •Odol-plasma kapilarretatik likido interstizialera iragazten da, eta, alderantziz, likido interstizialetik kapilarretara. • Sistema linfatikoak sortzen den gehiegizko plasma interstiziala jasotzen du eta odolera itzultzen du.
Elikagaiak Oxigenoa CO2 Plasma Hondakinak • Plasma interstizialaren, odol-plasmaren eta linfaren arteko likido-isuriei esker, barne-ingurunearen konposizioak egonkor eta orekatuta irauten du. Barne-inguruneko likidoen arteko oreka-egoera horri honela esaten zaio: HOMEOSTASIA.