140 likes | 720 Views
Golgi-ren aparatua. Edukiak. Sarrera. Golgi-ren aparatuaren egitura. Golgi-ren aparatuaren funtzioak. Irudiak. EGITURA.
E N D
Edukiak • Sarrera. • Golgi-ren aparatuaren egitura. • Golgi-ren aparatuaren funtzioak. • Irudiak.
EGITURA • Golgi-ren aparatua erretikulu endoplasmatikotik etorririko molekulak(proteina zein lipidoak)eraldatu,paketatu eta beren garraioa zuzentzeaz arduratzen den organulu mintzakara da. • Organulu hau zelula eukariotiko guztietan dago eta bereziki garaturik aktibitate jariatzailea daukatenetan. • Camillo Golgi fisikari italiarrak identifikatu zuen lehen aldiz 1898an, eta haren omenez du izena.
Disko itxurako egitura lauez eta elkarturiko besikulez osatuta dago. • Zaku formako xixkuz osatua dago.Xixku horie zisterna ere esaten zaie,eta horien barnean Golgi-ren aparatuko lumena deritzon gunea dago.
Zisternak lautik seira bitarteko multzotan biltzen dira diktiosoma bat eratuz. • Diktiosomen inguruan xixku txiki mordoa dago;zisternetan eratu eta ondoren,askatu egiten dira horietatik.
Ongi bereizitako 2 aurpegi dituzte diktiosomek: • Zis aldea, erretikulu endoplasmatikorantz begira.Honi esker organulu honetatik datozen materialak zisternetan sartzen dira. • Trans aldea,aurrekoaren aurkakoa.
Aurpegi honetatik xixku jariatzaileak askatzen dira (xixkuetan Golgi-ren aparatuak ekoizturiko gaiak daudelarik) eta mintz plasmatikoa edo lisosometara abiatzen dira.
FUNTZIOAK • Golgi-ren aparatuan erretikulu endoplasmatikotik datozen substantzien metaketa eta transformazioa gertatzen da. • Transformazioak sekuentzia gisa gauzatzen dira,substantziak diktiosomen zis aldetik trans aldera doazela.
Proteinak eta lipidoak erretikulutik irteten dira xixkuetan bilduta.Ondoren,hauek zitoplasmatik desplazatzen dira Golgi-ren aparaturantz. • Zis aldean txertatzen dira eta tranformazioak hasten dituzte.Trans aldera igaro bitartean ere transformatuz doaz.
Behin glikosilazio-prozesua amaitu ondoren,glikolipidoak eta glikoproteinak trans aldeko zisternetan sailkatu eta zenbait xixkutan txertatzen dira helburuaren arabera. • Zelularen kanpoaldera zuzentzen diren substantziak exozitosi bidez irteten dira zelulatik.Gero,hainbat funtziotan parte hartzen dute.Hala nola,guruin-epitelioen jariakinen osagai dira.
Lisosometara zuzentzen diren substantziak erretikuluan sintetizatuko entzimak dira,transformaziorik jasan gabe Golgi-ren aparatuan pilatu direnak