130 likes | 469 Views
GOLGI-REN APARATUA. Golgiren aparatua zelula eukariotiko guztietan agertzen da, globulu gorrietan izan ezik, eta bereziki garaturik aktibitate jariatzailea daukatenetan. Egitura.
E N D
Golgiren aparatua zelula eukariotiko guztietan agertzen da, globulu gorrietan izan ezik, eta bereziki garaturik aktibitate jariatzailea daukatenetan.
Egitura • Zaku formako xixkuz osatuta dago. Xixku horiei zisterna ere esaten zaie, eta horien barnean Golgi-ren aparatuko lumena deritzon gunea dago. Zisternak lautik seira bitarteko multzoetan biltzen dira diktiosoma bat eratuz
Diktiosomen inguruan xixku txiki mordoa dago; zisternetan eratu eta ondoren, askatu egiten dira horietatik. • Ongi bereizitako bi aurpegi dituzte diktiosomek:
Zis aldea • Erretikulu endoplasmatikorantz begira. Honi esker organulu honetatik datozen materialak zisternetan sartzen dira.
Trans aldea • Trans aldea, aurrekoaren aurkakoa. Aurpegi honetatik xixku jariatzaileak askatzen dira- xixkuetan Golgi-ren aparatuak ekoiztutako gaiak daudelarik- eta mintz plasmatikora edo lisosometara abiatzen dira.
Funtzioak • Golgiren aparatuan erretikulu endoplasmatikotik datozen substantzien metaketa eta transformazioa gertatzen da. Eraldaketa horiek honetan dautza gehienbat: erretikuluan sintetizatutako proteinak eta lipidoak gluzido-kateekin elkartzen dira glikoproteinak eta glikolipidoak lortzearren.
Proteinak eta lipidoakerretikulutikirtetendiraxixkuetanbilduta, eta xixkuakzitoplasmatikdesplazatzendiraGolgirenaparaturantz • Diktiosomenzisaldeantxertatzendira eta transformazioakhastendituzte. Erdikozisternetara eta transaldeetaraigarobitartean ere transformatuzdiraute • Behinglikosilazio-prozesuaamaituondoren, glikolipidoak eta glikoproteinaktransaldekozisternetansailkatu eta zenbaitxixkutantxertatzendirahelburuarenarabera.
Zelularen kanpoaldera zuzentzen diren substantziak exozitosi bidez irteten dira zelulatik eta hainbat funtziotan hartzen dute parte. Horrela adibidez, matrize estrazelularreko edo guruin-epitelioen jariakinen osagai dira
Lisosometara zuzentzen diren substantziak erretikuluan sintetizatutako entzimak dira, inolako transformaziorik jasan gabe Golgiren aparatuan pilatu direnak.Entzima horiek nahitaezkoak dira organulu horien aktibitate hidrolitikoa burutzeko.