10 likes | 170 Views
GAITASUNA Norberaren gorputzaren ezagutza sakona lortzea, barrutik eta kanpotik. EDUKIAK. KONTZEPTUAK Gizakia sistema biologiko gisa. Anatomia eta funtzio nagusiak. PROZEDURAK Giza antomia eta funtzio batzuei buruzko ikerlan erraza burutu. JARRERAK
E N D
GAITASUNA • Norberaren gorputzaren ezagutza sakona lortzea, barrutik eta kanpotik. EDUKIAK KONTZEPTUAK Gizakia sistema biologiko gisa. Anatomia eta funtzio nagusiak PROZEDURAK Giza antomia eta funtzio batzuei buruzko ikerlan erraza burutu JARRERAK Norberaren gorputza ezagutzeak duen garrantziaz jabetzea eta zaintzeko ondorio positiboak baloratzea, egun dauden siniskerien aurrean jarrera kritikoak garatuz. • JARDUERAK • Banaka: giza hezurren marrazki batean dakizkiten izenak idatzi (honela aurrezagutza finkatzeko). • Talde txikiak: Dakizkitena kideekin alderatu, gero gelako kide guztien artean komentazteko. • azkenez inork izendatu ez dituenak irakasleak izendatuko ditu ikasleek hezur guztien izenak eukitzeko. • 5-6 kidetako taldetan hezurrei buruzko gai ezberdinak ( internet, entziklopedia edo edozein baliabidetan begiratuta) aztertu. Gai posibleak: zerez osatuta daude?, hezurrekin erlazionatutako gaixotasunak… Informazio honekin orrialde bana idatzi eta klaseko beste kideei azaldu. • Ikasleak bi taldetan banatu. Talde batek giza organo ezberdinen izenak dituzten papertxo batzuk dituzte, talde horretako kide bakoitzak izen bat. Beste taldeak giza organoen marrazkiak dituzte. Bi taldeak nahastu eta bakoitzak bere bikotea aurkitu behar du. Marrazki bakoitzaren atzean idatzita dagoen azalpen txiki batez organo horren zeregina edota ezaugarriak daudelarik, bikote bakoitzaren kide batek irakurriko du beste denok apuntatu dezaten, azkenean denok azalpen guztiak eukiko dituztelarik.