80 likes | 184 Views
PLAN ESTRATEGIKOA HAUR, NERABE ETA GAZTEEN ZERBITZUA 2010 - 2012. GURE EGINKIZUNA:
E N D
PLAN ESTRATEGIKOA HAUR, NERABE ETA GAZTEEN ZERBITZUA 2010 - 2012
GURE EGINKIZUNA: • Gipuzkoan bizi diren haur, nerabe eta gazteek bizitzeko baldintza egokiak izan ditzaten laguntzea; horren bidez lortu nahi dugun helburua da haur eta gazte horien garapen osoa erdietsi eta beren eskubide guztiak erabil daitezen sustatzea, Gipuzkoako Lurraldean lan egiten duten gainontzeko eragileekin batera. • Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak jarduketa hauek burutzen ditu: • Zerbitzuak eta programak sustatzea eta garatzea • Haur, nerabe eta gazteen beharrak aintzakotzat har daitezen, gizartearen sentikortasuna sustatzea.
GURE IKUSPEGIA • Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen garapenerako ereduan aitzindari izatea. Eredu hori oinarrituta egongo da egoera horrekin lotura duten eragileen arteko lankidetzan, eta horren bidez xede hauek erdietsi nahi dira: • Haur, nerabe eta gazteen oinarrizko beharrei erantzuna ematea • Gizartearen beharretara eta eskakizunetara egokitzea • Hala bada, erreferentzia-puntu izan behar dugu, arrazoi hauengatik: • Gipuzkoan, haur, nerabe eta gazteek balioak eta gaitasunak garatzeko eta, hartara, autonomia handiagoa lortzeko eta helduarora iragaitea arrakastatsua izateko aukerak sortzen direlako. • Gipuzkoan, haur edo nerabeak arrisku-egoeran suertatzeko aukerak murriztearren arrakastaz lan egiten delako. • Gipuzkoan, arrisku- eta babesgabezia-kasu guztiak hautematen direlako eta behar bezalako arreta ematen zaielako. • Gipuzkoako gizarteak sentikortasuna erakusten duelako haur, nerabe eta gazteen beharren aurrean. • Gipuzkoako gizarteak baloratzen duelako “Zerbitzuak”, bertako langileek eta lotura duten eragileek egiten duten lana.
IKUSPEGIA • Bi aldaketa garrantzitsu egitea lortu nahi dugu: • Zerbitzuak Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen alorrean, sustapena egiteko, aurrea hartzeko eta babesteko orduan duen kokapenean. • Zerbitzuak, Gipuzkoako alor horretan gaur egun eragile garrantzitsua baita, erdi-erdian kokatuta egon nahi du eta aitzindaria izan nahi du, eragile guztiek partekatzen dituzten ikuspegien sorrera sustatzeko eta jarduketak koordinatzeko. • Jarduteko ereduan: • Gaur egungo ereduan sustapen- eta babes-zerbitzuak eskaintzen dira, horietako bakoitzak bere helburuak dituela, eta atalen arteko lankidetza garatzen da. • Garatu nahi dugun eredua bateratzailea izango da, helburu dituen intereseko taldeen beharrak hauteman eta behar horiei erantzutera zuzenduta, eta atalen arteko lankidetzan eta koordinazioan oinarrituta, helburu partekatuak erdiesteko. • Antolaketa egokitu behar dugu, Zerbitzuak dagoeneko dituen estrategietan sakontzeko: • Enpresa hedatuaren eredua. • Kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren kultura.
Babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabe guztiei behar bezalako arreta ematea, egoki gara daitezen • Haur eta nerabeen artean gertatzen diren babesgabetasun-kasu guztiak hautematea • Babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeek behar bezalako garapena izan dezaten lortzea • Haur edo nerabeek babes-sistemaren barruan ematen duten denbora laburtzea • Haur edo nerabeak babesgabetasun-egoeran suertatzeko aukerak murriztea • Arrisku-egoera guztiak azkartasunez hautematea eta horietan esku hartzea • Zerbitzuak edo/eta arlo horretako eragileek dituzten laguntzeko programetan parte hartzen duten haur eta nerabeen kopurua handitzea • Prebentzioarekin lotutako jarduketak egitea • Haur eta nerabeek balioak eta gaitasunak gara ditzaten lortzea • Haurrek eta nerabeek sustapen-zerbitzuetan parte hartzea aisialdian • Gizartearen sentikortasuna areagotzea, haur, nerabe eta gazteen eskubideen garrantziaren aurrean • Gero eta gehiago dira haur, nerabe eta gazteen eskubideak sustatzeko baliabideak jarri behar direla uste duten biztanleak • Gizarteak eta erabiltzaileek Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuari buruz duten balorazioa hobetzea • Gizarteak Zerbitzuari balorazio positiboa ematea lortzea • Erabiltzaileen gogobetetasuna hobetzea • Erabiltzaileen eta gizartearen eskaeraren aurrean, erantzun azkarragoa ematea
Antolaketaren aldaketa diseinatzea eta hedatzea, xede hauek erdiesteko: • Langileak ez itotzea • Ikuspegi partekatua sortzea antolaketaren barruan. • Antolaketa Zerbitzuaren ikuspegi berrira –hitzarmen-politikan oinarritutako enpresa hedatua– egokitzea • Emaitzak lortzera zuzendutako etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea • Zerbitzuko langileak gaitzea, ikuspegi berriaren arabera lan egiteko • Komunikazio-politika ezartzea, xede hauek erdiesteko: • Herritarrak haur, nerabe eta gazteen arazo, eskubide eta betebeharren aurrean sentikortzea • Ikuspegiak beste erakunde batzuekin partekatzea eta horietan buru izatea • Hedabideetan Zerbitzuaren aipamen positiboa lortzea • Erabiltzaileen eta gizartearen aurrean gardenagoak izatea • Lurraldean nahiz Estatu osoan erreferentzia-puntu izatea • Arrisku-egoera guztiak hautematea eta horietan esku hartzea • Hornitzaileak aliatu bihurtzeko estrategian sakontzea, xede hauek erdiesteko: • Eragileen arteko koordinazioa hobetzea, erabiltzaileei zerbitzu osatuagoa eta kalitate hobekoa eskaintzeko • Hornitzaile gaituak izatea, ikuspegiak Zerbitzuarekin partekatzen dituztenak • Erabakitzeko epeak laburtzea • Babesteko helburuak lortzeko denbora laburtzea • Erabiltzaileek parte hartzea erabakitzeko orduan • Beste erakunde batzuekin partekatutako ikuspegiak sortzea, xede hauek erdiesteko: • Gipuzkoako Lurraldeko baliabideak era orekatuan banatuta egotea • Arrisku-egoera guztiak hautematea eta horietan esku hartzea • Familietan esku hartzeko gaitasuna handitzea • Ikuspegietan buru izatea beste erakunde batzuekin batera • Aurrea hartzeko jarduketak egitea • Berrikuntza, xede hauek erdiesteko: • Zerbitzuak dituen beharrak eta artatzen dituen biztanleak kontuan hartuta diseinatzea eta egokitzea bertako programak, zerbitzuak eta baliabideak • Erabiltzaileek zer esan handiagoa izatea erabakitzeko orduan • Publiko mota guztientzat egokia eta erakargarria den eskaintza izatea • Aurrea hartzeko jarduketak egitea • Familietan esku hartzeko gaitasuna handitzea