70 likes | 286 Views
Haur eta jolas kantak. Haur kantak askotan haur jolasekin lotzen ditugu. Ondorengo abesti hauetan, esaterako, haurraren eta zure arteko kontaktu fisikoak berebiziko garrantzia du. 1. Haurra hanka baten gainean hartu eta kulunkatuz, kanta iezaiozu: “ Arre arre mandako
E N D
Haur kantak askotan haur jolasekin lotzen ditugu. Ondorengo abesti hauetan, esaterako, haurraren eta zure arteko kontaktu fisikoak berebiziko garrantzia du.
1. Haurra hanka baten gainean hartu eta kulunkatuz, kanta iezaiozu: “Arre arre mandako bihar Tolosarako etzi Iruñarako handik zer ekarriko? zapata ta gerriko!”
2. Haurraren eskuak hartu eta txaloak joz kanta iezaiozu: “Talo-talo Txin hator etxera Matxin! taloak txior-txiorrian bere ahulkitxo nabarrian txirripilin, txirripilin gure haurtxoaren muxu ederrian!”
3. Haurraren eskuko behatzak hartuta, lehenengo kontaketak egiteko erabil dezakezu; atzamar txikienetik hasita: “Honek arrautza ekarri honek zartaginean jarri honek gatza eman honek pixka bat dastatu eta potolo honek: den-dena jan!”
4. Zure haurra oinez hasi eta zuregandik askatzen hasten denean, honako hau kanta diezaiokezu, korroan zabiltzatenean: “Ala kinkirrinera ala xamurrera Maren (Iker) plaza berriko jira hadi beste aldera”
Ea baliagarri zaizkizun! ondo pasa eta goza ezazu zure haurrarekin!! Ongi izan! Egilea: Ane Laka