40 likes | 339 Views
Sineskeriaz eta mitoz betetako azalpenak. Astronomia sortu zen (zientzia). Bi astronomia-eredu aztertuko ditugu (hamalau mendeko tartea bien artean). Heliozentrikoa (Koperniko). Geozentzikoa (Ptolomeo).
E N D
Sineskeriaz eta mitoz betetako azalpenak Astronomia sortu zen (zientzia) Bi astronomia-eredu aztertuko ditugu (hamalau mendeko tartea bien artean). Heliozentrikoa (Koperniko) Geozentzikoa (Ptolomeo) Biak oker zeuden; gaur egun, oraingo eredua onartzen da; hau da, Lurrak Eguzkiaren inguruan bira egiten duela. Eguzkia, berriz, unibertsoan diren milaka milioi izarretako bat baino ez da. Amaitu
Ptolomeoren eredu geozentrikoa (K.o. II. mendea) • Lurra esferikoa da eta geldi-geldi dago unibertsoaren erdian. • Eguzkiak, Ilargiak eta planetek Lurraren inguruan biraka ari dira eta ibilbide zirkularrak egiten dituzte. • Izarrak finko daude urrun-urruneko esfera batean, eta esfera horrek ere Lurraren inguruan egiten du bira.
Kopernikoren eredu heliozentrikoa (K.o. XVI. mendea) • Eguzkia geldi-geldi dago unibertsoaren erdian. • Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten du bira, eta Ilargiak, berriz, Lurraren inguruan. • Lurrak eta gainerako planetek Eguzkiaren inguruan egiten dute bira, abiadura desberdinean eta zirkulu zentrokideak osatuz. • Sistema hori inguratzen duen izar-esfera ez da higitzen.