110 likes | 264 Views
Doinua: Kantarik ederrena ( Hebrear sinagoga). Urteko XXII. Igandea. 2014ko abuztuaren 31a. A Zikloa. Luxor, Egipto.
E N D
Doinua: Kantarik ederrena (Hebrear sinagoga) Urteko XXII. Igandea 2014ko abuztuaren 31a A Zikloa Luxor, Egipto.
Jr 20, 7-9 Liluratu egin nauzu, Jauna, eta ni zure lilurapean erori; bortxatu egin nauzu eta menderatu. Barregarri gertatu naiz egun osoan, burlaka ari zaizkit denak. Hitz egin behar dudan bakoitzean garrasi egin behar izaten dut laguntza eske, indarkeria eta zapalkuntzaren aurka hots egin. Zure hitza iragartzen dudalako, oi Jauna, irain- eta iseka-bide naiz egun guztian. Pentsatu izan dut: «Ez dut berriro Jauna aipatuko, ez dut haren izenean hitz egingo». Baina, orduan, suaren antzeko zerbait sentitzen dut barruan, eta hezurretaraino erretzen nau; saiatzen naiz itotzen, baina ezin! Jeremias. Sopocani-ko eliza. Serbia
62. Salmoa Jainko, ene Jainko, lehia biziz nabilkizu bila, zure egarri da nire barrena, zure irrika naizen guztia, lur lehor, agor, urik gabea bezala Zure egarri da nire barrena, Jauna.
Egon nadila horrela santutegian zuri begira, zure indarra eta ospea ikusiz. Bizia baino ederrago zure maitasuna! Nire ahoak ospatuko zaitu. Zure egarri da nire barrena, Jauna.
Bai, bizitza guztian bedeinkatuko zaitut, zuri dei eginez altxatuko eskuak. Jakirik gozoenez bezala aseko naiz, eta nire ezpainek poz-oihuka goretsiko zaituzte. Zure egarri da nire barrena, Jauna.
Bai, zu izan zaitut laguntzaile; kantuz ariko naiz pozik zure hegalen itzalean. Zuri itsatsia nago oso-osorik, eta zure eskuinak eusten niri. Zure egarri da nire barrena, Jauna.
ERROMATARREI EGINIKO ESKUTITZA II. ZATIA 12-16Elkar maite behar dugu DENOK BAIKARA BERE SEME-ALABAKJainkoaren errukia aztertu ondoren (1. zatian): - Eskain diezaiogun Jainkoari senideenganako Maitasun aren kultua, MAITATZEA baita legearen gailurra 12-13 22. Igandea - Begirunez joka dezagun, “denok baikara Jainkoarenak”: ahulak eta indartsuak 14-15,13 ONDORIOA 15,14tik 16rainoJainkoaren EGITASMOA Berri Ona gauzatzea daPablok jentilei agertu eta Jainkoaren aurrean eskaintza atsegin gisa ager daitezela eskatzen die. Aintza Berari. Jainkoaren ezagumenaren altxorra:GUZTIA BERAGANDIK DATOR eta BERAGANA doa. 21. Igandea
Erm 12, 1-2 Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua. Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina. Eraberri zaitezte
ALLELUIA Ef 1,17-18 Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, argi ditzala zuen barruko begiak jakin dezazuen zer itxarotera deitu zaituzten. Piramideak. Egipto
( Jesu Kristoren ebanjelioa San Mateoren arabera) Mt 16, 21-27 Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalemera igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela; hil egingo zutela eta hiru egunen buruan piztu egingo zela. Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion: –Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko. Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori: –Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik. Orduan, esan zien Jesusek bere ikasleei: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat. Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du. Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu? Eta zer eman dezake gizakiak berriro bizia bereganatzeko? Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik etorriko da aingeruekin; eta, orduan, bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko dio Bananias, Filiporen Zesaretik hurbil, Jordan ibaiaren iturburu bat. Erdi aldera, Pan-i, naturaren jainkoari, eskainitako koba. Bertan erakusten zien Jesusek bere ikasleei.
Erruki nitaz, Jauna: zuri deika ari naiz egun osoan. Ona zara zu, Jauna, eta barkabera, dei egiten dizutenentzat onginahiz betea. Salm 85, 3.5