110 likes | 258 Views
A Zikloa. URTEKO XXI. IGANDEA. 2014ko abuztuaren 24a. Sefardiar musika instrumentala. Is 22,19-23 Jainko Jaunak honela esan zion, Xebnari, errege-jauregiko buruari: « Bota egingo zaitut kargutik, zauden tokitik kendu. «Egun hartan, neure zerbitzari Eliakimi,
E N D
A Zikloa URTEKO XXI. IGANDEA 2014ko abuztuaren 24a Sefardiar musika instrumentala
Is 22,19-23 Jainko Jaunak honela esan zion, Xebnari, errege-jauregiko buruari: «Bota egingo zaitut kargutik, zauden tokitik kendu. «Egun hartan, neure zerbitzari Eliakimi, Hilkiasen semeari, dei egingo diot; zure soingainekoa jantzarazi, zure gerrikoa ezarri eta zure aginpidea emango diot. Aita baten pareko izango da Jerusalemgo eta Judako herriarentzat. Daviden jauregiko giltzak jarriko dizkiot lepoan; hark irekia, ez du inork itxiko; hark itxia, ez du inork irekiko. Iltzea egur gogorrean bezain sendo ezarriko dut, bere senitartearen harrogarri izango da». Daviden jauregiko giltzak jarriko dizkiot lepoan
137. Salmoa Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, bihotz-bihotzez, beste jainkoen aurrean zu kantuz ospatzen. Zure tenplu santura begira ahuspezten naiz zuri eskerrak emanez. Jauna, zure maitasuna betikoa! Ez utzi bertan behera hasi duzun lana!
Zeure maitasun eta leialtasunaz, paregabe handi egin dituzu zeure izena eta promesa. Dei egin nizunean, entzun egin zenidan, bihotzean kemena bizkortu. Jauna, zure maitasuna betikoa! Ez utzi bertan behera hasi duzun lana!
Bai, gorena da Jauna, baina apalari arretaz dio begiratzen; harroari, berriz, urrutitik igartzen. Jauna, zure maitasuna betikoa! Ez utzi bertan behera hasi duzun lana! Jauna, zure maitasuna betikoa! Ez utzi bertan behera hasi duzun lana!
ERROMATARREI EGINIKO ESKUTITZA (jarraipena) Sinesgabekeriaren misterioa- Israel bekataria izan arren, Jainkoaren Salbamen-Egitasmoa UNIBERTSALA da 9-11 19. -20. Igandeak II. ZATIA 12-16Elkar maite behar dugu DENOK BAIKARA BERE SEME-ALABAKJainkoaren errukia aztertu ondoren (1. zatian): - Eskain diezaiogun Jainkoari senideenganako Maitasun aren kultua, MAITATZEA baita legearen gailurra 13-13- Begirunez joka dezagun, “denok baikara Jainkoarenak”: ahulak eta indartsuak 14-15,13 ONDORIOA 15,14tik 16rainoJainkoaren EGITASMOA Berri Ona gauzatzea daPablok jentilei agertu eta Jainkoaren aurrean eskaintza atsegin gisa ager daitezela eskatzen die. Aintza Berari. Jainkoaren ezagumenaren altxorra:GUZTIA BERAGANDIK DATOR eta BERAGANA doa. 21. Igandea
Erm 11, 33-36 Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakinduria eta ezaguera! Bai aztergaitzak beraren erabakiak eta sumaezinak haren bideak! Nork ezagutu du Jaunaren pentsamendua? Nor izan da haren aholkulari? Nork eman dio hari lehenengo, gero hark itzuli behar izateko? Berarengandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta berarentzat. Aintza berari betiere! Amen. Bai handi eta sakonak…
ALLELUIA Mt 16, 18 Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko.
( Jesu Kristoren ebanjelioa San Mateoren arabera) Mt 16,13-20 Feliperen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei: – Gizonaren Semea nor dela dio jendeak? Haiek erantzun: – Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat. Jesusek galdetu zien: – Eta zuek, nor naizela diozue? Simon Pedrok erantzun: – Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea. Orduan, Jesusek esan zion: – Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko. Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da. Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei. Feliperen Zesareako hondakinak.
Makurtu belarria, Jauna, erantzun, dohakabe eta behartsu bainaiz! Babestu nire bizia, zuri atxikia bainago. Zu zara ene Jainko: salba ezazu zerbitzari hau, zuregan baitut uste on. Erruki nitaz, Jauna: zuri deika ari naiz egun osoan. Salm 85, 1-3