80 likes | 237 Views
Doinua: “Kristo heriotzaraino izan zen esaneko ”. URTEKO XXXII. IGANDEA. 2012ko azaroaren 11a. B Zikloa.
E N D
Doinua: “Kristo heriotzaraino izan zen esaneko” URTEKO XXXII. IGANDEA 2012ko azaroaren 11a B Zikloa
1Erg 17, 10-16 Egun haietan, Elias Sareptara joan zen. Hiriko ateetatik sartzean, emakume alargun bat ikusi zuen egurra biltzen. Dei egin eta esan zion: – Ekardazu, arren, antoxinean ur pixka bat, edan dezadan. Emakumea ur bila zihoanean, Eliasek dei egin eta esan zion: – Ekardazu, arren, ogi-puska bat ere. Emakumeak ihardetsi zion: – Ala Jauna, zure Jainkoa! Ez dut batere ogirik; eskutada bat ogi-irin baizik ez dut katiluan, eta olio pittin bat pitxerrean. Zotzak biltzen ari nintzen, neure semearentzat eta biontzat ogi pixka bat egin, jan eta gero hil gaitezen. Eliasek esan zion: – Ez izan beldurrik. Joan eta egin esan duzuna; baina egidazu aurrena niri sutopiltxo bat eta ekarri. Gero, egingo duzu semearentzat eta biontzat. Hau baitio Jaunak, Israelen Jainkoak: «Ogi-irinaren katilua ez da hustuko, ezta oliontzia agortuko ere, Jaunak lur gainera euria egin dezan arte». Joan zen, bada, emakumea eta egin zuen Eliasek esana. Eta luzaroan jan ahal izan zuten Eliasek, emakumeak eta beronen semeak. Ogi-irinaren katilua ez zen hustu, ezta oliontzia agortu ere, Jaunak Eliasen bidez esana zuen bezala. Sareptako hondakinak(Libano)
145. Salmoa Jaunak beti eusten dio bere hitzari. Zapalduen eskubideak defendatzen ditu, gose direnei ogia ematen. Gorets beza ene arimak Jauna!
Jaunak askatzen ditu presoak, Jaunak zabaltzen itsuen begiak, Jaunak altxatzen lur jota daudenak, Jaunak maitatzen zintzoak. Gorets beza ene arimak Jauna!
Jaunak ditu etorkinak zaintzen, umezurtz eta alargunei zutik eusten, baina gaiztoen nagusigoa iraultzen. Jauna errege da betiko, errege zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan! Gorets beza ene arimak Jauna!
Heb 9, 24-28 Hala, Kristo ez zen sartu gizakiek egindako santutegian – egiazkoaren irudi besterik izango ez zen batean –, zeruan bertan baizik, orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko; eta ez zen sartu behin eta berriz bere burua opari eskaintzeko, apaiz nagusia santutegian berea ez duen odolarekin urtean behin sartzen den bezala. Bestela, hil ere askotan hil behar izango zuen mundua mundu denetik gaur arte. Baina ez, Kristo behin bakarrik agertu da orain, azkenak diren garai hauetan, bere buruaren opariaz bekatua desegiteko. Eta gizon-emakumeek behin bakarrik hil behar dutela eta gero auzia izango dela erabakita dagoen bezala, halaxe Kristo ere: behin bakarrik izan zen oparitzat eskainia guztien bekatuak desegiteko, eta gero bigarrenez agertuko da, bekatuarekin zerikusirik gabe, beraren zain daudenak salbatzera. Kristo behin bakarrik izan zen oparitzat eskainia
ALELUIA Mt 5, 3 Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.
( Jesu Kristoren ebanjelioa San Markosen arabera) Mk 12, 38-44Aldi hartan, Jesusek bere irakastaldian, beste hau ere esan zien: «Zabiltzate kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak agur egitea; gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak. Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek». Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen. Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat. Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara. Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute; honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du». Jerusalemeko tenpluko maketa