1 / 6

HURRENGO ARIKETAK EGITEKO BINAKA JARRIKO GARA. ZUEK AUKERATUKO DUZUE ZUEN BIKOTEA.

HURRENGO ARIKETAK EGITEKO BINAKA JARRIKO GARA. ZUEK AUKERATUKO DUZUE ZUEN BIKOTEA. LANA EGIN OSTEAN TALDE HANDIAN LANDUKO DUGU. IRAKASLEARI ENTREGATU BEHARKO ZAIO. 1.Zer desberdintasun dago lehiazko jolasen eta lankidetzazkoen artean?

blair-cain
Download Presentation

HURRENGO ARIKETAK EGITEKO BINAKA JARRIKO GARA. ZUEK AUKERATUKO DUZUE ZUEN BIKOTEA.

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. HURRENGO ARIKETAK EGITEKO BINAKA JARRIKO GARA. ZUEK AUKERATUKO DUZUE ZUEN BIKOTEA. LANA EGIN OSTEAN TALDE HANDIAN LANDUKO DUGU. IRAKASLEARI ENTREGATU BEHARKO ZAIO.

  2. 1.Zer desberdintasun dago lehiazko jolasen eta lankidetzazkoen artean? Deskribatu bi lankidetza jolas eta adierazi lehia jolasen aldean dituzten hiru abantailak. 2. Egin zerrenda bat, haurren heziketarako teknologia berriak eta hauetako jolasak erabiltzearen abantaila eta eragozpenak. 3. Jolas/ariketa bat aurkeztu behar duzue, eta hurrengo taula hau bete.

  3. Izena: Zirkuitua Jolas mota: Jolas psikomotorea Deskribapena: Jolas honetan zirkuitu bat prestatuko dugu. Zirkuitu honetan hainbat modulu, pika, koltxoneta, uztai, jarleku luze, … jarriko ditugu bata bestearen atzean. Zirkuitua hasieran behintzat, irakasleak prestatuko du saioa hasi baino lehen. Hala ere, hau moldatu daiteke, alegia denbora pasa ahala eta haurrek jolasa ezagutzen joan ahala zirkutua beraiekin prestatzen hasiko gara. Jolasa hasteko partehartzaile guztiak ilaran jarriko dira, eta orden bat jarraituz zirkututik pasatzen hasiko dira. Hau egiteko modu ezberdinak planteatu ditzakegu; musikarekin, musikarik gabe, erritmo ezberdinean, bata besterai laguntzen, bakarrik, begiak zabalik, itxita, …

  4. Hezitzailaren papera: Zirkuituan zehar modulu, oztopo, proba ezberdinak jarriko ditugu, hauek haurren zailtasun eta gaitasunen arabera aukeratuko ditugularik. Horregatik, hau egiten hasi baino lehen parte partehartzailak behatu beharko ditugu, beraiekin landu behar dena jakin eta antolatu ahal izateko. Haur bakoitza hartu behar dugu kontutan eta bakoitzari eskeiniko diogun babesa eta laguntza ezberdinak izango dira. Adibidez, zirkuituan zehar hainbat oztopo egongo dira partehartzaile batzuentzat gainditzeko errazak izango direnak, baina beste batzuentzat zailagoak, beldurgarriagoak izango direnak. Horregatik, proba batzutan haur batzuk beraien ondoan egotea beharko dute, beste batzuk ez dute beharko, batzuk ebatzea nahiko dute,…

  5. Landukodituenalderdiak: Gorputzeskema: Oreka Lateralitatea Gorputzmugimenduak: Koordinaziodinamikoorokorra. Koordinaziodinamikoespezifikoa: Proba bezalapilotakgorantzbotatzeaplanteatzenbadugu. Materiala: Material espezifikoa-jarlekuluzeak, koltxonetak, pikak, uztailak, … Material ez- espezifikoa-musikaaparatua, musika, … Material hauhezitzaileakhaurrenbeharrizanen eta zirkuituarenzailtasunarenaraberaaukeratuko du.

  6. Parte hartzaile kopurua: Jolas hau egiteko ez da parte hartzaile kopuru ezpezifiko bat behar. Talde handian zein txikian egin daiteke, beti ere haurren beharrizenen eta hezitzaileen araberakoa izanik. Espazioa: Eskolan gaudela kontutan hartzen badugu, jolas hau egiteko lekurik aproposena psikomotrizitate gela izango litzateke, hemen jolasa egiteko beharrezko den material guztia aurkitu bait daiteke. Behar den espazioa zirkuituaren araberakoa izango da, luzeagoa, laburragoa, .. Baina beti haurrek gozatzeko, arriskurik ez izateko, eta ondo mugitu ahal izatekoa izan beharko da.

More Related