1.11k likes | 1.69k Views
LH BATXILERGOA 2011/2012 IKASTURTEA. ARTELAN BATEN IRUZKINA EGITEKO JARRAIBIDEAK. AURKIBIDEA. Sarrera Iruzkinaren atalak Arkitektura Eskultura Pintura. SARRERA. Artelan baten komentaketa edo iruzkina egiteak zera esan nahi du:
E N D
LH BATXILERGOA 2011/2012 IKASTURTEA ARTELAN BATEN IRUZKINA EGITEKO JARRAIBIDEAK
AURKIBIDEA Sarrera Iruzkinaren atalak Arkitektura Eskultura Pintura
SARRERA Artelan baten komentaketa edo iruzkina egiteak zera esan nahi du: irudi horretan ikusten ditugun elementu eta alderdiak deskribatu eta aztertu. Artelanak transmititzen duena azaldu. Egilearen gaineko datuak eta bere lanaren ezaugarriak ezagutzen badugu. Artelana sortu den testuingurua.
IRUZKINAREN ATALAK IRUZKINA IDENTIFIKAZIOA AZTERKETA FORMALA AZTERKETA ESTETIKOA
ARTELANAREN IDENTIFIKAZIOA Izena edo izenburua Kokalekua Egilea edo egileak Noizkoa den
AZTERKETA FORMALA Diziplinaren arabera azterketa formalak pauso desberdinak jarraituko ditu: Arkitektura Eskultura Pintura
AZTERKETA ESTETIKOA *Autore edo egilearen erreferentzia *Testuingurua: joera estetikoekin eta egoera soziopolitikoarekin lotu. *Lanaren gaia edo eduki ikonografikoa testuinguruarekin loturik. *Artistaren asmoak eta arrazoiak lanean nola gauzatzen diren argiturik, egin zen garaian eta ondoren izan duen eragina, aurrerapena edo haustura ekarri zuen zehaztuz.
Iruzkin baten garapenak argia izan behar du. Hala ere, askotan, elementu formalen azterketak garai hartako estilo artistikoaz edo gizarte testuinguruaz hitz egitera bultza gaitzake. Horrela, gaiaren garapenak ordenatu eta ongi antolatua izan beharko du, baina ez dira atal hauek modu itsu eta zurrun batean jarraitu behar, ideia eta kontzeptu ezberdinak erlazionatzeko eta harreman hauek ongi antolatzeko eta ordenatzeko gaitasunak emango baitu iruzkinaren maila.
LAN ARKITEKTEKTONIKOEN AZTERKETA FORMALA Aztertu beharreko alderdiak: oin mota materiala elementuen deskripzioa eraikinaren bultzadak - indarren oreka Eraikinaren beste berezko osagaiak: barne espazioaren kontzepzioa Hutsarte kopurua Barne argiaren kontzepzioa Eraikinak: galeriak, triforio, edo eratxitako galeriak dekorazio-elementuak
ESKULTUREN AZTERKETA FORMALA Aztertu beharreko alderdiak: gaia erabilitako materialak Kokapena mukulu edo erliebe mota aurkezpen mota formaren azterketa materialen ehundura eta akaberak modelatze lanak Konposizioa mugimenduaren irudikapena adierazkortasun edo espresibitatea eskulturaren eta inguruko espazioaren arteko erlazioa.
PINTUREN AZTERKETA FORMALA Aztertu beharreko alderdiak: gaia mota (olioa, akuarela, akrilikoa, enkaustikoa, pastela edo freskoa) euskarria (ohola, papera, horma, ganga...) artelana pintatu den modua (pintzelkada mota, nola erabili duen,...) Konposizioa kolore mota argi mota espazioaren irudikapen mota (perspektiba, dimentsioa, sakontasuna...) irudien irudikapen mota, beraien adierazkortasuna,... Pertsonaien adierazkortasuna
AZTERKETA FORMALEKO ALDERDIAK ARKITEKTURA
OIN MOTAK Laukizuzena Basilikala Zirkularra
OIN MOTAK (II) Latin gurutzekoa Greziar gurutzekoa
MATERIALAK Zura Adreilua Pezoa edo Adobea
MATERIALAK (II) Harri horma Landugabeko harria
MATERIALAK (III) Harlandua edo harri-silare Harlandu horma Harlanduxka
HARLANDUAK Luzeko estekadura Zeharkako estekadura Luze-zeharkako estekadura
MATERIALAK (IV) beira hormigoia
ELEMENTUEN DESKRIPZIOA Behetik gora deskribatu behar dira. Bi elementu mota bereiztuko ditugu: Euskarriak edo elementu eusleak: Elementu eutsiak edo estalkiak:
EUSKARRIAK EDO ELEMENTU EUSLEAK Hormak (materialak) Zutarriak Zutarri atxikiak Zutabeak – Ordenak Arkuak
ZUTARRIAK Zutarri atxikia • Ebakidura poligonaleko euskarri edo elementu eusleak.
ZUTABEAK • Ebakidura zirkularreko euskarri edo elementu eusleak. • 3 alde edo elementu: • Oinarria edo harroina • Enborra edo ardatza • Kapitela
ZUTABEAK (II) Joniarra Corintiarra Doriarra
ZUTABEAK (III) Toscanarra Konposatua
ARKUAK – uztai itxurako elementu eutsiak • Giltzarria • Dobela edo ziria • Arkugainera/Estradosa • Inposta • Arkubarnera/Intradosa • Gezia • Argia, baoa • Kontrahorma
ARKUAK (II) - motak Erdi-puntukoak edo zirkulo erdikoak Zorrotzak edo ogiba arkuak Ferra arkuak
ARKUAK (III) Beheratuak Kanopialak Gingildunak
ELEMENTU EUTSIAK EDO ESTALIAK Dintelduna Arkitrabeduna Zureria Teilatuak Ganga – Moldeak Kupula - Motak
ESTALKI DINTELDUNAK • Lehen estalkiak • Arazoa: horma eta zutabeen beharra
ESTALKI ARKITRABEDUNA • Zutabe eta alboetako hormen gainean bermatzen da habe horizontalez itxuraturiko egitura bat, eta haren gainean eraikitzen da estalkia. • Entablamendu: arkitrabe sistema osatzen duten elementu multzoa.
TEILATUAK • Ageri dituen isurialdeen arabera • Isuri bikoak • Hiru / Lau isurikoak. • SABAI KASETOIDUNA: eraikin baten barne espazioaren goialdean erazertzen den zurezko edo igeltsuz egindako estruktura horizontala.
GANGAK Material batzuen eskasiak eta zutaberik gabeko espazio zabalagoak eta gardenagoak sortu nahiak bultzaturik sortu ziren gangak. Zintra bidezko eraikuntza-lana eskatzen du.
GANGA MOTAK • ZIRKULU ERDIKO GANGA EDO UPEL GANGA – Zirkulu erdiko arkuaren sakoneko luzapena da.
GANGA MOTAK (II) • ERTZ GANGA – Zirkulu erdiko bi gangak perpendikular ebaki ondoko emaitza.
GANGA MOTAK (III) • GANGA ZORROTZA edo OGIBA GANGA – Arku zorrotzaren sakoneko luzapena. • ZEHAR ARKUAK edo GERRIKO ARKUAK: ganga GERRIKODUNAK
GANGA MOTAK (IV) • GURUTZE GANGA – Bi ganga zorrotzek perpendikular ondoko emaitza da.
KUPULAK • Oin karratuko espazio bat estaltzeko, uztai bat beraren ardatz bertikalean birarazi ondona sorturiko egituraren itxurako estalkia. • Arazo handiena: prisma karratuaren eta kupularen oinarrian ageri den eraztun zirkularraren arteko igarobidea nola zehaztu.
KUPULAK (II) • ZINBORRIOA edo DOMOA: Gurutzaduraren gainean eraikitako dorru moduko bat. Oin karratukoa edo poligonalekoa izaten da.
KUPULAK (III) • MASKOR GAINEKO KUPULA: • Maskor edo Petxina izeneko elementuez baliatzen da → aldeak barrurantz kurbaturik ageri dituzten triangelu konkaboak dira.
KUPULAK (IV) • TRONPA GAINEKO KUPULAK: Gangatxo irten batzuk erabiltzen ditu bermatzen den perimetroa oktogonal bilakatzearren.
KUPULAK (V) • DANBORRA: Kupula goratu ohi den zilindro itxurako gorputza. • KUPULA ATALDUNA: azalera, barne nahiz kanpoaldekoa, laranja baten moduan ataletan banaturik ageri duena da. • LINTERNA
ERAIKINEN BULTZADAK Kontrahormak edo ostikoak Arbotanteak Exedrak
EXEDRAK • Esfera laurdeneko kupula batzuk dira. Maiz kupula batek alboan eragiten dituen bultzadak indargabetzeko erabiltzen dira.
BESTE BEREZKO OSAGAIAK • barne espazioaren kontzepzioa • Egituraketa • Espazio zentralizatua • Bide espazioa • neurriak
DEKORAZIO ELEMENTUAK • Hormetan estaldurak • Pinturak • Eskulturak • Ugaritasuna – urritasuna
AZTERKETA FORMALEKO ALDERDIAK ESKULTURA
MATERIALAK eta ESKULTURA PROZEDURAK • Tradizioari jarraituz, materialak gehituz edo kenduz lortu izan da eskultura-irudia. • MATERIALA GEHITUZ BIDERATZEN DIREN PROZEDURAK: • BUZTINA: materiala moldatuz lortzen da irudia, eta material bereko beste kopuru batzuk gehitu dakizkioke sorturiko irudiari.