150 likes | 614 Views
ZOTZ EGITEKO KANTAK. DONA-DONA Dona-dona katona sutondoan amona lepotik behera kutuna atera kanpora neska-mutila. HARRIOLA MARRIOLA Harriola-marriola orratza zorrotza, zizta gaitza, hari txarra, tirabira, zirrin-zarran eta zast!. PON PONATE PUTE PE Pon ponate pute pe pon ponate pote
E N D
DONA-DONADona-dona katonasutondoan amonalepotik behera kutunaatera kanpora neska-mutila
HARRIOLA MARRIOLA Harriola-marriola orratza zorrotza, zizta gaitza, hari txarra, tirabira, zirrin-zarran eta zast!
PON PONATE PUTE PE Pon ponate pute pe pon ponate pote pon ponate pute pe pon ponate pute
PITA PITA MARGARITA Pita pita margarita Zuria eta polita iji-aja laranja Horixka eta pertxenta Guri-guri marrubi Maiatzean etorri
TWISTA DANTZATZEKO Goma gurutzaturik jarriko dute bi pertsonek,eta beste bat, abesten duten bitartean, alde batetik bestera igaroko da erritmoa jarraituz. Twuista dantzatzeko behar da Fraka labur batzuk eta kamiseta bat, Ilea moztuta bere (dagokion) neurrira, Ta horrela izango zara twuist dantzaria.
KILOMETRO BAT OINEZ Hiru pertsona jarriko dira goma eusten hiruki bat osatuz. Goma orkatiletan dutelarik, alboetan dauden partaideak ( alde bakoitzean bat baino gehiago ) abestiari erritmoa jarraituz goma zapalduko dute oin bakoitzarekin.”Zapatak puskatuz” esatean, alde batetik bestera pasatu beharko dira abestia bukatu aurretik. Goman daudenak abestiaren erritmoa marka dezakete, astiroago edo azkarrago eginez eta jokalariak buelta osoa eman dutenean, belaunetaraino igoko dute goma. Horrela ahal den goraino, eta erratzen dena goma eustera pasatuko da. Kilometro bat oinez ibiltzen ibiltzen , Kilometro bat oinez zapatak puskatzen (puskatuz).
ALTUERAK Bi pertsona geratuko dira soka eusten;orkatiletatik hasi, belaunak,aldakak, gerria, bularra eta leporaino. Alde batetik bestera igaro beharko dira besteak, goma ukitu gabe.
SALTOKA SALTOKA Pertsona bat saltoka dago eta ilaran dagoen beste baten izena esaten denean, hau barrura sartuko da. Biak saltoka egongo dira, lehenago saltoka egon denak buelta eman arte eta irten arte. Gero beste bat sartuko da eta horrela jarraian denak egin arte. Saltoka saltoka nabil ni gustura, Salto eta salto bat sartu arte, Sartu dadila X eta biok elkarrekin Ibiliko gara (salto eta salto) bat irten arte, Eman ezazu buelta ta irten zaitez.
MARI ANDRESAN Mari Andresan, Mari Andresan korotza, Zazpi libra ta, zazpi libra ta bost ontza, Harek eiten deu, harek eiten deu demasa Epel epel, lodi lodi, punta motza (bis). (Gogor sokarekin)
LAPIKORA Salto egin behar dutenak ilaran jarri eta sokara sartuko dira abestiak esaten duenean, banan-banan, eta 4 edo 5 sartzen direnean irteten hasiko dira sartu diren ordenean. Bestela, sokari ematen diotenek, ordena alda dezakete eta horrela salto egiten duen bakoitzak sartzerakoan, izan duen zenbakia gogoratu beharko du, hau aipatzerakoan atera beharko baita sokatik. Lapikora sartu lehena, Lapikora bigarrena sartu, Lapikora hirugarrena sartu.... Lapikotik irten lehena, Lapikotik bigarrena irten, Lapikotik hirugarrena irten....
ZALDI LASTERKETA Pausu geldoa… Trotean Kurba ezkerrera/ eskumara/ bikoitza Salto /salto bikoitza / salto eta ura Grabilla Publikoa Publiko pijoa Palkoa Photofinish