1 / 10

MUNDUKO BITXIKERIAK

MUNDUKO BITXIKERIAK. XANTI, KIKE ETA ENEKO Jarri aurikularrak. Sumendiak.

camille
Download Presentation

MUNDUKO BITXIKERIAK

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. MUNDUKO BITXIKERIAK XANTI, KIKE ETA ENEKO Jarri aurikularrak

  2. Sumendiak • Ondorio garrantzitsuak izan dituen azken erupzioaren protagonista Nyragongo sumendia izan da, Kongoko Goma hiria suntsitu eta 100.000 pertsona baino gehiagori eragin diona. Ukaezina da sumendiek gizateriaren historian zehar izan duten eragina: erabat baldintzatzen dute inguruetako herri eta hirien bizitza, ingurunea guztiz eralda dezakete, kasuren batzuetan sumendietako errautsek mesede egiten diote uztari eta sumendien ondoriozko euri azidoek kalte egin diezaiokete gure osasunari.

  3. Tsunamiak • Asia hegoaldean gertatutako lurrikarek 9.0 graduko indarra izan zuten Richter eskalan, Hiroshiman jaurtikitako bonba atomikoak baino mila aldiz gehiago, hain zuzen. Lurrikaren ondorioz sortutako tsunamiek, milaka hildako eragin zituzten Indian, Sri Lankan, Indonesian eta Somalian, lurrikararen epizentrotik 4.100 km ingurura. Hala ere, zer dira zehatz-mehatz tsunami delako horiek? Tsunamia lurrikara baten ondorioz sortutako itsas uhin erraldoia da. Tsunamiak kalte handiak sortzen ditu, itsaspeko lurrikarak gertatzen diren lekuetan, batez ere. Itsaso zabalean, uhinaren garaiera ez da metro batera heltzen, baina luzera -15 bat kilometro- • eta abiadura -640-960 km/orduko- izugarriak dira.

  4. Urakanak • Urakanak izugarri eguraldi txar eta bortitzeko guneak dira eta 27 ºC-tik gorako tenperatura duten itsas ur tropikaletan sortzen dira. Gune tropikal eta bero horien gaineko aire hezea kondentsatu eta laino bihurtzen bada, biraka hasten da Lurra planetaren biraketak eraginda.Horrela haize-zurrunbilo bat sortzen da. Ipar hemisferioan, zurrunbiloak ordulariaren kontrako norabidean biratzen du, hego hemisferioan, ordea, ordulariaren orratzen alde.Haize-zurrunbilo horiek 117 km/h-ko abiadura gainditzen dutenean urakan deritze.Pentsa, 250 km/h abiadura ere neurtu izan da. 1. mailako urakanak: 117-153 km/h (Allison, 1995 eta Danny, 1997)2. mailako urakanak: 154-177 km/h (Bonnie eta Georges, 1998)3. mailako urakanak: 178-209 km/h (Roxanne,1995 eta Fran, 1996)4. mailako urakanak: 210-249 km/h (Luis, Felix eta Opal, 1995)5. mailako urakanak: 250 km/h (Mich eta Gilbert, 1998)

  5. Meteoritoak • Lurrazalera iristen diren espazioko objektuei deitzen zaie meteorito. Normalean, asteroideen edo kometen zatiak izaten dira, baina badaude Martetik eta Ilargitik iritsitakoak ere. Hogeita bost bat inguru bakoitzetik. Astronomoek, normalean, osagaien arabera jakiten dute meteoritoa asteroide-jatorrikoa den, edo beste planeta batetik datorren. Baina hori egin ahal izateko, lehenik harrapatu egin behar dira. Eta hori ez da batere lan erraza. • Duela 15-20 urtez geroztik, meteoritoak bilatzeko kanpainak egiten dira. Kanpaina horiek leku jakin batzuetan egiten dira, batez ere Antartikan, baina Saharako edo Atakamako basamortuan ere aurkitu ohi dira. Oro har, geologikoki egonkorrak izan diren tokietara abiatzen dira meteorito-bilatzaileak. Ez denak, ordea. Batzuek nahiago izan dute meteoritoak zerutik noiz eroriko zain gelditu

  6. Itsasikara • 1700. urtean, tsunami erraldoi bat iritsi zen Japoniako kostaldera. Uholdeak eragin eta herriak suntsitu zituen. Garai hartako agirietatik, zientzialariek ondorioztatu dute Ipar Amerikako kostaldetik gertu izan zen itsasikara batek sortu zuela. Itsasikara Cascadia failaren mugimendu batek eratu zuen, eta, adituen arabera, historian jaso den itsasikararik bortitzena izan zen. Faila hori Kanadako eta Estatu Batuetako kostatik gertu dago; beraz, Japoniara iritsi zen tsunamia han sortu bazen, olatuak 8.000 kilometro egin behar izan zituen guztira. Oso zaila da itsasikara baten oihartzunak hain urruti kalteak eragitea

  7. LURRIKARAK • Nola sortzen dira? • Lurraren azala 70 kilometroko lodieradun dozena bat plakak osatzen dute. Plaka tektoniko horiek duela milioi urte asko etengabe ari zaizkio bata besteari egokitzen eta pixkanaka egun ezagutzen dugun planetako azalera moldatu dute, baina prozesua ez da gelditu, ez da amaitu. Fenomeno horren ondorioz moldatu dira kontinenteak eta erliebe geografikoak. Kasu batzuetan plaka horiek magmazko ozeano baten gainean elkarren kontra egiten dute talka, batak bestearen aurrerabidea eragotziz. Hori gertatzean plaka bat aurrekoaren gainetik edo azpitik mugitzen hasten da, topografian aldaketak eraginez. Mugimendua galarazten denean tentsiozko energia metatzen delarik, halako batean energia hori askatu eta plaka batek bestea bortizki jo eta hautsi egingo du: une horretan liberatzen den energiak sortarazten du lurrikara. Hitz gutxitan laburtzeko, lurrikara da Lurraren geruza edo azaleran metaturiko energiaren bat-bateko liberazioa, norabide guztietara uhin gisa hedatzen dena.

  8. Planetak • Eguzki-sisteman ez ezik, planetak beste izarren orbitan ere badaude. Hori planeta-sistemak zer diren ulertu zenetik onartu da. Beste izarrek ere planetak izango dituzte eta, beharbada, Lurraren antzekoren bat edo beste izango da tartean. Duela gutxi arte, ordea ez dira detektatu. Ez da harritzekoa. Pluton aurkitzeko arazo handiak izan ziren eta are gehiago hain urruti daudenen arrastoak igartzeko. • Lehenegoak Alexander Wolszczan astronomoak aurkitu zituen 1991n, baina aurkikuntza ez zen 1994 arte baieztatu. Virgo konstelaziotik igorritako irrati-frekuentziak detektatu zituen irrati-teleskopio baten bidez. Horrek esan nahi du ez zituela planeten irudiak ikusi, erradiazioa baizik. Exoplanetak seinale horien bidez detektatzen dira.

  9. Eguzkia • Eguzkia esfera ia perfektua da, bere obaltasuna 9 milioiren delarik. Hau da, poloetako diametroa ekuatorrekoarekiko 10 km-ko diferentzia du gehienez. Hauxe ekuatorrean indar zentrifugoa orbitatearen indarra baino 1.8 milioi aldiz txikiagoa delako da. Lurrean aldiz desberdintasun hau 300koa da. • Planetek ez dute eragin handirik Eguzkiaren itxuran, baina Eguzkiak berak eguzki-sistemarenbarizentroa orbitatzen du, hau Eguzkitik pixkat aldendua baitago, batipat Jupiterren eraginagatik. • Eguzkiak, planeta harritsuak ez bezala, ez du muga zehatzik; gasen dentsitatea exponentzialki jeisten da zentrutik aldendu ahala. Hala ere, egitura zehaztua dauka, ondoren azaltzen den bezala. Eguzkiaren erradioa zentrutik fotosferaren mugaraino neurtzen da.

  10. Bukaera Hau ikusita asko ikasi al duzue, ezta?

More Related