90 likes | 412 Views
MUNDUKO ERREKORRAK. Egilea: Unai Aizpurua. OLATU ERRALDOIA. Itsas lurrikarek olatu erraldoiak eragiten dituzte eta olatu horiek oso azkar mugitzen dira ozeanoan (700 km/h-ko abiaduran edo).Kostaldera iristean oso altuak dira, 12 m-koak edo handiagoak (goian).
E N D
MUNDUKO ERREKORRAK Egilea: Unai Aizpurua
OLATU ERRALDOIA • Itsas lurrikarek olatu erraldoiak eragiten dituzte eta olatu horiek oso azkar mugitzen dira ozeanoan (700 km/h-ko abiaduran edo).Kostaldera iristean oso altuak dira, 12 m-koak edo handiagoak (goian). • Olatuoi itsasikara edo <<tsunami>> deitzen zaie eta kalte handiak eragiten dituzte itsasertzean. 1771n, Japoniako uharte batean, izugarrizko tsunamia izan omen zen:85m-koa (22 solairuko etxea adinakoa).
PERTSONARIK ALTUENA ETA TXIKIENA • Oraingo munduko altuena Txinako gizon bat da eta 2,30m ditu. Eta bere ondoan dagoena Kolombiakoa da, 24 urte ditu eta 70cm ditu
ANIMALIA HANDIENABALEA URDIN ERRALDOIA Ziur aski, balea urdina izango da inoiz bizi izan den animaliarik handiena: balea arruntek 1.800 gizakik adina pisatzen dute. Ezagutu izan zen alerik handiena 32 metro luze ze eta harrapatutakoen artean batek 190 tona pisatu zuen. • Hain bolumen handikoak izanik, uretan baino ezin dira bizi, lehorrean baleude euren pisuak zanpatuta hilko bailirateke. Uretan bizi badira ere, ordea, aldian behin ur azalera igo beharra daukate, ugaztunak direnez airea arnastu behar dutelako. Elikadurari dagokioenez, krill izeneko ganba antzeko izaki txikiak jaten dituzte. Krustazeo horiek harrapatzeko, ahoa zabaldu igeri egiten dute; bizarrei esker ura iragazi eta krilla ahoan geratzen da. Balea urdin batek egunean lau bat tona krill jaten ditu.
MUNDUKO GIZONIK GIZENENA • Manuel Uribe 41 urteko mexikar bat, munduko gizenena da. • Txikitatik bera gizena izan zen baina, nerabea izan zenean, 120k gizendu zen. • Estatu Batuetara joan zenean, 410K. • Orain 550k ditu eta ebakuntza batetarako zain dago.
MUNDUKO ELIZARIK HANDIENA • Antzinako Erroman Neronen jardinak zeuden lekuan dago San Pedro. Toki honetan kristau asko hil ziren, hauen artean San Pedro apostolua, 67.urte inguruan. Bere hilobaren gainean eliza bat eraiki zuten. Mila urte iraun zuen, aita santuek hura bota eta beste bat egitea erabaki zuten arte. Garai hartako arkitektorik ezagunenak. (Migel Angel tartean).
LEHERKETARIK HANDIENASUMENDIEN EZTANDAK SUMENDIEN ERUPZIOAK oso leherketa bortitzak eta suntsitzaileak dira. Adibidez, Krakatoaren leherketan, 1883an, 20km kubo haitz aireratu ziren. Eztandaren danbateko 5.000 km-ra ere entzun zen, Indian, Txinan eta Australian.Baina historian izan da handiagorik ere: Santorin-en leherketan, adibidez, K.a 1.450.urtean, Krakotan halako hiru haitz jaurti zen. Baina are leherketa handiagoa izan zen Tambora sumendiarena, Sumbava uhartean, (Indonesia), 1815ean. Sumendiak 160km kubo haitz jaurti zituen, hauts bihurtuta, 50km-ko altuera baino gehiagora. Hautsak laino itxi-itxiak eratu, eguzkia estali eta temperaturek behera egin zuten. Hurrengo urteari <<mila zortzirehun eta hotzez dardarka>> deitu zioten.
ANIMALIARIK HANDIENA LURREAN… • ELEFANTE AFRIKARRAK DIRA, gaur egun, lehorreko animaliarik handienak. Elefante jaioberri batek gizaki heldu batek halako bi pisatzen du. Ezagutzen den astunena, berriz, elefante zezena izan zen: 12 tona pisatzen zuen, 23 zaldik adina! Elefanteak asko jota lau metro luze izaten dira. Hortzak, berriz, oso luzeak izaten dituzte:auto txiki bat adinekoak. Egunean 20 ordu janari bila aritzen dira. Konparazio batera, pentsa zenbat behar duen egun batean elefante afrikar bakar batek: 550 edalontzi betetzeko adina ur eta 1.500 katilu betetzeko adina hosto