160 likes | 464 Views
MUNDUKO ANIMALIARIK ARRAROENAK (Gehiago jakiteko klikatu animalia bakoitzaren izenaren gainean) . Musker lepokoduna. Ginea Berrian eta Australian bizi den narrastia da.
E N D
MUNDUKO ANIMALIARIK ARRAROENAK (Gehiago jakiteko klikatu animalia bakoitzaren izenaren gainean)
Musker lepokoduna • Ginea Berrian eta Australian bizi den narrastia da. • Bere berezitasuna, burua inguratzen dion azal puska da, kartilagozko arantzez osaturiko koilare antzeko bat. Mehatxatuta sentitzen denean irekitzen du eta gorputzeko tenperatura mantentzeko manta gisa ere erabiltzen du. • Laurogei zentimetro inguru neurtzera iristen da, eta arrak emeak baino dezente handiagoak izaten dira. • Haragijalea da eta batezbeste 6 urtez bizitzen da. Ikusmena oso garatua du, eta horri esker, bere aurretik pasatzean diren intsektuak harrapatzeko gai da.
Tarsier • Begi erraldoiak, hanka luzeak eta gorputz txikia duten primateak dira. • Nagusiki intsektujaleak dira, baina txori eta suge txikiz ere elikatu daitezke. Txoriak ehizatzeko zuhaitzez zuhaitz salto egiten dute. • Beren bizitokiak asko murriztu dira eta desagertzeko arriskuan daude. • Leku batzuetan zori txarreko animaliatzat dauzkate.
Aye Aye • Madagaskarreko ohian tropikalean bizi da. • Karraskarien antzeko hortzak ditu eta zuhaitzetatik elikagaia ateratzeko erabiltzen duen behatz luze eta mehe bat. • Heldu garaian burutik buztaneraino 40 zentimetro neurtzera heltzen da eta buztana 55 zentimetrora iris ditzake. • Aye-aye emeek ume bakarra izaten dute, eta lehenengo hilabeteetan sorbaldan eramaten dute..
Tximino sudurrandia • Sudur luze eta lodiak, eta aurpegi arrosak oso berezia egiten dute. Emeek sudur handiko arrak nahiago dituzte, ezaugarri hori betikotuz. • Normalean zuhaitzetan ibiltzen da, baina igerilari ona da eta elikagaia lortzeko edota arriskutik ihes egiteko erreka sakonak gurutzatzeko gai da. • Talde handietan ibili ohi da. • Desagerpen arriskuan dago animalia hau, soilik 7.000 aleren berri daukagu.
Axolote • Axolotea Mexiko hiritiko lakuetatik datorren anfibioa da. • Alxolote albinoei azaletik barrena hezurrak ikusten zaizkie. Ikerketa zientifikoan erabili ohi dira beren gorputzeko atalak birsortzeko gaitasuna dutelako. • Gorputz luzanga, buru handia eta begi txikiak dituzte, eta ez dute betazalik. Gainera, edukiera handiko ahoa dute eta hortz ñimiñoak. • 25-30 zentimetro artean neurtzen du eta 25 urtez bizi daiteke.
Sudur izartua duen satorra • Kanada eta Estatu Batuetan bizi den sator txiki bat da, gehienetan lur hezeetan. • Talde honen berezitasuna, muturrean izar itxuran dituen 22 erro mugikor, malgu eta arrosak dira. Itsua denez, tentakulu hauek ezinbestekoak dira zizare, intsektu eta krustazeoak harrapatzeko. • Oso igerilari ona da eta ur azpian amaitzen diren tunelak egin ohi ditu. • 15-20 cm artean neurtzen du eta 44 hortz dauzka.
Blobfish • ‘Blobfish’ izenez ezagutzen den arrain hau, Zelanda berriko eta Australia ekialdeko uretan bizi da. • Ezohiko animalia hau ur sakonetan bizi da, 1.000 metro inguruko sakoneran. • Bere haragia masa gelatinoso bat da. • Leku helezinean bizi dela eta, ez da oso ohikoa gizakiek arrain hau ikustea.
GUSTOKO IZAN DUZULAKOAN GAUDE! Ezagutzen al duzu animalia arraroagorik? Iturria: www.milespowerpoints.com