170 likes | 383 Views
CARLOS MARCOTE. OIHAL GAINEKO OLIO-PINTURA.2006. DISEINUA ETA MAKETAZIOA: JAVIER GIRBAU ARGITARATZAILEA: ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA ETA OKOM INPRIMATZAILEA: PRODUCTOS GRÁFICOS 2004 S.L. aurkEzpEnA. 100 urte beteko dira 2007ko abuztuaren 7an, “Sta. Mª de las Nieves” Probintzia Babesetxea
E N D
CARLOS MARCOTE. OIHAL GAINEKO OLIO-PINTURA.2006 DISEINUA ETA MAKETAZIOA: JAVIER GIRBAU ARGITARATZAILEA: ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA ETA OKOM INPRIMATZAILEA: PRODUCTOS GRÁFICOS 2004 S.L.
aurkEzpEnA 100 urte beteko dira 2007ko abuztuaren 7an, “Sta. Mª de las Nieves” Probintzia Babesetxea Vitoria-Gasteizko Nieves Cano kalean inauguratu zenetik. Egun, Euskal Herriko Unibertsitatearen egoitza hartzen du. Txirotasuna, babesgabetasuna eta gizarte-bazterkeria pairatzen zuten Babesetxe honetan onartzen dituzten guztiek, eta hiru mota ezberdinetakoak ziren. Batetik, heldu, adineko eta txiro ezinduak zeuden; bestetik, umezurtzak eta haur abandonatuak, eta azkenik, eroak . Egoitzaren fundazio-agiriak, hitzez hitz zioen legez: “el objeto del Asilo y Manicomio Provincial Santas María de las Nieves, era cumplir los deberes que la tradición constante del pueblo alavés imponía a su Diputación Foral, asistiéndoles en el caso de sus enfermedades, de los cuidados y servicios propios que requerían los enfermos de la mente”. Ehun urte hauetan, gizartearekin berarekin batera, erabat bilakatu da gaixotasun mentalaren edukia. Gaur egun, Osakidetzari dagokio patologia psikiatrikoaren diagnostikoa egin eta tratamendua ezartzea. Azken urte hauetan, herritarrengana hurbildu da osasun mentalaren arreta, hiriko auzoetan eta Laudion osasun mentaleko zentroak jarri baitira, eta baita, Araban zehar kontsultategiak ireki ere. 1994. Urtean, Arabako ospitale psikiatriko berria eraiki zen. Modernoagoa izateaz gain, gaixoek orain dituzten beharrei hobeto egokitutakoa, alegia. Sta. Mª de las Nieves Babesetxea inauguratu zenetik iragandako ehun urteak ospatzeko ekitaldi hauekin, Arabar guztiei ospakizun honetan esku hartzeko eta egitarau honetan proposatzen dizuegun ekitaldi eta jarduera ezberdinetara bertaratzeko gonbita egin nahi diegu.
hElbUruAk Hiru dira, funtsean, Mendeurren honetako oroitzapenezko ekitaldiekin bete nahi ditugun helburuak: 1. Gaixo mentalen osasun- eta gizarte-errealitatea eta, horiei ahalik eta ongizaterik eta bizi-kalitaterik onena bideratzeko dauden baliabideak arabarrei helaraztea, eta gaixoen familiei eta elkarte zein erakundeei egiten duten lana aitortzea. 2. Arabako Asistentzia Psikiatrikoko profesionalei ehun urte hauetan egunez egun egindako lana aitortzea, gure iraganarekin harro egonik, eta bidera ateratzen zaizkigun erronkei aurre eginez eta gaindituz, ahalik eta etorkizunik onena eraikitzen laguntzea. 3. Gaixotasun psikiatrikoa arrunt bihurtzea, gizarteak gaixotasun mental larria duten pertsonei egotz dien estigma eta diskriminazioa deuseztatzeko sentikortuz.
bAtzorDe AntOlatzailEa Agirre, Iñaki (Alkoholismo eta Ludopatia Zerbitzuko Monitorea) Arbaizagoitia, Mª Angeles (ASASAMeko Lehendakaria) Arnaiz, Susana (Arabako Opko Okupazio Terapiako Zerbitzuaren Arduraduna) Arteagoitia, Asensio (San Martingo Osasun Mentaleko Zentroko Burua) Arzamendi, Alfonso (Arabako Jubilatuen OPko Zerbitzuburua) Bacigalupe, Laura (Arabako OP eta OKOMeko GGBBetako Zuzendaria) Ballesteros, Carmen (Arabako OPko Zuzendaritza Idazkaria) Bermejo, Miguel Angel (PEUko Psikologo Klinikoa) Burguera, Araceli (Arabako OPko 4. Unitateko Erizaintzako Laguntzailea) Calvo, Soledad (Alkoholismo eta Ludopatia Zerbitzuko Monitorea) De Miguel, Eguzkine (Arabako OP eta OKOMeko Zuzendari Gerentea) Diaz de Otazu, Ramón (Gaixo Mentalei Laguntzeko Fundazioko Lehendakaria) Elizagárate, Edorta (Psikosi Errefraktarioko Unitateko Burua) Estébanez, Mertxe (Arabako OP eta OKOMeko Zuzendari Medikoa) Ezcurra, Jesús (Arabako OPko Psikiatriako Zerbitzuburua) Fernández, Mónica (Gaixo Mentalei Laguntzeko Fundazioko Koordinatzailea) Fernández de Legaria, José Antonio (Haur eta Gazteen Psikiatria Unitateko Burua) Girbau, Francisco Javier (Arabako OP eta OKOMeko Administrazio Burua) González, Rubén (Santiago Ospitaleko Psikiatriako Zerbitzuburua) Hernanz, MargaritaMª (Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzuburua) Herrera, Aurora (Toxikomaniak Tratatzeko Zentroko Erizaina) Iñiguez de Ciriano, Inmaculada (Alkoholismo eta Ludopatia Zerbitzuko Monitorea) Larreina, Marixa (OPko 4. eta 5. Unitateetako Gainbegiralea) Martínez de Lizarduy, Marixa (Alkoholismo eta Ludopatia Zerbitzuko Monitorea) Martínez Murguialday, Beatriz (Eguneko Ospitale Monitorea) Medina, Txetxu (Arabako OP eta OKOMeko Kapilaua) Muñoz, Jesús (Santiago Ospitaleko Zuzendari Gerentea) Murua, Flora (Arabako OP eta OKOMeko Erizaintza Zuzendaria) Ortiz de Zárate, Amaia (Arabako OPko PEUko Gainbegiralea) Otero, Ana Belén (ASAFESeko Gizarte Langilea) Peña, Javier (Errehabilitazio Komunitarioko Monitorea) Presa, Lorenzo (Arabako OPko 4. Unitateko Erizaintzako Laguntzailea) Ruiz, Fernando (Arabako OP eta OKOMeko Kudeaketa Zuzendaria) Sanchez, Rafael (Arabako OP eta OKOMeko Osasun Kudeaketako Unitateko Burua) Villaño, Gotzon (Arabako OP eta OKOMeko Gizarte Laneko Bulegoaren Arduraduna)
OhOrezko bAtzorDea Juan José IBARRETXE MARKUARTU Jn. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria Ramón RABANERA RIVACOBA Jn. Arabako Diputatu Nagusia Alfonso ALONSO ARANEGUI Jn. Vitoria-Gasteizko Alkatea Mª Teresa RODRIGUEZ BARAHONA And. Arabako Batzar Nagusietako Presidentea Gabriel María INCLÁN IRIBAR Jn. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua Iñigo LAMARCA ITURBE Jn. Arartekoa Gloria QUESADA MENÉNDEZ And. Osakidetzako Zuzendari Nagusia
1907 - 2007 "Sta. Mª de las Nieves" Probintzia Babesetxea Arabako Ospitale Psikiatrikoa mendeurrena hilEz hilEko prOgrAMaziOa
UrtarriLa mendeurrenaren urtearen hasiera • 2007KO URTARRILAREN 12AN (19:30EAN) • VITORIA-GASTEIZKO PRINTZIPAL ANTZOKIA • Mendeurrenaren urtearen Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren eskutik. • Kontzertua: Gasteiz Kamerata, Sabin Salaberriren zuzendaritzapean. • CANCILLER AYALA HOTELA (21:30EAN) • Luncha • 2007KO URTARRILAREN 18AN • AMARIKA ARETOA • Argazki eta Dokumentu Erakusketa: “LAS NIEVES” delakoaren MENDEURRENA • 2007ko urtarrilaren 18tik 31ra • 2007ko urtarrilaren 18an (20:00etan) • Eulogio Serdanek 1907. urtean argitaratutako “Asilo Provincial Santa María de las Nieves” liburuaren berrargitalpenaren aurkezpena. • 2007ko urtarrilaren 4, 11, 18 eta 25ean • ZINEMA ZIKLOA ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOAN • OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT: • Hilaren 4an - “La gran familia” • Hilaren 11n - “Mujeres al borde de un ataque de nervios” • Hilaren 18an - “La diligencia” • Hilaren 25ean - “Full Monty” • IRRATI, TB ETA PRENTSAKO KOLABORAZIOAK • GAIXOTASUN MENTALA GIZARTE HEDABIDEETAN : “ESKIZOFRENIA”
OtsAilA zinema eta osasun mentala “LUIS DE AJURIA” ARETOA ZINEFORUM ZIKLOA 2007KO URTARRILAREN 1, 8, 15 ETA 22AN (7:30EAN) Hilaren 1ean. Gaia: Psikosia – Simon Cellan Jones-en “SOME VOICES” José Luis Ramos jaunak eta Miguel Angel Bermejo jaunak (Psikologo Klinikoa) zuzendutako solasaldia Hilaren 8an. Gaia: Depresioa eta tristezia – Isabel Coixet-en “MI VIDA SIN MI” José Luis Ramos jaunak eta Rubén Gonzalez Oliveros jaunak (Mediku Psikiatra) zuzendutako solasaldia Hilaren 15ean. Gaia: Alkoholismoa eta Hondamendia – Mike Figgis-en “LEAVING LAS VEGAS” José Luis Ramos jaunak eta Asensio Arteagoitia jaunak (Mediku Psikiatra) zuzendutako solasaldia Hilaren 22an. Gaia: Haurtzaroa – Francois Truffaut-en “LOS CUATROCIENTOS GOLPES” José Luis Ramos jaunak eta Jose A. Fdz. De Legaria jaunak (Haur eta Gazteen Psikiatra) zuzendutako solasaldia Etb-2 – Susan Smiley-en psikosiari buruzko “OUT OF THE SHADOW” dokumentalaren proiekzioa. 2007ko otsailaren 1, 8, 15 eta 22an ZINEMA ZIKLOA ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOAN OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT: Hilaren 1ean - “El gran dictador” Hilaren 8an - “Una mente maravillosa” Hilaren 15ean - “Por un puñado de dólares” Hilaren 22an - “Dos tontos muy tontos” IRRATI, TB ETA PRENTSAKO KOLABORAZIOAK GAIXOTASUN MENTALA GIZARTE HEDABIDEETAN : “DEPRESIOA ETA ANTSIETATEA” JOLAS JAIALDIA OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT Vitoria-Gasteizko Jolas Jaialdiko Jolasak Ospitale Psikiatrikoan, Gizarte eta Osasungintzako LHko ikasleen eskutik.
mArtxOa estigmaren aurkako artea, historia eta literatura AMARIKA ARETOA (2007ko martxoaren 8tik 31ra) Klinikan ospitaleratutako gaixoek egindako MARGOLANEN ERAKUSKETA Lleidako Bellavista eta Burgosko Divino Vallés Ospitaleetakoak. Inaugurazioa: martxoaren 8an, 20:0etan. LUIS DE AJURIA ARETOA (martxoaren 8an, 19:30ean) MAHAI-INGURUA: “LAS NIEVES: HISTORIA LABURRA ETA EGUNEROKO BIZIMODUA” HEGOALDE GIZARTE ETXEKO ERAKUSKETA ARETOA (martxoaren 1etik 15era) Arabako Ospitale Psikiatrikoko, Osasun Mentaleko Zentroetako eta Arabako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko Bitarteko Egituretako gaixoek Pintura Lehiaketan aurkeztutako margolanen erakusketa. ARTIUMEKO AUDITORIOA (ARTE GARAIKIDEKO EUSKAL MUSEO-ZENTROA) Martxoaren 23an, 19:30ean. MAHAI-INGURUA: “ESTIGMAREN AURKAKO ARTEA”. Partehartzaileak: Jesús DE LA GÁNDARA dk. jn. (Mediku Psikiatra), Juan Mons dk. jn. (Mediku Psikiatra eta Margolaria) eta Daniel CASTILLEJO jauna (ARTIUMeko teknikaria eta Arte Kritikaria) “GAIXOTASUN MENTALARI BURUZ DUZUN IKUSPEGIA” IZENBURUPEKO KONTAKIZUN LEHIAKETAREN DEIALDIA, ARABAKO IKASLEENTZAT Martxoan zehar, gaiarekiko sentsibilizazioa landu eta hurbildu egingo da geletan. Gainera, kontakizun laburrak idatziko dira, eta hauek, Banakakoak eta Gelako guztien artean egindakoak izan daitezke. MARTXOAREN 1, 8, 15, 22 ETA 29AN ZINEMA ZIKLOA ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOAN OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT. Honako hauek proiektatuko dira: “Historias de la radio”, “El maquinista de la general”, “La muerte tenía un precio”, “La vida es bella”, eta “La ley del silencio”. IRRATI, TB ETA PRENTSAKO KOLABORAZIOAK GAIXOTASUN MENTALA GIZARTE HEDABIDEETAN : “NAHASTE BIPOLARRA”
aPiRila kirolak, literatura, antzerkia eta eskulanak • MENDIZORROTZAKO KIROLDEGIA (2007KO APIRILAREN 18AN) • KIROL ETA OLGETA JARDUNALDIA GAIXO MENTALENTZAT • - Atletismoko finala: 4x100, pisua, luzera-jauzia eta jaurtiketak. • Pilotako finalak: pala eta eskupilota. • Ospitale Psikiatrikoko eta Errehabilitazio Komunitarioko gaixoen saskibaloiko finalak • Sariak banatzea eta bazkaria Ogeta Pilotalekuan, partehartzaile guztientzat. • CAJA VITAL KUTXA FUNDAZIOA ARETOA (2007KO APIRILAREN 20AN, 20:00ETAN) • LITERATUR ERREZITALDIA (Poesia, kontaketak, musika eta pintura) – “RETALES”- Testuak: Rafael Moriel eta Jorge Girbau, musika: Nika Bitchiasuili (biolina), irudiak: Varenka Girbau. • “IBAÑEZ DE MATAUCO” UDAL ANTZOKIA (2007KO APIRILAREN 17TIK) • Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzuko gaixoen “LUZ VERDE” eta • Asturiasko “Avilés” taldeen antzerki-emanaldiak • ARABA ARETOA (2007KO APIRILAREN 20TIK 30ERA) • GAIXOEK EGINDAKO ESKULANEN ERAKUSKETA • APIRILAREN 5, 12, 19 ETA 26AN • ZINEMA ZIKLOA ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOAN OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT. Honako film hauek proiektatuko dira: “Rey de Reyes”, “¿Qué he hecho yo para merecer esto?”, “Fort Apache” eta “Los caballeros de la Mesa Redonda y sus locos seguidores”. • MUSIKA EMANALDIA OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT • Arabako Ospitale Psikiatrikoa. 2007ko apirilaren 27an. “Lady Soul” taldea. • SAN PRUDENTZIOREN OMENEZKO ARABAKO FORU ALDUNDIAREN SASKIBALOI SARIA : “I. LAS NIEVESMENDEURRENA”. Buesa Arena Pabiloia (2007ko apirilaren 28an) • IRRATI, TB ETA PRENTSAKO KOLABORAZIOAK • GAIXOTASUN MENTALA GIZARTE HEDABIDEETAN: “GAIXOTASUN MENTALA HAURTZAROAN ETA GAZTAROAN”
mAiatzA pintura, musika eta kirolak PINTURA ERAKUSKETA (AMARIKA ARTEAN, 2007KO MAIATZAREN 3TIK 30RA) CARLOS GONZALEZ RAJEL (Jerez de la Frontera/1899 – Ciempozuelos-Madrileko “San Juan de Dios” Ospitale Psikiatrikoa /1969). “Esqueletomaquia” deritzonaren sortzailea. San Juan de Dios Ospitaleko bilduma iraunkorreko eta partikularren bildumetako margolanek osatuko dute erakusketa. ARTIUMEKO AUDITORIA (MAIATZAREN 19AN, 19:30EAN) MAHAI-INGURUA: “ARTE PSIKOPATOLOGIKOA- C.GONZALEZ RAJEL-EN LANA” Partehartzaileak: Calixto Plumed (San Juan de Dios Ospitaleko Psikologoa), Mercedes Rodríguez Díaz (Psikiatra eta C.González Rajel-i buruzko doktorego-tesiaren egilea) eta Lorenzo Alonso de la Sierra (Artearen historialaria) MENDIZORROTZAKO KIROLDEGIA (MAIATZAREN 31N) GAIXO MENTALEN EUSKADIKO ZENTROEN ARTEKO ARETO-FUTBOLEKO X. TXAPELKETAREN FINALA. Sariak banatzea eta bazkaria Ogeta Pilotalekuan, partehartzaile guztientzat. MAIATZAREN 3, 10, 17, 24 ETA 31N ZINEMA ZIKLOA ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOAN OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT. Honako film hauek proiektatuko dira: “La escopeta nacional”, “Conan el bárbaro”, “Casablanca”, “La vida de Brian” eta “Bienvenido Mister Marshall”. MUSIKA EMANALDIA OSPITALE PSIKIATRIKOAN OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT. “TRASPASOS” dantza-taldea. Maiatzeko lehenengo hamabostaldia. IRRATI, TB ETA PRENTSAKO KOLABORAZIOAK GAIXOTASUN MENTALA GIZARTE HEDABIDEETAN: “ALKOHOLISMOA, LUDOPATIAK ETA BESTE DROGA BATZUK”
ekAiNa literatura, musika, zientzia, jolasak eta gastronomia ARABAKO IKASLEEN KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETAKO SARIEN BANAKETA. Osakidetzako Erakunde Zentraleko Egoitzako Ekitaldi Aretoa. (Ekainaren 1ean) Sarien banaketa eta zortzi kategorietan saritutako kontakizunen irakusketa eta OLABIDE Ikastolako Abesbatzaren ekitaldia. MUSIKA EMANALDIA OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT. VITORIA-GASTEIZKO UDALAREN FOLKLORE ESKOLA Arabako Ospitale Psikiatrikoa. Ekainak 2. MAHAI-INGURUA: “ASISTENTZIA PSIKIATRIKOKO EHUN URTE: KLINIKA ZAHARRA, SAILKAPEN BERRIAK”. Psikiatra partehartzaileak: Tizón dk., Colina dk. eta Baca dk.. Goiuri Jauregia. Ekainaren 15an, 11:30ean. VITORIA-GASTEIZKO NAZIOARTEKO JOLAS JAIALDIA (Ekainaren 20an) Auzoetan garatzen den Jolas Jaialdi barruan, haurrei gaixo mentalak hurbiltzeko helburuarekin, Arabako Ospitale Psikiatrikoan garatuko den jardunaldia. GAIXOENTZAKO GASTRONOMIA TXAPELKETA Sariak banatzea eta prestatutakoak dastatzea. Arabako Ospitale psikiatrikoa. Ekainaren 29an. EKAINAREN 7, 14, 21 ETA 28AN. ZINEMA ZIKLOA OSPITALE PSIKIATRIKOAN OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT. Honako film hauek proiektatuko dira: “Una noche en Casablanca”, “Paseando a Miss Daisy”, “¡Que bello es vivir!” eta “Dr. Zivago”. IRRATI, TB ETA PRENTSAKO KOLABORAZIOAK GAIXOTASUN MENTALA GIZARTE HEDABIDEETAN: “NORTASUN NAHASTEAK” .
uzTAila musika-emanaldiak gaixoentzat eta zinema gehiago PSIKOGERIATRIAKO OSPITALERATZE UNITATEKO ABESBATZAREN EKITALDIA Arabako Ospitale Psikiatrikoa. Uztaileko lehenengo hamabostaldia. UZTAILAREN 5, 12, 19 ETA 26AN ZINEMA ZIKLOA OSPITALE PSIKIATRIKOAN OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT: Hilaren 5ean - “Patrimonio nacional” Hilaren 12an - “Cabaret” Hilaren 19an - “Cadena perpetua” Hilaren 26an - “El bueno, el feo y el malo” IRRATI, TB ETA PRENTSAKO KOLABORAZIOAK GAIXOTASUN MENTALA GIZARTE HEDABIDEETAN: “GAIXO PSIKIATRIKOAREN ERREHABILITAZIOA”
aBUztUa mendeurrenaren urtea ixtea ABUZTUAREN 4AN (11:00ETAN) Ehun urte hauetan ospitalean aritu eta egondako langile eta gaixo zenduen omenezko Meza San Pedro Elizan. Gasteizko Gotzainak emango du eta MANUEL IRADIER ABESBATZA arituko da. (12:30ean) Asistentzia Psikiatrikoaren mendeurrenaren omenez jarriko den ESKULTURA inauguratzea. Lekua: “Santa María de las Nieves” Probintzia Babesetxe zaharraren lorategiak. (13:00ean) Luncha Euskal Herriko Unibertsitatearen egoitzan (Antzinako Probintzia Babesetxea), “STA. Mª DE LAS Nieves” PROBINTZIA BABESETXE – ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOAREN MENDEURRENA ospatzeko ekitaldiei amaiera emateko. ABUZTUAREN 3, 10, 17, 24 ETA 31N ZINEMA ZIKLOA OSPITALE PSIKIATRIKOAN OSPITALERATUTAKO GAIXOENTZAT. Honako film hauek proiektatuko dira : “Titanic”, “U.S. Marshal”, “El apartamento”, “Forrest Gump” eta “Patch Adams”
2007. Urtean zehen, hilabeteno, Arabako Ospitale Psikiatrikoa ezagutzeko BISITALDI GIDATUAK egingo dira arabar ikasleentzat antolatutako Programa Psikoedukatiboaren barruan: “ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA: ZATOZ GU EZAGUTZERA” Harremanetarako tel.: 945 00 65 21 e-posta: rsanchez@sma.osakidetza.net