50 likes | 260 Views
Kanpoko aldea eskuilatzea. Hartu hortzetako eskuila horizontalki goiko aldeko hortz bakoitza oitik beherantz igurtziz garbitzeko; halaber, egin gauza bera beheko hortzekin, beheko oitik gorantz eskuilatuz. Barruko aldea eskuilatzea.
E N D
Kanpoko aldea eskuilatzea Hartu hortzetako eskuila horizontalki goiko aldeko hortz bakoitza oitik beherantz igurtziz garbitzeko; halaber, egin gauza bera beheko hortzekin, beheko oitik gorantz eskuilatuz.
Barruko aldea eskuilatzea Hartu eskuila apur bat okertuta (45º, gutxi gorabehera). Hortzen eta oiaren arteko mugatik hasi eta ertzera arte garbitu behar da, bai goiko hortzetan, bai behekoetan.
Murtxikatzeko gunea eskuilatzea Murtxikatzeko gunean arrakalak eta pitzadurak daude, eta horietan pilatzen da hortz-plaka; beraz, txantxarra sor daiteke. Eskuila jarri eta mugimendu zirkularrak egin behar dira, eskuilaren zurdak arrakaletan eta pitzaduretan sartzeko.
Mihia eskuilatzea Mihia ere eskuilatu behar da, dastamen-papiletan bakterioak pila baitaitezke. Amaitzeko, komeni da oiari masaje bat ematea eskuila lehorrarekin, eta hortzetako haria erabiltzea.