1 / 2

MIRAMAR PARKEA HISTORIA (I)

MIRAMAR PARKEA HISTORIA (I). Ondarreta eta Kontxa artean, bi hondartzak banatzen dituen harkaitz muturraren gainean kokaturik aurkitzen da Miramar Jauregia. Egun “Pico de Loro” izenarekin ezagutzen den mutur honek “Peñon Loredo “ izena izan zuen aurretik, baina egiazko izena “Loretopea” du.

chul
Download Presentation

MIRAMAR PARKEA HISTORIA (I)

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. MIRAMAR PARKEAHISTORIA (I) Ondarreta eta Kontxa artean, bi hondartzak banatzen dituen harkaitz muturraren gainean kokaturik aurkitzen da Miramar Jauregia. Egun “Pico de Loro” izenarekin ezagutzen den mutur honek “Peñon Loredo “ izena izan zuen aurretik, baina egiazko izena “Loretopea” du. Loreto azpia, alegia, kasko gainean zegoen ermitatxoa, Loretoko Amabirjinari eskainia, gogora ekartzen duena. Antzinate zaharreko eraikuntza da, eta XVIII. mendean berritua. Auzokoek bertako hilerriko kapera bezala erabiltzen zuten. Ermitaren ondoan “Antiguako Dorrea” zegoen, bigarren karlistadako eraikin gotorra. Garai horretan, hain zuzen ere, harkaitz mutur honek aldaketa bat jasan zuen. Erdian “Inglezuloa” ireki zen, hau da, karlistek hiria setiatu zutelarik, britaniar legioak, Ondarretara joatekoan Lugaritz gaineko baterien tiroketatik babesteko egindako tunela. Alabaina, denborarekin arriskugarri bihurtu zelarik harlanduz eta zementuz bete zuten. Zenbait urte gerora D.Sebastian infanteak, Isabel II.ren lehengusua eta artezale porrokatua, lur hauek erosi zituen jauregitxo bat, badiaren aurrez aurre, eraikitzeko asmoarekin. Baina proiektu hutsean gelditu zen, 1898ko iraultza lehertzerakoan infanteak eta errege familiak herbestera joan behar izan bait zuten.

  2. MIRAMAR PARKEAHISTORIA (II) Hogei urte geroago Maria Cristina de Habsburgo, Espainako Erregina Regenterak, leku hura aukeratu zuen bere “Landa Etxea” eraikitzeko. Jauregia eraikitzeko beste tunel bat ireki behar izan zuten, eta bertatik barrena igaro arazi errepide berri bat, erositako terrenoak zeharkatzen zituenaren ordez. Planoen egilea Mr.Seldon Wornum injinerua izan zen, eta Goikoa Udal arkitektoa obren zuzendaria, eraikitzailea berriz, Olasagasti. Eraikuntza lanak 1889ko apirilean hasi eta 1894ean amaitu ziren, guztiaren salneurria garaiko lau milioi pezetakoa zelarik. Ingeles “cotage” tankera zuen jauregiak eta finka guztiak, harresi altuz inguratua. Zortzi hektarea betetzen zituen, eraikin, lorategi eta basoa barne. Maria Kristina Erregina 1929. urtean hil zen eta finka beheraka beheraka joan zen arian. Errepublikaren etorrerarekin 1931. urtean alegia, eraikuntza itxi egin zen, eta parkea bakarrik gelditu zen jendearentzat irekita. Espainiako gerra zibilaren ondoren, finkaren zati handi bat etxebizitza partikularrak egiteko saldu egin zen. 1971. urtean Donostiako udalak, ehun miloi pezetatako salneurrian erosi zuen finka, eta era honetara lorategiak udal parke bihurtu ziren jendearentzat irekiak; Jauregiari dagokionez arrera ospakizunetarako eta gainerako aktibitateetarako egoitza izan zen. Egun, finkaren azalera 34.136 m2 koa da eta Jauregiarena, sotoa eta hiru solairuak kontuan hartuz, 5.600 m2.

More Related