120 likes | 590 Views
NORVEGIA. Hiriburua: Oslo (Osloar) Biztanle kopurua: 4.641.500 biztanle dira guztira, 2007 kontatuta Jentilizioa: Norvegiar Hizkuntzak: Norvegiera
E N D
Hiriburua:Oslo (Osloar) Biztanle kopurua:4.641.500 biztanle dira guztira, 2007 kontatuta Jentilizioa:Norvegiar Hizkuntzak:Norvegiera Kokapena: Europako iparreko estatua da Eskandinaviako mendebaldean kokatua eta mugakideak: I-an Arktiar ozeanoa; H-an Ipar itsasoa; M-anAtlantiar ozeanoa; E-an Errusia, Finlandia eta Suedia. Kordenatu geografikoak: 59ºI-10ºE Imno nazionala entzuteko klikatu gainean
EZAUGARRI GEOGRAFIKOAK Bere azalera 323.878km/2 ditu. Lurralde menditsua da baina ez dago 2.500m-ra iristen den gailurrik. Itsasertzea malkartsua da. Lurraldearen laurdena basoek hartzen dute. Ibaiak laburrak dira. Ozeanoaren ertzean eta Golkoko korrontetik hurbil dagoenez, bertako klima latitude bereko beste estatuetakoa baino epelagoa da.
ERLIEBEA • Norvegia herrialde malkartsu eta menditsua da, batez ere granito gotorrezkoa. Izozguneek orografia berezia eratu dute. Ikusgarriena fiordoak dira, lurrean ebakitako arroilak urez bete direnak. Handiena Sognefjorden da. Norevegian ere izozgune, uharte eta ur-jauzi ugari daude. Eskandinaviako alpeek Suediako muga hedatzen dute. Norvegiako mendirik garaiena Galdhopiggen da, 2.472m altuera du eta hegoaldean dago. Itsasertzea fiordez, golkoz, badiaz eta neurri guztietako irlez josia dago. 150.000-tik gora irlak daude.
DATU INTERESGARRIAK Norvegierazko literatura hizkuntzan egile ezagunena Henrik Ibsen da, antzezlan kopuru itzela egin zituena.Halaber, norvegierak hiru Nobel Saridun eman ditu: Bjørnstjerne Bjørnson (1903), Knut Hamsun (1920) eta Sigrid Undset (1928), azkenekoa hiruretatik emakumezko bakarra izan da. Norvegia munduko hamar estatu aberatzenen artean dago eta bizi-maila altukoa da. Ipar itsasoan dauden petrolio eta gas hobien ustiapenean dute diru iturri nagusia. Bere gobernu mota monarkia konstitunazionala da.
Historia • Bikingoen garaian, IX. mendean, Norvegia erresuma burujabe bihurtu zen eta ekialdeko lurraldeak bereganatzen hasi (Faroe Uharteak, Islandia, Britainiar uharteak, Groenlandia. 1387an, errege dinastia desagertu zen, Danimarka eta Suediarekin Kalmar Batasuna eratuz. Urteak joan hala, Norvegia Danimarkaren eskualde periferiko bihurtu zen, Europatik are gehiago bananduz protestantismoa bereganatu baitzuen, San Olaf ikustera zetozen erromesak geldituz.