70 likes | 399 Views
AMAMAREN ESKOLAKO OROITZAPENAK 1927- 1935. ITSASO ANGOITIA BERNAOLA HAUR HEZKUNTZA-31.taldea 2008-2009 KURTSOA. Nire amama : BALBINA MADARIAGA BUSTINZA. TESTUINGURU HISTORIKOA. Alfonso XIII.a Españako erregea eta Primo De Riveraren diktadura. II.errepublika Gerra Zibila
E N D
AMAMAREN ESKOLAKO OROITZAPENAK 1927- 1935 ITSASO ANGOITIA BERNAOLA HAUR HEZKUNTZA-31.taldea 2008-2009 KURTSOA
TESTUINGURU HISTORIKOA • Alfonso XIII.a Españako erregea eta Primo De Riveraren diktadura. • II.errepublika • Gerra Zibila • Francisco Franco Españako diktadore • …
MOJEN IKASTETXE PRIBATUA (Igorre) • Mojen ikastetxean mojak bizi eta zaharren egoitza ere bertan. • Igorreko ikastetxe nazionala baino gogorragoa zen, disziplina gehiago (aizpa Carmen aldatu).
MOJEN IKASTETXEA (Igorre) • Eskolaurrean mistoa eta nagusiagotan neska-mutilak bananduta. • 5 urtetik 13 urtera egon zen ikasten • Astelehenetik-ostiralera goiz eta arratsaldez. • Goizean lehendabizi 8,30etako mezara. Etxetik 8:00etan atera. • Hileko lehen ostirala berezia: mezara baraurik, komulgatzeko. • Gaztelaniaz gehiena, astean behin irakurketa euskaraz. • Zigor gogorrik ez. • Irakasle guztiak mojak, gehienak bertakoak: hermana trinidad, hermana Florentina…
Ikasgela handia, horman erregearen ergazkia eta Jesukristoren irudia. • Europako mapa horman zintzilikatuta. • Mahaiak bikoitzak, eserlekua bakoitzak berea. • Luma eta tinta. • Irakasgaiak: doktrina, matematikak, geografia, josten ikastea… • Liburuak: Historia de España, eskuizkribuen liburua… • Elizako baloreak transmititu eta doktrina inposatu: Jainkoa gurtzeko otoitzak, pekatuaren kontzeptua, elizaren emakumearen irudia…
OROITZAPENEN ZAPOREA • Eskola garaiko oroitzapen onak. • Ezin batxilergoa ikasi, ordaintzeko dirurik ez. • 13 urterekin eskola utzi eta lanera joan. Garai horiek triste gogoratzen ditu Balbinak, 86 urte beteak izan arren, oraindik ere negar malkoak ateratzen zaizkio: “zenbat bider egin dodan negar etxeko sutondoagaz akordaute” esaten duen bitartean. Orduan ere, gaur egun bezala, dirua zuenak aukera gehiago zituen, edo hobeak,…Injustizia itzela, azkarra, leiala, pertsona ona zen eta gaur egun ere baden Balbina Madariagarentzat. Hezkuntza formalak eman ez dion jakituria osoa lortu du baina bere bizitzan zehar. Asko daki bai gure amamak.