1 / 10

EUSKAL HERRIA

EUSKAL HERRIA.

denver
Download Presentation

EUSKAL HERRIA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. EUSKAL HERRIA

  2. Euskal Herriko historia Europako herri zaharrenetariko baten historia da. Paleolitotik hasita, hainbat herriren influentzia jaso du herriak, zeltak, erromatarrak, frankoak, bisigodoak, musulmanak, gaztelarrak, ingelesak. Gaur egun Espainia eta Frantziaren artean kokatuta dago eta bi herri horien historiaren pasarteak jasan ditu. Bitarte horretan euskararen inguruan batzen den herrian Nafarroako Erresuma bezalako egitura politikoak egon ziren eta hainbat gerra, horietako asko inguruko estatuen eta euskaldunen konpetentzia gatazkek sortuak.

  3. Herri nekazari eta abeltzain bat izatetik Europar Batasunaren barruan dagoen eskualde industrializatu eta aberatsa izatera igaro da, baina horretarako bere antzinako egiturak eta antolaketak guztiz eraldatu behar izan ditu. Jada antzinaroan hainbat aztarna aurkitu dira Euskal Herrian. Luca Cavalli-Sfortzaren arabera euskaldunak omen dira Paleolitotik geratzen diren europar herri bakarra, genetika eta linguistika ikerketen arabera. Garrantzi berezia du horretan Euskal-Akitaniar lurraldean labar artea oparoak. Neolitoan abeltzaintza eta nekazaritza agertu ziren eta horrekin batera, hainbat monumentu megalitiko eraiki.

  4. Antzinako Erromak I. mendean konkistatu zuen Euskal Herria eta lehen hiri eta errepide handiak ireki. Urte haietan jada, Novenpopulania eta Tarraconensis probintzietan banatu ziren euskal lurraldeak. Erromatar inperioaren gainbeheran, euskaldunek bat egiten zuten bisigodoekin eta bagaudak antolatu. Godo eta frankoek ez zituzten guztiz garaitu, behin eta berriz saiatu arren. VIII. Mendean musulmanak iritsi ziren eta Kordobako Kalifatoaren esku utzi zuten Euskal Herriko hegoaldeko zati batzuk. Garaiko baskoi buruzagiek harreman ona izan zuten eurekin eta batez ere Banu Qasi familiarekin. Eneko Aritza ere haien senide izan zen.

  5. Nafarroako Erresuma izan zen Euskal Herria Pirineoen bi aldeak elkartzeko gai izan zen entitate politiko bakarra. Erresuma Antso III.a Nagusiaren erregealdian iritsi zen hedadurarik handienera. Lurralde euskaldunak biltzen zituen, beste hainbat lurralderekin batera, baina erregea hil ostean banatu egin zen. 1511. Gaztelako koroak Nafarroa Garaia konkistatu zuen. Altxamenduak egon baziren ere (Noainekoguda, Amaiurko guda), Gaztela garaile atera zen, baina Nafarroa Behereak independente segitu zuen, eta geroago Frantziako koroan sartu zen. Antso III.aren garaiaz geroztik, ez da zazpi lurraldeak batera gobernatu dituen gobernurik izan.

  6. XVI.Mendetik aurrera konstanteak izan ziren Foruen defentsan eginiko borrokak. Horietatik garrantzitsuenak karlistadak edo zamakolada eta gamazada altxamenduak izan ziren. Dena den, haien atzean ez zegoen independentzia aldarrikapena bakarrik, baizik eta motibazio erlijiosoak eta monarkikoak batzen ziren Foruen defentsarekin. Antzinako ekonomia sistema babesteko hainbat matxinada ere izan ziren Euskal Herrian. 1798an Frantziar Iraultzak eragin erabatekoa izan zuen Ipar Euskal Herrian, haren asimilazio politikoa ekarri baitzuen.

  7. Euskal abertzaletasuna XX.mendearen hasieran hasi zen, euskal nazioa lortu nahian. Euskal nortasun kolektiboa eratzeko sortutako literatura legendarioan oinarritutako historiaren berrinterpretazioa egin zuten lehen abertzaleek, ideia nagusi bat sortzeko asmoarekin: aintzinan Euskal Herria independientea izan zela eta euskal estatu horren independentzia Espainiaren inbasioen ondorioz galdu zela. XX. mendea aurreratu ahala eta batez ere 1980ko hamarkadatik aurrera, ideia horien guzti horien berrikuntza egon zen, inoiz egon den euskal estatuaren pareko Nafarroako Erreinua aldarrikatuz.

  8. 1980ko hamarkadan, Espainiak autonomia ezarri zuen berriro ere, eta, horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) sortu zen, II. Errepublikan gertatutakoaren antzera. Euskal abertzaleen nahien aurka, Nafarroa Hegoaldeko beste hiru lurraldeetatik bereizita dago oraindik ere. Horrez gain, bi erkidegootako administrazioen arteko laguntasuna ez da handia eta haien arteko desberdintasun politikoa nabaria da: EAEn abertzaleen botoen baturak gehiengo absolutua hartzen du; Nafarroan, aldiz, gehiengoa PSOEk eta UPNk alderdi ez abertzaleek dute.

  9. XX.mendean Euskal Herriak bi mundu gerra eta gerra zibil bat jasan ditu eta euren eragina handia izan da politika eta jendarte mugimenduetan.

  10. Bukatzeko, Euskal Herria independente izateko arrazoi batzuk: 1.- Kultura. Euskal Herriak bere hizkuntza du, bere dantzak, bere kirolak, bere literatura, bere legendak, beste edozein estatuk bezala. 2.- Historia. Euskara Europako hizkuntza zaharrena da, eta seguru aski munduko zaharrenen artekoa. Mendeak iraun ditugu, XXI. Mendera iristeko. Ez genuen utzi erromatarrek gure ohiturak jatea, bisigodoak gelditu genituen gure lurrak lapurtu nahi zizkigutenean, ez genuen utzi asturiarrek gu zapaltzen, musulmanen aurka oso ondo defenditu ginen, eta horrela iritsi gara gaur egun arte. 3.- Espainia. Espainiak gerrak besterik ez ditu ekarri gure estatura. Euskal Herriak inoiz ez du nahi izan duena baina gehiago, inoiz ez gara zekenak izan, eta horrek galdu gaitu. Espainiar kolonialistek beren “Inperio Handira” anexionatu gintuzten guk islametik libratzen lagundu eta gero. Hori guztiaren ondoren, gerrak eta gorrotoa besterik ez dizkigute ekarri gure estatu lasaira. “Mundu Berriaren” konkista, gerra karlistak, gerra zibila, Franko… 4.- Ekonomia. Europako azkenekoak gara, estatu ahul eta atzeratu batean sartuak. Euskal Herria Europa mailan dago. Estatu bat izaten garenean, estatu txikien abantailak izango ditugu eta estatu boteretsuak sortu ahal izango ditugu (ekonomikoki) Andorra, Monako, Luxenburgo… diren bezala. 5.- Bostgarrena arrazoi guztietan xinpleena da. Ni euskalduna naiz, Euskal Herrikoa, eta ez naiz ez espainiarra ez frantziarra.

More Related