1 / 12

euskal kirolak

euskal kirolak. Aizkora.

liona
Download Presentation

euskal kirolak

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. euskal kirolak

  2. Aizkora • Etzanda (arruntena) edo zutik jarritako enborrak erdibitzean datza aizkorak. Horretarako, ahalik eta tinkoen josita egon beharko du aldez aurretik finkaturiko neurria duen enborrak. Proba gehienetan enborra edo enborrak ebakitzeko denbora izan ohi da neurgarri; hau da, enborra edo enborrak ahalik eta azkarren ebaki behar da edo dira. • Nolanahi ere, kolpeka – aizkorarkada gutxienean enborra ebaki – ere jokatzen da probaren bat edo beste. • Nafarroako lehen, bigarren eta hirugarren mailako Txapelketak antolatzen dira. Bikotekako Txapelketa bat ere jokatzen da.

  3. Harrijasotzea Lagun batek, bere indarrez baliatuz, eta inolako lanabes edo mekanismorik erabili gabe, harri bat jasoko du, lastratua zein ez, lurretik sorbaldaraino, lurretiko horizontaltasuna lortu arte. Jasoaldia kirolariaren aurreko aldetik egin behar da, eta honek egokia iruditzen zaion arropa erabili ahal izanen du. Harria jasotzailearen sorbaldaren alde batera edo atzeko aldera ateratzen bada ez da onartuko jasoaldia, izan ere harria kirolariaren sorbalda aurretik atera behar baita. Jasoaldia balizkoa izan dadin taulatu baten gainean egin behar da, eta hau nibelatua eta berdina izan behar da.

  4. Lasto Altxatzea Joku honetan lasto fardo bat altuera jakin batera ahalik eta gehienetan altxatu behar da bi minutuko denbora tarte batean. Intensitate handiko kirola da, bi minutuko tarte labur batean izugarrizko energia eskatzen baitu. Trebezia eta ausardi handia behar dira, izan ere kirolariak lau metroko altueran igotzen baitira sokarekin batera. Mina hartzeko arriskua ere badu, batez ere eskuetan, sokari heltzean arreta ez izanez gero erre egin daitezke eta.

  5. Trontza • Kirol honetan, neurri zehatzeko enborrak ahalik eta lasterren ebaki behar dira, trontza erabiliz noski, Federazioko arautegiak dioenez. Proba hauek binaka egiten dira. Egin beharreko lana aurrez zehazten da bi aldeen artean edota Federazioak zehaztuta dauka berak antolatzen dituen txapelketa ofizialetan. • Modalitate honetan ondorengo kategorietako txapelketak antolatzen dira: Lehen maila, bigarren maila, kadete maila eta emakumezkoena.

  6. Orga Jokoa Kirol honetan orga edo gurdi bat erabiltzen da, bere punta leku finko batean kokatzen delarik. Gurdia atzeko partetik altxatu behar da, eta mugarik gabeko denboran, gurpilek lurra jo gabe, ahalik eta bira gehien ematea da helburua.

  7. Ingude Altxatzea Burdinazko ingudea altuera jakin batera, ahalik eta aldi gehienetan altxatzean datza joko hau. Kirol azkarra eta explosiboa da, ia segunduro jasoaldi bat egiten baita.

  8. Zaku lasterketa Kirol honetan zaku bat bizkarrean hartu eta distantzia jakin bat ahalik eta lasterren burutu behar da. Gehienetan lan hau taldeka egiten da. Oso kirol azkarra da, potentziaren garapen handia eskatzen duena denbora tarte laburrean. Kirol honetan zaku bat bizkarrean hartu eta distantzia jakin bat ahalik eta lasterren burutu behar da. Gehienetan lan hau taldeka egiten da. Oso kirol azkarra da, potentziaren garapen handia eskatzen duena denbora tarte laburrean.

  9. Txinga-erute Joko honetan esku bakoitzean txinga bat hartu eta ahalik eta distantzia luzeenean eraman behar dira, mugarik gabeko denboran. Kirol hau benetan gogorra eta sufritua da. Izan ere pisu astuna beti gainean eramaten da, deskantsurik gabe. Proba kirolariak gehiago ezin duenean amaitzan da. Goputza prestaturik egon behar du txingak eramateko, gehienbat hankak eta zerbikalak, baita hatzak ere, kargaren presioari eusteko.

  10. Lokotx Biltzea Ilaran eta batetik bestera 1,25 metroko tartea duten lokotxak, saski batean ahalik eta lasterren sartu behar dira joko honetan.

  11. Sega • Aurrez jarritako denbora tarte batean, eta sega erabiliz, ahalik eta belar kilo gehien moztu behar dira joko honetan. • 2005. urtean antolatu zen lehen aldiz Nafarroako Sega Txapelketa.

  12. Sokatira • Lau edo zortzi pertsonez osatutako talde batek – gehinezko pisu orokor jakina duelarik –, gomazko azalera baten gainean, beste antzeko talde bat ekarri behar du, biek soka baten mutur banari heltzen diotelarik. • Gizonezko eta emakumezkoen txapelketez gain, mistoak ere antolatzen dira.

More Related