340 likes | 541 Views
TUMORREN EGITURA HISTOLOGIKOA. Tumor: Koskor Neoplasia: “Hazkunde berria” Onbera Gaiztoa = Minbizia Onkologia: Neoplasiak ikertzen dituen Medikuntzaren arloa Onkologiaren arloan, tumor = neoplasia. Egitura histologikoa. Tumor guztiek, onberek eta gaiztoek, bi osagai dituzte:
E N D
Tumor: Koskor • Neoplasia: “Hazkunde berria” • Onbera • Gaiztoa = Minbizia • Onkologia: Neoplasiak ikertzen dituen Medikuntzaren arloa • Onkologiaren arloan, tumor = neoplasia
Egitura histologikoa • Tumor guztiek, onberek eta gaiztoek, bi osagai dituzte: • Parenkima: Ugaltzen ari diren zelula neoplasikoak. • Estroma: Parenkimari euskarria ematen diona, ehun konektiboz (lotzailez) eta odol hodiz osatua.
Estroma • Behar-beharrezkoa da neoplasiak aurrera egin dezan. • Odola (oxigenoa eta elikagaiak) eramaten dizkie zelula neoplasikoei. • Estroma gutxi badago, neoplasia biguna eta mamitsua izango da. • Estroma ugaria eta kolagenizatua bada, neoplasia gogorra izango da. Kolageno ugari sortzeari, desmoplasia deritzo.
TUMORREN ONBERATASUNA ETA GAIZTOTASUNA EZAUGARRIAK
TUMOR ONBEREN EZAUGARRIAK • ARKITEKTURALAK • Tokiko hazkundea, ondoko ehunak estutuz edo konprimituz, baina infiltratu gabe. • Ez dute ondoko ehunetako egitura desitxuratzen. • Normalean, ez dute nekrosirik sortzen.
TUMOR ONBEREN EZAUGARRIAK • ZITOLOGIKOAK • Zelula neoplasikoak eta jatorrizko ehuneko zelulak oso antzekoak dira. • Nukleo-zitoplasma erlazioa, txikia da (1:4 – 1:6). • Nukleoen eta zelulen neurrietan aldaketa gutxi edo bat ere ez, oro har. Atipiarik ez. • Mitosirik ez, edo oso gutxi. Mitosi atipikorik ez.
TUMOR GAIZTOEN EZAUGARRIAK • ARKITEKTURALAK • Jatorrizko ehuneko egitura desitxuratzen dute. • Ondoko ehunak inbaditzen dituzte. • Ertz infiltratzaileak dituzte. • Nekrosia ohikoa da. Tumor handietan eta oso azkar hazten direnetan odol-ekarpena ez da nahikoa eta nekrosia sortzen da. Tumorren erdiko guneetan agertzen da, batik bat. • Odol-hodiak eta gune perineuralak inbaditzeko joera.
TUMOR GAIZTOEN EZAUGARRIAK • ZITOLOGIKOAK (1) • Zelulak eta nukleoak atipikoak dira: Neurriak eta formak aldatuta daude (anisozitosia eta anisokariosia). • Nukleo atipikoak • Pleomorfismoa: Nukleo handiak (N/Z > 1:3) eta irregularrak. • Hiperkromasia (DNA ugari). • Nukleoloak ikusten dira.
TUMOR GAIZTOEN EZAUGARRIAK • ZITOLOGIKOAK (2) • Mitosiak. • Ohi baino gehiago ikusten dira. Hala eta guztiz ere, mitosiak agertzeak ez du esan nahi tumorra gaiztoa denik, ezta prozesua neoplasikoa denik ere. • Mitosi atipikoak, batzuetan. • Zelulen eta nukleoen polaritatea galtzen da. Antolamendua galtzen da eta hazkunde anarkikoa sortzen da. • Batzuetan, zelula neoplasiko erraldoiak agertzen dira (bi nukleokoak edo gehiagokoak).
BEREIZTEA • Bereizteak adierazten digu zein neurritan diren antzekoak zelula neoplasikoak eta euren kide normalak, bai morfologiari dagokionez, bai funtzioei dagokienez. • Bereizterik ezari anaplasia deritzo.
Bereizte-mailak • Bereizte handia (I. gradua - G I) • Bereizte ertaina (II. gradua - G II) • Bereizte txikia (III. gradua - G III) • Bereizi gabea (IV. gradua - G IV) • Bereizi gabeko zelulaz osatutako tumorrei, tumor anaplasiko deritze.
Onberek Egitura: Jatorrizko ehunarekin antz handia dute. Hazkundea: Hedakorra, ondoko ehuna konprimituz, kapsula edo sasikapsula sortuz. Zenbait denboraz hazkunde jarraitua izaten dute baina, gero, hazteari uzten diote. Hazkunde abiadura: Mantsoa. Mitosiak: Gutxi eta tipikoak. Gaiztoek Egitura: Bereizte mailaren arabera. Hazkundea: Hedakorra edo infiltratzailea. Etengabeko hazkundea. Tratatzen ez bada, pazientearen heriotza dakar. Hazkunde abiadura: Arina. Mitosiak: Areagotuta daude eta atipikoak izan daitezke. Neoplasia
Euren portaera biologikoa ezin da zehaztu ezaugarri morfologikoei soilik begiratuta. • “Borderline” tumor edo “gaiztotasun txikiko” tumor ere esaten zaie. • Ohikoenak, obulutegietako zenbait tumor mota eta digestio-hodiko estromako tumorrak dira.
Ez dute ia inoiz metastasirik sorrarazten. • Sortzen diren tokian egiten dute kaltea. • Ondo erauzten ez badira, berriz agertzeko ahalmena dute. • Larruazaleko kartzinoma basozelularra, dermatofibrosarkoma protuberans, fibromatosiak …