170 likes | 425 Views
ELIKADURA. Haurtzaro Ttiki/Sehaska taldea Irakaslea: Naiara Arbelaitz 2006-2007 ikasturtea.
E N D
ELIKADURA Haurtzaro Ttiki/Sehaska taldea Irakaslea: Naiara Arbelaitz 2006-2007 ikasturtea
Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan, elikadurari trataera pedagogiko osoa ematen diogu. Otordu garaian, haurra elikatzeaz gain, hauen heziketa ere kontuan hartzen dugu. Haurrarentzat, otordu garaia momentu atsegina izatea da gure lehen helburua. Honela, hezitzaileon eta lagunen laguntzarekin, hainbat lorpen egiten ditu arlo guztietan. Lorpen hauek hiru esperientzia eremuetan, hau da, NORTASUNA ETA AUTONOMIA mailan, INGURUNE FISIKO-SOZIALEAN eta KOMUNIKAZIOAN antzeman daitezke. Aurkezpen honen helburua horixe izango da bada; gure lan programaketetan adierazten ditugun edukiak otordu garaian ere nola lantzen ditugun azaltzea. Irudiek askotan hitzek baino gehiago esaten dutenez, ikasturte honetan zehar ateratako argazkiz osatua dago aurkezpen lana. Era berean, diapositibak koloreen bidez bereizi ditut; esperientzia eremu bakoitzari kolore bat dagokio, goian idatzitako kolorea hain zuzen ere. Honen arabera, aipatzen diren edukiek kolore jakin bat izango dute. Beraz, hona hemen ikasturtean zeharelikaduraren gaiarizer nolako trataera eman diogun eta gure ttikiek zenbat lorpen egin dituzten.
ALDERDIEMOZIONALA • Ziurtasun eta afektibitate giro batean sentiarazten ditugu haurrak otorduaz goza dezaten, eta aldaketak onar ditzaten. Gure gorputzarekiko kontaktua eta gure begirada dira lehen babesa • Atentzioa, bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta lasaitasunean eskaintzen diegu esperientzia txarrak ekidinez.
Poliki-poliki, autonomiaranzko portaerak bultzatzen ditugu: • Tutua hartzerakoan, haurraren eskuak libre utziz berak ahoan satu edo ahotik atera dezan. • Besoetatik hamakara pasatzean guregandik distantzia gehixeago hartuaz. • Hamakatik mahaira pasatzean; hasieran talde txikian, poliki-poliki osatuz.
Mahaian eserita jaten hasten diren heinean, beraien kolaborazioa eskatzen eta eskertzen diegu. Hasieran, koilara txiki bat beraiei eskainiz plater banarekin eta gainontzekoa guk emanaz Koilararen erabilera bultzatzen dugu, hasieran, eskuekin ere jan dezaten onartuz.
Haurraren beharrei erantzun egokia ematen saiatzen gara, era berean, bere emozioak eta sentimenduak jasoaz; goseak sortatazten dion ezinegonaz jabetuz, asetzeak dakarren ongizate egoera jasoaz, jateko gogorik ez dutenean errespetatuz, janari aldaketen aurrean duten erantzuna errespetatuz, animatuz, … Tripa betetzen ari da eta hobeto sentitzen naiz Goseak nago eta purea urruti xamar daukat!!!!
Nik ez dut gehiago nahi!!! Nahikoa janta goxo-goxo nago… Ni berriz, primeran geratu naiz!!!!!!!
Otordu garaian gorputza ere lantzen dugu: Beraien gorputza besoetan laztanduz Postura autonomoak bultzatzen ditugu eta baita haurraren oreka eta tonua landu ere (besoetatik hamakara eta hemendik mahaira pasatzean) Esku-begi-aho koordinazioa eta kontrola lantzen ditugu koilararen eta edalontziaren erabilerarekin GORPUTZAREN LANKETA Lehenengo laguntzarekin eta aurrerago bakarrik saiatuz • Janari zatiak eskainiz osoan jaten ikas dezaten
OSASUNA ETA ONGIZATEA Barazki purea (hutsik/haragiarekin/arrainarekin) Tutua Postretarako yogurta/ aurrerako fruta, natilak, esnea,… • Janari aldaketa bakoitzaren prozesua errespetatuz egiten da gustora eta gozatuz jan dezaten. Beti ere, elikagai desberdinak eta osasuntsuak eskainiz eta otordu garaiak erregulatuz. Lehenengo platera ere osoan. Hiru platereko otordua Bigarren platera osoan
Aurretik eta ondoren eskuak eta aurpegia garbituz Baberoak jantziz • Garbitasuna zaintzen dugu eta ohitura desegokiak ekidin. Jaki berriak atera aurretik mahaia garbituz Jostailuen beharrik ez dugu mahaian gustora egoteko
INGURUNE FISIKO-SOZIALA • Otordu garaian, beraien arteko harremanak bultzatzen eta sendotzen saiatzen gara, progresiboki taldean eginez.
Egunero ekintzak errepikatuz, ohitura ttikiak eta arau sozialak barneratuz doaz. Mahaia prestatzen laguntzea Platerak ez iraultzea eta ez botatzea Mahaiko materiala biltzen laguntzea
Eguneroko jaki desberdinekin, janariari buruzko ezagutza bultzatzen dugu; zapore berriak, kolorea, tenperatura, izenak,… Honez gain, jolasaren eta esperimentazioaren bidez, elikagai batzuk sakonago aztertu ditugu ikasturtean zehar… Irrist egiten dute!!!!
KOMUNIKAZIOA ETA ERREPRESENTAZIOA • Haurren eskaerei erantzunez, begiradekin, keinuekin, hitzekin,… egunero-egunero, elkar-komunikazioa bultzatzen dugu. • Horretarako, beraien komunikaziorako lehen urratsak kontutan hartzen eta errespetatzen ditugu; iniziatiba, interesa, negarrak,…
Janariarekin loturiko abestiak, ipuinak eta kontutxoak kantatuz eta kontatuz hitzezko nahiz gorputz bidezko komunikazioa lantzen dugu. Oilo ixterra jango nukela begiak itxutu itxutuk dauzkagu bateon batek baduela, zeinek ote du? atzera begiratu!! Jan,-jan- jan eta jan sagarra sartu dut ahoan /edan- edan-edan egarri garenean… Honek txotxak bildu honek sua piztu honek arraultza prejitu honek gatza bota eta lodi honek DENA JAN!!!
Gaur ere sukaldariek bazkari goxoa ekarri digute. Goazen bazkaltzera!!!!! on egin lagunak!!!