90 likes | 202 Views
Zoritxarrez, gure kristau-kulturan, urtarrilaren 6ko jai honi izen faltsua eman izan eta ematen zaio: ERREGEAK. Jai honen benetako izena EPIFANIA da, AGERPENA. Okerrena, Errege omen ziren horien izenak ere asmatu dira: Gaspar, Meltxor eta Baltasar.
E N D
Zoritxarrez, gure kristau-kulturan, urtarrilaren 6ko jai honi izen faltsua eman izan eta ematen zaio: ERREGEAK. Jai honen benetako izena EPIFANIA da, AGERPENA
Okerrena, Errege omen ziren horien izenak ere asmatu dira: Gaspar, Meltxor eta Baltasar.
Hiru zirelako hori, Mateo ebanjelariak aipatzen dituen hiru erregalietatik atera dute: urrea, intsentsua eta mirra.
Mateok esaten duena historikoa den ala ez, ez zaigu gehiegi axola.
Epifania terminoak, liturgian, Jesusengan Jainkoa munduan agertu izana adierazten du, eta Jainkoaren presentzia (Mt 2,1-12).
Alabaina, Jainkoa agertze hori esperantzan agertu da. Jesu Kristo gure Jaun eta Jainkoa aintza betean alai, poz-emaile eta argiro onargarri eta onartzaile agertuko den agerpen oso eta betikoaren esperantza ekarri digu.
Egiazko esperantza da, hau da, nora eta norengana goazen adierazten digu; zain dugun Hark, Jesu Kristok, bere mundualdian zein bide egin zuen adierazten digu. Espero dugun Hura, Jesu Kristo, gaur-gaurko, orain-oraingo, neure-neure, geure-geure dela adierazten digu.
Espero dugun pertsona hark, egun batean, emango digun besarkadak, eskainiko dizkigun altzoak eta irribarreak, ahots gozoz esango digun «hator, hator, ene anaia, ene arreba paradisura» agurrak, munduan hark berak bizi izan zuen biziera bizitzeko poza, ganora eta adorea ematen digute.